YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 21

21
1 Hauquiec dira aitzinera emanen diozcatzuten erabaquiac.
2 Hebrear gathibu bat erosten baduçu, sei urthez cerbitzatuco çaitu: eta çazpigarrenean ilkico da urruric libro.
3 Nolaco soinecoarequin sarthu baititaque, halacoarequin ilkico da: emaztedun bacen, emaztea harequin ilkico da.
4 Bainan nausiac eman badio emaztea, eta semeac eta alabac içan baditu, emaztequia eta haurrac nausiarenac içanen dira, bainan bera bere soinecoarequin atheratuco da.
5 Gathibuac erran baleça: Maite ditut, ene nausia, eta ene emaztea, eta ene haurrac, ez naiz libroric ilkico;
6 Nausiac aguerraracico du juieen aitzinera, eta hurbilaracico du atheari eta habeei, eta beharria eztenaz cilhatuco dio: eta behin-bethico haren gathibu içanen da.
7 Norbaitec alaba sehitzat sal baleça, ez da berce nescatoec ohi duten beçala atheraco.
8 Emana içan çaioen nausiaren beguico desgogara eguin badu, nausiac utzico du: bainan jendaia atzeari salceco escuric ez du içanen, berac narda eguin badio.
9 Bainan bere semeari ezconçaz eman badio, nescatchei ohi den beçala eguinen du harençat.
10 Berce emazte bat onhesten badio, ezconaracico du nescatcha, eta ez dioizqui ukatuco soinecoac eta ahalquearen precioa.
11 Hirur horiec ez baditu eguiten, ilkico da urruric dirurican gabe.
12 Norc-ere hilcecotan joco baitu guiçona, heriotzez hila içanen da.
13 Ez baditu ordean celatac erabili, bainan Jaincoac hura escuetara eman badio, erakutsico darotzut lekua ceinetara ihes eguin beharco baitu.
14 Norbaitec cimarkuz eta celatac eguinez hilcen badu bere laguna, bera hilceco kenduren duçu ene aldaretic.
15 Aita edo ama jo dituzqueena, heriotzez hila içan bedi.
16 Norc-ere guiçona ebatsi eta saldu baituque, gaizquia frogatu-eta, heriotzez hila içan bedi.
17 Bere aitari edo eman burhoa arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi.
18 Bi guiçon liscarrean haritu badira, eta batec laguna jo badu harriaz edo ukarai-muloaz, eta hau hil ez bada, bainan ohatua guelditu:
19 Jaiquitzen bada, eta campoan ibilcen makilaren gainean, joilea hobengabe içanen da, hula bizquitartean non bihurtuco baitioizqui bere lan sariac eta midicuetaco gastuac.
20 Norbaitec sehia edo nescatoa çaharo ukaldica jotzen badu, eta hilcen baçaizco escuetan, hobenaz hobendun içanen da.
21 Irauten badu ordean egun bat edo bia, ez da gaztigu meneco içanen, ceren gathibua haren dirua baita.
22 Guiçonac liscarrean sarcen badira, eta norbaitec jotzen badu emaztequi içorra bat, eta haurra gaizqui eraguiten badio, bera bici içanic ere: hainac bidegabea onthuco du, emaztequiaren senharrac galdeguinen eta guiçonec xedatuco duten becembat.
23 Ordean emaztequiaren heriotzea ondotic balin badarraio, joileac emanen du bicia biciarençat,
24 Beguia beguiarençat, horça horçarençat, escua escuarençat, çangoa çangoarençat,
25 Errea errearençat, sakia sakiarençat, uspela uspelarençat.
26 Norbaitec jotzen badu bere muthil gathibuaren beguia edo nescatoarena eta okercen baditu, libro utzico ditu kendu duen beguia gatic.
27 Horz bat ere kencen badiote bere muthilari edo nescatoari, orobat utzico ditu libro.
28 Idi batec adarraz jotzen badu guiçon bat edo emaztequi bat, eta hilcen badira, harrica hila içanen da, eta haren haraguiac ez dira janen: eta idiaren nausia ere hobengabe içanen da.
29 Idia atzotic eta herenegundic adarraz emailea bada, eta haren nausiari hortaz lekucotasun eguin badiote eta harec idia ez hersi, eta hunec hilcen badu guiçona edo emaztequia: idia harricatua içanen da, eta nausia hila.
30 Bainan bidegabearen onceaz beharcen badute, galdeguin gucia emanen du bere biciaren ordain.
31 Guiçon-gaztea ere edo nescatcha adarraz jotzen badu, erabaqui beraren peco içanen da.
32 Muthilari edo nescatoari jokatu bada, nausiac emanen ditu hogoi eta hamar siclo cilharrezco; bainan idia harrica lehertua içanen da.
33 Norbaitec urtegui bat idequitzen badu edo berri bat cilhatzen eta ez apatzen, eta idi bat edo asto bat hartara eror badadi,
34 Urteguiaren nausiac bihurtuco du aciendaren balioa; ordean acienda hila bere içanen du.
35 Guiçon baten idiac berce batena sakitzen badu, eta hilcen bada hau: sal beçate idi bicia eta dirua erditic eguin; ordean hila ere elkarren artean çathi beçate.
36 Bainan nausiac balin baçaquien idia adarraz emaile cela atzotic eta herenegundic, eta ez baçuen çaindu, bihur eça idia idiarençat, eta hila osoric hartuco du.

Currently Selected:

ECSODOA 21: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy