YouVersion Logo
Search Icon

ECEQUIELEN PROFECIA 40

40
1 Gure desherripeneco hogoi eta borzgarren urthean, urthe-hastean, hilabethearen hamarrean, hiria eragotzia içan cenetic hamalaugarren urthean; egun hartan berean Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta eraman ninduen Jerusalemera.
2 Jaincoa ganicaco ikuspenez eraman ninduen Israelgo lurrera, eta utzi ninduen mendi guciz gora baten gainean, ceinaren gainean baitzen hiri molde bat beçala, hegoarat hedatzen cena.
3 Eta hartara sarraraci ninduen; eta hara non cen guiçon bat ceinaren beguitharteac arguitzen baitzuen cobreac beçala; eta lihozco soka bat baçuen escu batean, eta neurceco haga bat bercean: eta athean çagoen xutic.
4 Eta guiçon harec erran çarotan: Guiçasemea, ikusaçu çure beguiz eta adi çure beharriz, eta eçar çaçu çure bihotza nic erakutsico darozquitzudan gucietan; ceren hunat erakarria içan baitzare, hauquien çuri erakusteco: ikusten ditutzun guciez jaquinsun eguiçu Israelgo etchea.
5 Eta hara etchearen inguru gucian harrasi bat campoco aldetic; eta guiçonac escuan çaducan neurceco haga bat, sei beso eta cehe bat luce cena; eta neurtu çuen harrasiaren çabaltasuna, ceina baitzen haga bat, eta goratasuna ere haga bat.
6 Eta ethorri cen iguzqui-aldera beguiratzen çuen athera, eta hango mailetan gora igan cen; eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna haga bat, erran nahi da athelasac haga baten çabaltasuna çuela.
7 Eta neurtu cituen guelac haga bat luçara, eta haga bat çabalera; eta guelen artean borz beso.
8 Eta arthelasac, etche-sarcean, athearen barneco aldean, haga bat çuen.
9 Eta athe ondoco sarcea neurtu çuen çorci beso, eta aitzinaldeac bi haga cituen; atheco sarcea berriz, barneco aldean cen.
10 Bada, atheco guelac iguzqui-alderat, hirur ciren alde batetic eta hirur bercetic; eta neurri bat çuten hirurec, eta neurri bat aitzinaldeec, athearen bi aldeetan.
11 Eta neurtu çuen athelasaren çabaltasuna, hamar beso; eta athearen lucetasuna, hamahirur beso.
12 Eta guelen aitzinean neurtu çuen heguia, beso bat; eta beso bat çuen akabançac bi buruetan; guelac berriz, sei besocoac ciren bi aldeetara.
13 Eta neurtu çuen athea guela baten hegazteguitic bercearen hegazteguiraino, hogoi eta borz beso çabalera: athea athearen parrean cen.
14 Eta aitzinaldeac neurtu cituen hirur hogoi beso; eta aitzinalderat atheco lorioa atde orotaric inguruan.
15 Eta athe aitzinetic barneco athe-sarcearen aitzinera baciren berrogoi eta hamar beso.
16 Eta baciren gueletan eta hequien aitzinaldeetan leiho ceiherrac, ceinac baitziren atheaz barnean alde orotaric inguruan; sarceetan ere baciren orobat barnean leihoac inguruan, eta aitzinaldeetan palma-itchurac thinduz.
17 Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta hara guela batzu, eta harrizco lauçada bat lorioan inguru gucian; hogoi eta hamar guela ciren lauçadaren inguruan.
18 Eta lauçada athe aitzinetan beherago cen athren lucetasunaren arabera.
19 Eta neurtu çuen campotic çabaltasuna behereco athe aitzinetic, barneco ezcaratz aitzineraino, ehun beso iguzqui-aldera eta ipharrera.
20 Campoco ezcaratzeco athea ipharrerat çagoena neurtu çuen halaber, bai luçara, bai-eta çabalera;
21 Eta hartaco guelac, hirur alde batetic eta hirur bercetic; eta haren aitzinaldea lehembicico athearen neurriaren arabera; eta haren berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz çabalera.
22 Hartaco leihoac berriz, eta sarcea eta bernuçadurac, iguzqui-alderat çagoen athearen neurricoac ciren; eta baciren çazpi mail haran igaiteco eta sarce bat aitzinean.
23 Eta barneco ezcaratzaren athea cen ipharreco athearen eta iguzqui-aldecoaren parrean; eta neurtu cituen athe batetic berce atheraino, ehun beso.
24 Eta eraman ninduen ipharreco aldera; eta hara athe bat hegoara çagoena, eta neurtu cituen haren aitzina eta haren sarcea goragoco neurrien arabera;
25 Eta haren leihoac eta sarceac inguruan berce leihoac beçala, berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera.
26 Eta harat igaiteco baciren çazpi mail, eta sarcea athearen aitzinean cen; eta haren aitzinaldean baciren palma bernuçatuac, bat atde batetic, eta berce bat bercetic.
27 Eta barneco ezcaratzeco athea hegoarat çagoen; eta neurtu çuen athetic hegoaldeco athera, ehun beso.
28 Eta sarraraci ninduen barneco ezcaratzean hegoaldeco athera; eta neurtu çuen athea, ceina baitzen goragocoen neurrien arabera.
29 Neurtu cituen hango guela, haren aitzinaldea eta sarcea, haren leihoac eta sarcea inguruan, ceinec baitzituzten neurri berac, berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera.
30 Eta sarceac inguruan hogoi eta borz beso cituen luçara eta borz beso çabalera.
31 Eta sarcea cihoan campoco ezcaratzera, eta palmac bacituen aitzinaldean, eta baciren çorci mail harat igaiteco.
32 Eta barneco ezcaratzera sarraraci ninduen iguzqui-aldetic; eta neurtu çuen athea leheneco neurri beretan;
33 Guela, aitzinaldea eta sarcea, gorago beçala; leihoac eta sarceac inguruan berrogoi eta hamar beso luçara, eta hogoi eta borz beso çabalera.
34 Eta neurtu çuen hango sarcea, erran nahi da campoco ezcaratzecoa; eta baciren palma bernuçatuac haren aitzinaldean, alde batetic eta bercetic; eta harat igaiteco baciren çorci mail.
35 Eta sarraraci ninduen ipharrari beguiratzen çuen athera, eta neurtu çuen, aitzinean erran diren neurri beretan.
36 Hango guelac, aitzinaldeac, sarceac eta leihoec inguruan, berrogoi eta hamar beso cituzten luçara eta hogoi eta borz beso çabalera.
37 Eta hango sarcea campoco ezcaratzari çagoen; eta palma bernuçatuac baciren haren aitzinean alde batetic eta bercetic, eta çorci mail harat igaiteco.
38 Eta kutchateguico guelec aitzinaldean baçuten athe bana; han garbitzen ciren holocaustac.
39 Eta athe-sarcean baciren bi mahain, bat alde batetic eta bercea bercetic, hequien gainean imolatzeco holocausta eta bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac.
40 Eta campoco aldean, ceina igaiten baitzen ipharrerat dagoen athera, baciren bi mahain; eta berce alderdian athe-sarcearen aitzinean, berce bi mahain;
41 Lau mahain atde batean eta lau bercean; athearen sahetsetan çorci mahain, ceinen gainean imolatzen baitzen.
42 Holocaustarençateco lau mahainac berriz, lau izquinetaco harriz ciren eguinac; beso bat eta erdi luçara, beso bat eta erdi çabalera eta beso bat gorara çuten; eta hequien gainean ematen ciren holocausten eta bitimen imolatzeco tresnac.
43 Eta cehe batecoac ciren hequien ezpainac, inguruan barnera bilduac; escainçaco haraguiac berriz, mahainen gainean eçarcen ciren.
44 Eta barneco athearen campoco aldean ciren cantarien guelac barneco ezcaratzean, ceina baitzen ipharrera beguiratzen çuen athearen sahetsean; eta hequien aitzina hegoara çagoen; iguzqui-aldeco athearen sahetsetic batec ipharrari beguiratzen cioen.
45 Eta guiçonac erran çarodan: Hegoara dagoen guela hori da, templo-çain beilatzen egonen diren aphecena.
46 Ipharrera dagoen guela berriz, aldareco cerbitzuan dauden aphecençat içanen da; horiec dire Sadoquen semeac, Lebiren umeetaric Jaunaren gana hurbilcen direnac, haren cerbitzatzeco.
47 Eta neurtu çuen ezcaratza ehun beso lusara eta ehun beso çabalera lau aldeetaric; eta aldarea temploaren aitzinean.
48 Eta sarraraci ninduen templo-sarcera, eta neurtu çuen sarcea borz beso alde batera eta borz beso bercera, eta athearen çabaltasuna hirur beso alde batera eta hirur beso bercera.
49 Lorioac berriz, hogoi beso cituen luçara eta hameca çabalera, eta çorci mail gora igaiten cen hartara. Eta aitzinaldean baciren habeac, bat alde batetic, eta berce bat bercetic.

Currently Selected:

ECEQUIELEN PROFECIA 40: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy