ECEQUIELEN PROFECIA 9
9
1 Eta hazcarqui oihu eguin çuen ene beharrietara, cioelaric: Hurbil dire hiriaren ikarleac, eta bakotchac escuan daduca hilcaco tresna bat.
2 Eta hara sei guiçon heldu cirela ipharrera dagoen gaineco atheco bideaz, eta bakotcharen escuan bacen hilcaco tresna; hequien erdian ere bacen guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta thindunci bat baçuen guerrian: eta sarthu, eta xutic jarri ciren cobrezco aldarearen ondoan.
3 Eta Israelgo Jaunaren ospea ilki cen querubinetic, ceinaren gainean baitzagoen templo-sarcean; eta deithu çuen lihoz jauncia cen guiçona, thinduncia guerrian çuena.
4 Eta Jaunac erran çaroen: Iragan çaite hiria barna Jerusalemeren erditic, eta horren erdian eguiten diren icigarriqueria guciez auhen eta atsecabetan dauden guiçonen belharretan eguiçu thau baten hatza.
5 Eta berceei erran çaroeten, nic aditzen nuelaric: Huni jarraiquiz iragan çaitezte hiria gaindi; eta jo çatzue jendeac; çuen beguiac ez betza içan guphide, ez beçaitezte urrical.
6 Çaharra, muthil eta nescatcha gazte, haur eta emaztequi, oro heriotzez hil çatzue; bainan thaua ikusico dioçuenetaric nihor ez hil; eta has çaitezte ene sainduteguitic. Hasi ciren beraz temploaren aitzinean ciren guiçon-çaharretaric.
7 Eta erran çaroeten: Lohi çaçue temploa, eta hilez bethe çatzue lorioac; ilki çaitezte. Eta ilki ciren eta jotzen cituzten hirian cirenac.
8 Eta sarrasquia akabatu cenean, ni guelditu nincen han; eta erori nincen ahuspez, marrascaca nioelaric: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; xahuturen othe ditutzu bada Israelgo ondarrac oro, çure sepha ixuriz Jerusalemeren gainera?
9 Eta ihardetsi çarotan: Israelgo eta Judaco etchearen gaizquia hainitz da handieguia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurriqueriaz; erran dute ecen: Jaunac utzi du lurra, eta Jaunac ez du ikusten.
10 Ez du beraz ene beguiac guphideric içanen, eta ez naiz urricalduco; bihurtuco diotet beren bidearen arabera.
11 Eta huna lihoz jauncia cen guiçonac, thinduncia guerrian çuenac, hitz hau ihardetsi çuen cioelaric: Manatu darotaçun beçala eguin dut.
Currently Selected:
ECEQUIELEN PROFECIA 9: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in