YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 39

39
1 Beseleelec moredinez, eta purpuraz, escarlataz eta liho hautaz eguin cituen, Aaronec jaunci behar cituen soinecoac bere eguimbideac Sainduteguian bethetzeco, Jaunac Moisi manatu cioen beçala.
2 Eguin çuen beraz soingainecoa urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hari bihurtuz,
3 Lana carançatuz; ebaqui cituen urhe hostoac eta haritan eçarri, içatecotzat hequien ehotzeco ahala hari carançatuen irazquian.
4 Eta soingainecoaren bi bazterrac elkarri lotzen ciren gaineco bi mocoetan:
5 Eta guerricoa eguin çuen carança berequin, Jaunac Moisi manatu içan çuen beçala.
6 Xuxendu cituen bi oniz harri, urhean tincaturic eta sarthuric, eta harriguinaren ancearequin hequietan bernuçaturic Israelen semeen icenac;
7 Eta hequiec eçarri cituen soingainecoaren bi aldeetan, Israelen semeen orhoitzapenetan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
8 Eta bulharretacoa eguin çuen carançac mudatuz, soingainecoaren lana beçala, urhez, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho-hari bihurtuz;
9 Lau izquinetacoa eguin çuen, bikuna eta cehe baten neurricoa.
10 Eta hartan eçarri cituen lau harri balios lerro lehembicico andanan ciren sardioa, topaça eta esmeralda;
11 Bigarrenean, escarbucla, çafirra eta jaspea;
12 Hirugarrenean, ligura, agata eta ametista;
13 Laugarrenecoan, crisolita, oniz harria eta beriloa; guciac urhean sartuac eta hartaz inguratuac, cein bere lerroan.
14 Eta Israelgo hamabi leinuen icenac hamabi harri hequietan bernuçatuac ciren, bakotcharen gainean bat.
15 Eta urhe garbienetic bulharretacoari eguin ciozcaten bi gathetto elkarri iratchiquitzen cirenac,
16 Eta bi gancho eta berce haimberce urhe erreztun. Erreztunac eçarri cituzten bulharretacoaren bi bazterretan.
17 Hequietaric jautsaraci cituzten bi urhe gatheac, ceinac iratchiqui baitzuzten soingainecoaren izquinetan aguercen ciren ganchoei.
18 Horiec hain ongui cihoazquiten elkarri, nahiz aitzinetic, nahiz guibeletic, non soingainecoa eta bulharretacoa bat eguinac baitzauden,
19 Guerri ondoan tincatuac, eta hazcarqui lothuac erreztunequin, ceinac iratchiquitzen baitzituen moredinezco xingola batec, bulharretacoa eta soingainecoa laxoric goan etzitecençat, eta elkar ganic etzitecen higui, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
20 Halaber eguin çuten soingainecoaren athorra, gucia moredinez,
21 Eta gainean, erditic, buruaren sarbidea, eta haren inguruan ehupazterra;
22 Eta beherean, çangoetaraco aldetic, mingranac moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho-hari bihurtuz;
23 Eta xilinchac urhe garbienetic, ceinac eçarri baitzituzten mingranen artean, athorraren behereco inguruan,
24 Lehenic urhezco xilincha eta guero mingrana; eta aphez-handia hequiec jaunciric goaten cen bere eguimbideac bethetzen cituenean, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
25 Eguin cituzten berriz ehunean liho-harizco athorrac Aaronen eta bere semeençat,
26 Burucoac beren korottoequin liho-hariz,
27 Galça motchac ere liho-hariz,
28 Eta guerricoa liho-hari bihurtuz, moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz, ancetsuqui lorecatuz, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
29 Eta urhe garbienetic eguin çuten ohoratzeco den xasta sacratua ceinetan iscribatu baitzuten bernuçatuz: Saindutasuna Jaunari;
30 Eta xafla hura lothu çuten burucoari moredinezco xingola batez, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
31 Tabernaclearen lan gucia eta lekucotasunaren itzalcariarena akabatuac içan ciren beraz; eta Israelgo semeec eguin cituzten Jaunac Moisi manatu içan ciozcan guciac.
32 Eta escaini cituzten tabernaclea, eta estalguia, eta pusca guciac: erreztunac, oholac, hagac, habeac eta oinac,
33 Ahari-larru gorrituzco estalguia, eta berce estalgui larru moregorrizcoa;
34 Bela, arka, hagac, propiciatorioa;
35 Mahaina bere unciequin eta proposicioneco oguiequin;
36 Ganderailua, criseluac, eta hequietaco tresnac olioarequin;
37 Urhezco aldarea, gançutzeco olioa, eta balsamu, gaietaric aphainduac;
38 Eta tabernacle-sarceco bela;
39 Cobrezco aldarea, crisela, hagac, eta hartaco berce tresna guciac; garbitzeco uncia bere azpicoarequin; lorioco, erridauac eta habeac beren oinequin;
40 Lorio-sarceco bela eta haren lokarriac eta hesaulac. Tabemacleco eguimbideetaco eta batasuneco etchecotzat eguitea manatuac içan ciren tresnetaric etzen batere escastu.
41 Soinecoac ere, ceinetaz sainduteguian cerbitzatzen baitira apheçac, erran nahi da Aaron eta bere semeac,
42 Escainiac içatu ciren Israelgo semeez, Jaunac manatu içan çuen beçala.
43 Eta Moisec ikusi çuenean osoric cirela guciac, benedicatu cituen.

Currently Selected:

ECSODOA 39: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy