YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 28

28
1 Israelgo semeen artetic bil çatzu halaber çu gana Aaron çure anaia bere semeequin, apheztasuneco eguimbideac bethe ditzatedan: Aaron, Nadab, eta Abiu, Eleaçar, eta Ithamar.
2 Eta çure anaia Aaroni eguinen dioçu aldagarri saindu bat ospearen eta edertasunaren ariaz.
3 Eta erranen dioçute bihotzez çuhur diren guciei nic umotasuneco izpirituz bethe ditudanei, Aaroni eguin detzotela aldagarriac, hequietan sainduetsiric bere eguimbideac bethe detzançat ene aitzinean.
4 Hauquiec dira eguinen dituzten soinecoac: bulharretacoa, soingainecoa, athorra eta athorra hersia, burucoa eta guerricoa. Soineco saindu horiec eguinen diozcate Aaroni eta bere semeei, apheztasuneco eguimbideac bethe detzaten ene aitzinean.
5 Eta hartuco dituzte urhea, moredina, purpura, escarlata bietan thindatua, eta liho ederra.
6 Eta lorecatuz eguinen dute soingainecoa urhez, eta moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz.
7 Gaineco bi buruetan içanen ditu bi arteca, bata berceari dihoacenac, batera bil ditecençat.
8 Oihalaren ehodura ere eta lanaren mudançadura gucia eguinac içanen dira urhearequin, moredinarequin, purpurarequin, escarlata bietan thindatuarequin, eta liho hari bihurtuarequin.
9 Eta hartuco dituçu bi oniz harri, eta hequietan bernuçatuco dituçu Israelen semeen icenac:
10 Sei icen harri baten gainean; eta gaineraco seiac bercean, hequien sort-lerroan.
11 Bernuçatzailearen escuz eta harriguinaren ciceladuraz bernuçatuco dituçu hequietan Israelen semeen icenac, harriac urhean sarthuric eta urhez bazterretan inguraturic.
12 Eta eçarrico dituçu soingainecoaren bi aldeetan, Israelen semeen orhoitzapenetan. Eta Aaronec ekarrico ditu hequien icenac Jaunaren aitzinean, bi sorbaldetan, orhoitzapena gatic.
13 Eta eguinen dituçu urhezco ganchoac,
14 Eta bi gathetto urhe garbienetic, elkarri iratchiquiac, ceinac ganchoetan sarthuco baitituçu.
15 Erabaquico bulharretacoa ere eguinen duçu lorecaturic soingainecoaren ehodura beçala; urhez, moredinez, eta purpuraz, eta escarlata bietan thindatuz, eta liho hari bihurtuz.
16 Lau izquinetacoa içanen da eta bikuna: cehe bat içanen du nahiz luçara, nahiz çabalera.
17 Eçarrico diotzatzu lau harri lerro: lehembicico lerroan içanen da sardioa, topaça eta esmeralda;
18 Bigarrenean, escarbucla, çafirra eta jaspea;
19 Hirugarrenean, ligura, agata eta ametista;
20 Laugarrenean, crisolita, oniz harria eta beriloa. Urhean sarthuac içanen dira beren lerroaren arabera.
21 Eta içanen dituzte Israelen semeen icenac: hamabi icenac hequietan bernuçatuac içanen dira, bat harri bakotcharen gainean, leinuac çain bere lerroan.
22 Bulharretacoari urhe garbienetic eguinen diozcatzu gathettoac, elkarri datchicotenac,
23 Eta bi urhe-erreztun, bulharretacoaren gaineco bi mocoetan eçarrico ditutzunac:
24 Eta urhe gatheac lothuco dituçu bulharretacoaren bazterretaco erreztunei:
25 Eta gathe hequien beren mocoac sarthuco dituçu, bulharretacoari beguira dagoen soingainecoaren bi sahetsetaco ganchoetan.
26 Berçalde eguinen dituçu bi urhe-erreztun, eçarrico ditutzunac bulharretacoaren behereco mocoetan, soingainecoaren aldera daudecin eta haren guibelari beguiratzen dutenetan.
27 Eguinen dituçu oraino berce bi urhe-erreztun, eçarri beharco direnac soingainecoaren bi sahetsetan azpitic, bulharretacoaren behereco erreztunei beguiratzen dutenetan, bulharretacoa soingainecoari loth ahal dadiençat.
28 Eta bulharretacoa iratchiquico da bere erreztunez soingainecoaren erreztunei moredinezco xerrenda batez, lot-gura xinterutu bat gueldi dadiençat, eta bulharretacoa soingainecoaren ganic berez ahal ez dadien.
29 Eta Aaronec erabaquico bulharretacoan ekarrico ditu Israelen semeen icenac bere bulharren gainean, sainduteguian sarthuco denean, bethico orhoipençat Jaunaren aitzinean.
30 Bada, eçarrico dituçu erabaquico bulharretacoaren gainean Irakaspena eta Eguia, ceinac içanen baitira Aaronen bulharren gainean, Jaunaren aitzinera sarthuco denean: eta ekarrico du bethi bere bulharren gainean Israelen semeen erabaquia, Jaunaren aitzinean.
31 Eta soingainecoaren athorra eguinen duçu gucia moredinez.
32 Haren erdian eta gainean içanen da buruarençat sarbidea, eta sarbidearen bazterra ehoa inguruan eguiten ohi den beçala soinecoen bazterretan, ez dadiençat errexqui urra.
33 Eta athorra beraren azpitic, inguruan, eguinen dituçu mingranac beçala moredinez, purpuraz eta escarlata bietan thindatuz, arteetan xilinchequin,
34 Halaco moldez non urhezco xilincha bat içanen baita, eta guero mingrana bat, eta berriz ere urhezco xilincha bat eta guero mingrana.
35 Eta Aaronec, bere carguco eguimbideco, jauncico du hura, harrabotsa ençun dadiençat sainduteguian sarcen denean Jaunaren aitzinera eta handic atheratzen denean, eta hil ez dadiençat.
36 Eta eguinen duçu urhe garbienetic xafla bat, ceintan bernuçariaren escuz bernuçatuco baituçu, Saindutasuna Jaunari.
37 Eta hura moredinezco xingola batez lothuco duçu, eta burucoaren gainean içanen da,
38 Aphez-handiaren belhar aitzinean. Eta Aaronec ekarrico ditu Israelgo semeec eguin gaizqui guciac escaincen eta sainduesten dituzten emaitza eta dohain gucietan. Eta xafla içanen da bethi haren belharrean, Jauna jabal daquiotençat.
39 Eta liho hariz eguinen duçu athorra hersia, eta burucoa ere liho hariz, eta guerricoa lorecatzailearen escuz.
40 Bada, xuxenduco diozcatzute Aaronen semeei liho harizco athorrac, guerricoac eta burucoac, ospearen eta edertasunaren ariaz.
41 Eta horiec oro jauncico diozcatzute çure anaia Aaroni, eta haren semeei harequin batean. Eta gucien escuac consecratuco dituçu, eta berac sainduetsico dituçu, apheztasuneco eguimbideac bethe detzaten ene aitzinean.
42 Eta eguinen ditutzu galça motchac liho hariz guerritic ixterretaraino gorde diotzatençat itsusi diren alderdiac.
43 Eta Aaronec eta haren semeec hequiec erabilico dituzte, lekucotasuneco tabernaclean sarthuco direnean, edo aldareari hurbilcen direnean, sainduteguico eguimbideen bethetzera, beldurreceta gaizquiz hobendun hil ditecen. Hori legue içanen da Aaronençat eta haren ondotic haren semeençat bethi gucian.

Currently Selected:

ECSODOA 28: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy