YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 31

31
1 Jauna berriz ere Moisi minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
2 Huna non bere icenez deithu dudan Beseleel, Urien semea, Uri baita Hurren semea, Judaco leinutic;
3 Eta Beseleel bethe dut Jaincoaren izpirituz, çuhurciaz, adimenduz eta lan orotaco jaquitatez,
4 Asmatzecotzat urhetic, cilharretic eta cobretic eguin daitequeen edocein gaina,
5 Marmolatic, harri baliosetaric, eta çuhamu edoceintaric.
6 Eta lagun eman diot Ooliab, Aquisamequen semea, Danen leinucoa. Eta çuhurcia eçarri dut languile jaquin gucien bihotzean, nic çuri manatu guciac eguin detzatençat:
7 Batasuneco tabernaclea, lekucotasuneco arka, haren gainean den propiciatorioa eta tabernacleco unci guciac;
8 Mahaina eta hartaco unciac, ganderailua urhe garbienetic bere tresnequin, eta balsamuetaco aldarea;
9 Holocaustetaco aldarea eta bere tresna guciac, garbitzeco uncia eta bere azpicoa;
10 Soineco sacratuac Aaron apheçarençat eta bere semeençat ceremonia sainduetan bethe detzaten apheztasuneco eguimbideac;
11 Gançutzeco olioa eta usain oneco balsamuac tabernacleco: eguin betzate nic çuri manatu guciac.
12 Jauna minçatu cen oraino Moisi huneletan:
13 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Artha emaçue ene larumbataren beguiratzeaz: hori da ecen çuen eta ene arteco seinalea gueroco çuen ondorego gucian, jaquin deçaçuençat ni naicela Jauna, çuec sainduesten çaituztedana.
14 Beguira çaçue ene larumbata, ceren saindu içan behar çaitzue hura: hura narriotuco duena, heriotzez hilen da: norbait lanean haritzen bada egun hartan, haren arima galduco da bere populuaren artetic.
15 Sei egunez harico çare lanean: çazpigarren eguna da larumbata, Jaunari dagoquioen phausu saindua: nornahi egun hartan lanean harico dena, hilen da.
16 Israelgo semeec beguira beçate larumbata, eta besta beçate hura ondocoen-ondoco. Bethico patu bat da
17 Ene eta Israelgo semeen artean, eta bethico seinale bat. Jaunac sei egunez eguin ditu ceru-lurrac, eta çazpigarrenean lanetic baratu da.
18 Eta Jaunac, akabaturic horrelaco solasac Sinaico mendi gainean, Moisi eman ciozquien lekucotasuneco harlauçac, Jaincoaren erhiz iscribatuac.

Currently Selected:

ECSODOA 31: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy