YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 27

27
1 Eta setim çurez eguinen duçu aldare bat, borz beso luce içanen dena, eta berce haimberce çabal, erran nahi da, luce beçain çabala, eta hirur beso gora.
2 Eta adarrac ilkico dira haren lau izquinetaric, eta hura cobrez estalico duçu.
3 Eta haren cerbitzuco eguinen dituçu unciac hautsen alchatzeco, eta truquesac, eta suhatsac, eta su-unciac; tresna horiec oro eguinen dituçu cobrez.
4 Eguinen duçu berriz crisel bat çare moldean, ceinac lau izquinetan içanen baititu cobre-erreztunac.
5 Aldareco suteguiaren azpian eçarrico dituçu: eta crisela ethorrico da aldarearen erditaraino.
6 Eta aldarearençat bi haga eguinen dituçu setim çurez; cobrez estalico dituçu.
7 Eta sarthuren dituçu aldarearen bi sahetsetaco erreztunetan haren erabilceco.
8 Aldarea eguinen duçu ez barne bethearequin, bainan barne huts eta copatuarequin, mendian eracutsi çaitzun beçala.
9 Eta eguinen duçu tabernaclearen lorioa, ceinac içanen baititu egüerdico aldetic liho hari bihurtuzco erridauac; alde bakarra içanen da ehun beso luce.
10 Eçarrico diozcatzu hogoi habe beren oinequin, oro cobrez, eta buruac beren edergailuequin içanen dituzte cilharrez.
11 Orobat ipharreco aldetic erridauac içanen dira ehun beso luce, hogoi habe eta berce haimberce oin cobrezco, eta buruac beren edergailuequin cilharrezcoac.
12 Eta mendebalera beguira dagoen lorioaren lucetasunean içanen dira berrogoi eta hamar besoco erridauac, hamar habe, berce haimberce oinequin.
13 Iguzqui-atheratzeco aldeari beguiratzen duen lorioaren lucetasunean içanen dira berrogoi eta hamar beso.
14 Hequietan eçarrico dira hamaborz besoco erridauac alde batetic, hirur habe eta berce haimberce oin.
15 Eta berce aldetic ere içanen dira hamaborz besoco erridauac, hirur habe eta berce haimberce oin.
16 Bainan lorio sarcean eguinen da hogoi besoco erridau bat moredinez, purpuraz, escarlata bietan thindatuz eta liho hari bihurtuz, lorecatzailearen escuz: habeac içanen ditu lau, berce haimberce oinequin.
17 Lorioco habe guciac içanen dira cilhar-xaflaz inguratuac, buru cilharrezcoequin eta cobrezco oinequin.
18 Lorioac lucetasunean hartuco ditu ehun beso, çabaltasunean berrogoi eta hamar, goratasunean borz: oihaleria içanen da liho hari bihurtuz, eta oinac cobrezcoac.
19 Cobrez eguinen ditutzu tabernacleco unci guciac cerbitzu eta ceremonia gucietaco, eta hartaco hesaulac nola loriocoac ere orobat.
20 Israelgo semeei mana çoçute ekar deçaçuten oliba ondoetaco olio garbienetic xurruan ehoric, criseluac biztuac egon ditecen bethi,
21 Lekucotasuneco tabernaclean, lekucotasuna gordetzen duen oihalaren aitzinean. Eta Aaronec eta bere semeec eçarrico dute hura, goiça arteo argui deçançat Jaunaren aitzinean. Gur horrec iraunen du bethi ondocoen-ondoco Israelgo semeetan.

Currently Selected:

ECSODOA 27: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy