YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 4

4
1 Ihardestean Moisec erran çuen: Ez darotate sinheste emanen, eta ez dute ene boça ençunen, bainan erranen dute: Etzaic aguertu Jauna.
2 Jaunac erran cioen beraz: Cer da escuan duçun hori? Ihardetsi çuen: Cigorra.
3 Eta Jaunac erran cioen: Arthic çaçu lurrera. Arthiqui çuen, eta sugue bilhacatua içan cen, hala non Moisec ihesari eman baitzuen.
4 Eta Jaunac erran cioen: Heda çaçu escua, eta loth çaquitzo buztanetic. Hedatu çuen, eta atchiqui, eta cigor bilhacatua içan cen.
5 Sinhets deçaten, cioen Jaunac, aguertu çaitzula hequien arbasoen Jainco Jauna, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.
6 Eta berriz Jaunac erran cioen: Eçar çaçu çure escua golkoan. Golkoan sarthu ondoan, atheratu çuen leguenez betheric, elhurrez beçala.
7 Berriz ere erran cioen: Itzul çaçu çure escua golkora. Bihurtu çuen eta bigarren aldian atheratu, eta gaineraco haraguiac beçala cen.
8 Ez baçaituzte sinhesten, cioen, eta ez badute ençuten lehembicico seinalearen solasa, sinhetsico dute ondoco seinalearen hitza.
9 Baldin bi seinale horiei ez balute ere sinheste eman nahi, eta ez baleçate ençun çure boça: har çaçu ibaietic ura, eta ixur çaçu leihorrera, eta ibaietic athera duqueçun gucia, odol bilhacatuco da.
10 Moisec erran çuen: Othoi, Jauna, ez atzotic, ez herenegundic ez naiz hizdun eder: eta çure cerbitzariari minçatu çarenaz gueroztic trabatuago eta uzcurrago dut mihia,
11 Jaunac erran cioen: Norc eguin du guiçonaren ahoa? edo norc eguin ditu mutua eta gorra, arguia eta itsua? Ez othe naiz ni hura?
12 Çoaz beraz, eta ni içanen naiz çure ahoan: nic irakatsico darotzut cer erran behar duqueçun.
13 Eta harec ihardetsi çuen: Othoi, Jauna, igor çaçu igorri behar duçuna.
14 Moisen alderat samurturic, Jaunac erran cioen: Badaquit çure anaia Aaron lebitarra hizdun eder dela: horra non bera atheratzen çaitzun bidera, eta çu ikustearequin boztuco da bihotzez.
15 Minça çaquizco, eta eçar çatzu ene solasac haren ahoan: eta ni içanen naiz haren ahoan eta çurean, eta erakutsico darotzuet cer duçuen eguiteco.
16 Çure orde hura minçatuco da populuari, eta çure ahoa içanen da: eta çu içanen çaquizco hari Jaincoari dagoquioten gaucetan.
17 Har ere çaçu escuan cigor hori, ceinetaz sendagailac eguinen baitituçu.
18 Moise goan cen, eta itzuli bere aitaguinarreba Jethroren gana, eta erran cioen: Goanen naiz eta bihurtuco Eguiptora ene anaietara, ikustera hea bici diren oraino. Jethroc ihardetsi cioen: Çoaz baquean.
19 Jaunac erran cioen beraz Moisi Madian-herrian: Çoaz, eta itzul çaite Eguiptora; ecen hilac dira çure biciaren ondoan çabilçan guciac.
20 Moisec beraz hartu cituen bere emaztea eta semeac, eta eçarri cituen asto baten gainean, eta bihurtu cen Eguiptora, Jaincoaren cigorra escuan.
21 Eta Eguiptora bihurcen celaric, Jaunac erran cioen: Orhoit çaite Faraonen aitzinean eguitera çure escuan eçarri ditudan ikuscari guciac: gogortuco dut nic haren bihotza, eta populua ez du goatera utzico.
22 Eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Israel da ene seme çaharrena.
23 Nic hiri erran içan daroat: Utzac ene semea, cerbitza neçançat; eta hic ez duc nahi içan utzi: huna nic non hilen dudan hire seme çaharrena.
24 Eta bidean celaric, Jauna atheratu citzaioen ostatu batera, eta semea hil nahi cioen.
25 Seforac hartu çuen berehala harri bat çorrotzenetaric, eta ingurebaqui çuen bere semearen buztan-mocoa, eta uquitu cituen Moisen çangoac eta erran cioen: Odoletaco senhar bat çaizquit.
26 Eta utzi içan çuen, erran ondoan: Odoletaco senharra, ingurebaquiaren ariaz.
27 Bada, Jaunac erran cioen Aaroni: Çoaci Moisen bidera mortura. Hau goan cen bidera Jaincoaren mendira, eta eman cioen musu.
28 Eta Moisec Aaroni kondatu ciozcan Jaunaren hitz guciac, ceinetaz igorri içan baitzuen, eta manatu ciozquien sendagailac.
29 Eta elkarrequin ethorri ciren, eta bildu cituzten Israelgo semeetaco çaharrac.
30 Eta Aaronec erran cioizquiten Jaunac Moisi erran solas guciac: eta sendagailac eguin cituen populuaren aitzinean,
31 Eta populuac sinheste eman çuen. Eta eçagutu çuten Jauna ethorri içan cela Israelgo semeen ikustera, eta beguiratu cioela hequien atsecabeari: eta lurrera eroriric adoratu çuten.

Currently Selected:

ECSODOA 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy