YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 13

13
1 Eta Moisi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
2 Niri consecra diaztatzu Israelgo semeetan amaren sabela lehembicicoric idequico duten guciac, nahiz guiçonetan, nahiz abereetan: ecen oro eneac dira.
3 Eta Moisec erran cioen populuari: Orhoit bequiçue egun hau ceinetan ilki baitzarete Eguiptotic eta gathibutasuneco etchetic, ceren Jaunac escu hazcarraz atheratu baitzaituzte leku hortaric: ez deçaçuen jan ogui alchatua.
      4 Egun ilkitzen çarete fruitu berrietaco hilabethean.
5 Eta, oi Israel, Jaunac sarraracico çaituenean Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Hebearraren eta Jebusearraren lurrean, ceina çuri emanen darotzula cin eguin baitu çure aitei, esnea eta eztia darioen lurra, hilabethe hunetan celebratuco duçu ohitza sacratu hau.
6 Çazpi egunez janen duçu ogui airisa: eta çazpigarren egunean içanen da Jaunaren besta-burua.
7 Ogui airisa janen duçu çazpi egunez: eta deusere alchatua denic ez da aguerico çure etchean, ez-etare çure eremuetan.
8 Eta kondatuco dioçu çure semeari egun hartan, dioçularic: Hau da Jaunac niri eguin darotana, Eguiptotic ilki naicenean.
9 Eta hau içanen da seinale bat beçala çure escuan, eta orhoitpen bat beçala çure beguien aitzinean; eta Jaunaren leguea içan dadiençat bethi çure ahoan, ecen escu hazcarraz Eguiptotic ilki çaitu Jaunac.
10 Erran den beçalaco besta hau beguiratuco duçu urthetic urthera, ordu berecian.
11 Eta, noiz-eta-ere Jaunac sarraracico baitzaitu Cananearraren lurrean, çuri eta çure aitei cin eguin içan dioten beçala, eta hura emanen baitarotzu,
12 Jaunarençat berecico duçu amaren sabela idequitzen duen gucia eta aciendaren lehen-sorthua: Jaunari consecratuco dioçu içanen duçun ordosqui gucia.
13 Astoaren lehen-sorthua trucatuco duçu ardira: eta berrerosten ez baduçu, hilen duçu. Ordean dirutan berrerosico duçu çure semeetaricaco guiçonaren lehen-sorthua.
14 Eta guerora çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer da hori? ihardetsico dioçu: Bere escuaren hazcarraz Jaunac athera gaitu Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic.
15 Ecen Faraon gogortua çagoenean, eta ez guintuenean goatera utzi nahi, Jaunac hil cituen Eguiptoco lurrean lehen-sorthu guciac guiçonaren lehen-sorthutic acienden lehen-sorthuraino: hargatic imolatzen diot Jaunari sabela idequitzen duen ordosqui gucia, eta berrerosten ene semeen lehen-sorthuac oro.
16 Hau içanen da beraz seinale bat beçala çure escuan, eta dilindan dagoen cerbait beçala orhoitzapenetan çure beguien aitzinean: ceren bere escuaren hazcarraz Jaunac ihardoqui gaituen Eguiptotic.
17 Bada, Faraonec populua igorri çuenean, Jaunac etzituen eraman hauço diren Filistindarren lurreraco bidetic: beldurrez-eta guerla ikusten baçuten beren contra alchatzen, urriqui çaquioeten eta guibelerat bihur Eguiptora.
18 Bainan inguruan eraman cituen mortuco bide, itsaso Gorriaren aldean denetic: eta Israelgo semeac harmaturic igan ciren Eguiptoco lurretic.
19 Eta Moisec berequin eraman cituen Josepen heçurrac, ceren Josepec cin eguinaraci cioeten Israelgo semeei, erraten ciotelaric: Jaincoa ikustera ethorrico çaitzue, eramazquitzue hemendic ene heçurrac çuequin.
20 Eta Socothetic abiaturic campatu ciren Ethamen, mortuco azquen muguetan.
21 Bada Jauna beguien aitzinean cihoan bidearen erakusteco, egunaz hedoiezco habe batean, eta gauaz suzco habean: bide-emaile içan çadiençat gauaz eta egunaz.
22 Behinere populuaren aitzinetic etzen escastu egunaz hedoiezco habea, eta suzcoa gauaz.

Currently Selected:

ECSODOA 13: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy