YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 38

38
1 Beseleelec eguin çuen oraino setim çurez holocaustetaco aldarea, ceinac baitzituen borz beso lucera eta çabalera, eta hirur gorara.
2 Izquinetaric sorcen ciren haren adarrac, eta hura estali çuen cobre-xaflaz.
3 Eta hartaco cerbitzuco tresnac, hauts-unciac, truquesac, suhatsac, macoac eta su-unciac, cobrez eguin cituen.
4 Cobrez sarea beçala eguin çuen hartaco crisela, eta haren azpian sutegui bat aldarearen erdian.
5 Urthu cituen lau erreztun criselaren lau izquinetaco, hequietan sarcecotzat erabilceco hagac.
6 Hagac eguin cituen setim çurez eta estali cobrez.
7 Eta aldarearen sahetsetan aguercen ciren erreztunetan sarthu cituen. Bada aldareac etzuen barnea bethea, bainan oholez landan barnean deusere gabe eta hutsa.
8 Garbitzeco unci bat ere cobrez eguin çuen bere azpicoarequin, tabernacle-sarcean beilan egoten ciren emaztequien mirailez.
9 Eguin çuen lorioa ceinaren alderdi hegoaldecoan baitziren liho hari bihurtuz, ehun besotan errridauac,
10 Eta hogoi cobrezco habe beren oinequin; habeen buruac eta cicel lan gucia cilharrez ciren.
11 Iphar-aldeco erridauac, habeac, oinac eta habeen buruac orobat ciren neurri, lan eta gai beretacoac;
12 Iguzqui-sarceari beguiratzen duen aldean ehun besotan eçarriac içan ciren erridauac, hamar habe beren cobrezco oinequin, eta habeen buruac eta cicel lana cilharrezcoac;
13 Bada iguzqui-ilkitzeari, eçarri cituen berrogoi eta hamar besotan erridauac,
14 Ceinetaric hamaborz besoc, eta hirur habec beren oinequin iduquitzen baitzuten alderdi bat;
15 Eta berce alderdian (ecen bien artean eguin çuen tabernacleco sarcea), ciren orobat hamaborz beso erridau, hirur habe eta berce haimberce oin.
16 Lorioco oihaleria gucia liho hari bihurtuz eho içan çuen.
17 Habeen oinac cobrez eguinac içan ciren, bainan buruac cilharrez beren obradura guciequin: bainan lorioco habeac berac cilharrez estali cituen.
18 Lorio-sarcean erridau bat eguin çuen lorecatuz moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari bihurtuz; hogoi beso cituen lucera eta borz gorara, lorioco berce erridau guciec çuten neurriaren arabera.
19 Sarcean baciren lau habe beren cobrezco oinequin; buruac eta ciceladurac cilharrez.
20 Cobrez eguin cituen tabernaclearen eta lorioaren inguruco hesaulac ere.
21 Horiec dira lekucotasuneco tabernacleco tresnac, lebitarrei kondatuac içan cirenac Moisen manuz, Aaron aphez-handiaren seme Ithamarren bidez;
22 Eta Beseleelec, Urien semeac, Uri baitzen Hurren semea Judaco leinutic, eguin cituenac, Jaunac manaturic Moisen ahoz.
23 Lagunçat içan çuen Ooliab, Aquisamequen semea Danen leinutic, hainitz ederqui aditzen cena çuren lancen eta oihalen mudançatzen eta lorecatzen moredinez, purpuraz, escarlataz eta liho hari hautatuz.
24 Sainduteguiaren eguiteco eçarri cen urhe gucia, eta emaitzaz escainia, içan cen hogoi eta bederatzi talendu eta çazpi ehun eta hogoi eta hamar siclo sainduteguico phisura.
25 Hori emana içan cen kondutan sarthu içan ciren hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonez, ceinac baitziren sei ehun eta hirur mila, borz ehun eta berrogoi eta hamar harmatu.
26 Içan ciren berçalde ehun talendu cilhar, ceinetaric urthuac içan baitziren sainduteguico oinac, eta bela hedatua çagoen toquico sarcecoac ere.
27 Ehun oin atheratu ciren ehun talendutaric, talendu bakarreco oin bat kondatuz.
28 Hamaçazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz siclo cilharrezcotaric Beseleelec eguin cituen habeen buruac, eta habeac berac cilharrez estali.
29 Cobretic ere escainiac içan ciren hirur hogoi eta hamar talendu eta bi mila eta lau ehun siclo,
30 Hequetaric urthuac içan baitziren lekucotasuneco tabernaclearen sarceco oinac, eta cobrezco aldarea bere crisela eta cerbitzuco tresna guciequin;
31 Eta lorioco oinac, nahiz ingurucoac, nahiz sarcecoac, eta tabernacleco hesaulac eta loriocoac.

Currently Selected:

ECSODOA 38: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy