YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 12

12
1 Jehuren çazpigarren urthean erreguetu cen Joas eta berrogoi urthez erreguinatu cen. Haren amaren icena cen Sebia Bersabeecoa.
2 Joasec çucen cena Jaunaren aitzinean eguin çuen Joiada apheçaz irakatsia içan ceno.
3 Etzituen bizquitartean kendu leku gorac; ecic oraino populuac imolatzen eta leku goretan isensua erretzen çuen.
4 Eta Joasec erran çaroeten aphecei: Diru consecratu gucia Jaunaren templora ekarria içanen dena iragaiten direnez, arima-ordain escaincen dena, eta ceinec bere baitharic eta bere bihotzeco oldez ekarcen duena Jaunaren templora;
5 Hura har beçate aphecec, ceinec bere aldian, eta behar den beçala temploa xuxen beçate, cerbait erreberritu beharric ikusten badute.
6 Bainan aphecec Joas erreguearen hogoi eta hirugarren urthea arteo etzituzten eguin temploco erreberripenac.
7 Joas erregueac deithu cituen Joiada aphez-handia eta berce apheçac, eta erran çaroeten: Certaco ez ditutzue temploco erreberripenac eguiten? Ez beçaçue guehiago beraz dirua iduc ceinec çuen aldian, bainan bihur çaçue temploaren erreberritzeco.
8 Aphecei debecatu çaroeten diruric handic harat populuaren ganic harcea, eta temploaren berritzea.
9 Eta Joiada aphez-handiac hartu çuen kutcha bat, gainetic cirritu bat idequi çaroen eta eçarri çuen aldarearen ondoan, Jaunaren etchean sarcen cirenen escuinetic, eta atheac çaincen cituzten aphecec hartan eçarcen çuten Jaunaren templora ekarcen cen diru gucia.
10 Eta ikusten çutenean diru sobera cela kutchan, erregueren iscribaua eta aphez-handia igaiten ciren, eta ixurcen eta kondatzen çuten Jaunaren etchean kausitzen cen dirua.
11 Eta hura bere nombre eta phisu arauca ematen çuten Jaunaren etcheco languileen aitzindariei; hauquiec phartitzen çaroeten hura Jaunaren etchean lanean eta erreberritzen haritzen ciren çur-lançaile eta harguinei,
12 Eta harriac ebaquitzen cituztenei, çuren eta escuairatzen ciren harrien erostecotzat, halai non osa cedin Jaunaren etchearen erreberripena, etchearen xuxenceco behar ciren gauça guciez.
13 Jaunaren temploco pegar, hiruhorceco, isensunci, turuta eta edocein cilharrezco eta urhezco unciac etziren bizquitartean eguiten Jaunaren templora ekarcen cen dirutic.
14 Hura ecic Jaunaren temploaren erreberritzeco ematen cen lana eguiten çutenei.
15 Eta xehetasunic etzitzaioeten galdatzen dirua harcen çutenei languileei phartitzecotzat, bainan erabilcen çuten, beren gaineco sinhestea berme.
16 Aldiz hobenarençateco dirua eta bekatuarençateco dirua etziren templorat ekarcen, aphecençat cirelacotz.
17 Orduan Haçael Siriaco erregue igan cen eta guducatzen çuen Jeth; hiria hartu çuen eta burua itzuli Jerusalemera igaiteco.
18 Horren gatic Joasec Judaco erreguec hartu cituen sainduetsiac ciren guciac, Judaco erregue haren arbasoec, Josafatec, Joramec eta Ocociasec consecratu cituztenac, eta berac escaini cituenac; eta Jaunaren temploco kutchetan eta erregue jaureguian kausitu ahal içan çuen diru gucia; igorri çaroen Haçaeli Siriaco erregueri, eta hunec guibelerat eguin çuen Jerusalemetic.
19 Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
20 Bada, haren cerbitzariac jaiqui ciren, elkar hartu çuten cin batean eta Joas hil çuten Meloco etchean, Selaco patarrean.
21 Ecen Josacarrec Semaathen semeac, eta Joçabadec Somerren semeac, haren cerbitzariec, jo çuten, eta hil cen. Dabiden hirian bere aitequin ehorci çuten, eta Amasias haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 12: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy