YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 11

11
1 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Içurri batez oraino joco ditut Faraon eta Eguiptoa, eta guero utzico çaituzte, eta goatera hersatuco.
2 Erroçu beraz populu guciari, guiçonac galda diotzola bere adisquideari, eta emaztequiac bere hauçoari, urhezco eta cilharrezco unciac.
3 Bada Jaunac gracia emanen dio bere populuari Eguiptoarren aitzinean. Eta Moise hainitz guiçon handia içan cen Eguiptoco lurrean, Faraonen cerbitzarien aitzinean eta populu guciaren aitzinean.
4 Eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Gauaren erdian sarthuco naiz Eguiptoan:
5 Eta Eguiptoarren lurrean hilen da lehen-sorthu gucia, Faraonen seme çaharren, haren tronuaren gainean jarcen denetic hasiric, ihara harriaren itzulcen hari den nescatoaren seme çaharreneraino, eta abereetaco ume lehen-sorthu guciac.
6 Eta deihadar handi bat jaucico da Eguiptoco lur gucian, halacoric aitzinean ez baita içan, eta gueroan ere ez içanen.
7 Bainan Israelgo semeen baithan guiçonetic aciendaraino, xakur batec ere ez du incirina bat eguinen, jaquin deçaçuençat nolaco miraculuz Jaunac berezten duen Israel Eguiptoarretaric.
8 Eta çure cerbitzari horiec oro jautsico dira ni gana, eta adoratuco naute, diotelaric: Ilki çaite çu eta çure azpico den populu gucia; eta guero ilkico gare.
9 Eta Moise athera cen Faraonen ganic hasarre handitan. Bada Jaunac erran cioen Moisi: Faraonec etzaituztete ençunen, sendagaila hainitz eguin ditecen Eguiptoco lurrean.
10 Bada Moisec eta Aaronec eguin cituzten iscribatuac diren ikuscari guciac, Faraonen aitzinean. Bainan Jaunac gogortu çuen Faraonen bihotza, eta bere lurretic etzituen utzi Israelgo semeac.

Currently Selected:

ECSODOA 11: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy