YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 10

10
1 Bada, Samarian baciren Acaben hirur hogoi eta hamar seme. Jehuc iscribatu cituen beraz gutunac eta Samariara igorri cituen hirico lehembicicoei, çaharrei eta Acaben unhidaitei, cioelaric:
2 Gutun hauquiec içanen ditutzuen beçain sarri, çuen nausiaren semeac, orga-lasterrac, çaldiac, hiri hazcarrac eta harmac escuetan ditutzuenec,
3 Çuen nausiaren semeric hobeena eta nahi duçuena hauta çaçue, eta bere aitaren tronuan eçar çaçue, eta çuen nausiaren etchearençat gudu eguiçue.
4 Hequiec icitu ciren handizqui eta erran çuten: Bi erreguec ecin iharduqui dute Jehuren aitzinean, eta gu nola gai içanen gare hari buru eguiteco?
5 Jehuren gana bidali cituzten beraz jaureguico çainac, hirico buruçaguiac, çaharrac eta unhidaitac, cioetelaric: Çure cerbitzari gare; cer-nahi mana diçaguçun, eguinen dugu, eta ez dugu gure gainean erregueric eçarrico. Çure gogaraco den gucia eguiçu.
6 Jehuc berriz iscribatu ciozcaten bigarren gutunac, cioelaric: Ene aldeco baçarete, eta ene manamendua onhesten baduçue, buruac ken çotzuete çuen nausiaren semeei, eta bihar oren huntaco bereco ene gana çatozte Jezrahelera. Bada, erregueren haurrac, hirur hogoi eta hamar seme, hirico lehembicicoen baithan hazten ciren.
7 Eta Jehuren gutunac unhidaitetara ethorri cirenean, hartu cituzten erregueren semeac eta hil cituzten hirur hogoi eta hamarrac, eta hequien buruac sasquitan eçarriric, Jehuri igorri ciozcaten Jezrahelera.
8 Berriaren ekarlea ethorri cen eta Jehu jaquinsun eguin çuen cioelaric: Ekarri dituzte erregueren semeen buruac. Jehuc ihardetsi çuen: Bi murrutan eçar çatzue bihar goiz arteo atheco sarcearen aldean.
9 Eta arguitu çuenean, ilki cen; eta populu guciaren aitzinean jarriric, erran çuen: Çucenac çarete. Baldin nic cin eguin badut lagunequin ene nausiaren contra, eta hil içan badut, norc hil ditu hauquiec oro?
10 Ikusaçue beraz orai ez dela Jaunaren hitzetaric bat lurrerat erori, Jaunac Acaben etchearen gainean erran dituenetaric, eta Jaunac eguin du bere cerbitzari Eliasen ahoz erran içan duena.
11 Jehuc jo cituen beraz Acaben etcheticaco Jezrahelen gueldituac ciren guciac, haren aitzindari burucoac, eçagunac eta apheçac, bat bakarra guelditu etzen arteo.
12 Eta jaiqui cen, eta ethorri cen Samariara; eta bidean arçain-xola batera heldu cenean,
13 Atzeman cituen Judaco erregue Ocociasen anaiac, eta erran çaroeten: Nor çarete çuec? Hauquiec ihardetsi çuten: Ocociasen anaiac gare, eta jautsi gare erregueren semeei eta erreguinaren semeei agur eguitera.
14 Jehuc erran çuen: Biciric har çatzue. Biciric hartu cituztenean arçain-xolaren aldeco urtegui batean cinçurrac eguin ciozcaten hequiei, berrogoi eta bi semeri, eta etzen hequietaric bat bakarra guelditu.
15 Eta handic goan cenean, atzeman çuen Jonadab Errecaben semea, bidera heldu citzaioela, eta agur eguin çaroen. Jehuc erran çaroen: Çure bihotza çucen da, ene bihotza çurearen alderat den beçala? Eta Jonadabec ihardetsi çuen: Bai, hala da. Jehuc erran çaroen: Hala bada, indaçu escua. Hunec escua eman çaroen. Jehuc bere ganat iganaraci çuen orga-lasterrera,
16 Eta erran çaroen: Çato enequin, eta ikusaçu ene karra Jaunaren alderat. Eta bere orga-lasterrean jarraraciric,
17 Samariara eraman çuen. Eta Acab ganicacoetaric Samarian gueldituac ciren guciac jo cituen azquen bakarreraino, Eliasen ahoz Jaunac erran hitzaren arabera.
18 Bada, Jehuc bilaraci çuen populu gucia, eta erran çaroen: Acabec guti bat ohoratu du Baal, bainan nic ohoratuco dut guehiago.
19 Orai beraz ene ganat deith çatzue Baalen profeta guciac, haren cerbitzari guciac, eta apheçac oro; ethorrico ez denic bat bakarra içan ez bedi, ecic sacrificio handi bat dut Baali eguiteco. Edoceinec huts eguin deçan, ez da bicico. Bada, amarruz hola minço cen Jehu, galcecotzat Baalen adoratzaileac.
20 Eta erran çuen: Baali besta-buru bat sainduets çaçue. Deithu cituen guiçonac,
21 Eta igorri cituen Israelgo eremu gucietara, eta Baalen cerbitzari guciac ethorri ciren; ethorri etzenic bat bakarra etzen guelditu. Eta sarthu ciren Baalen temploan; eta Baalen etchea bethea cen buru batetic bercera.
22 Eta aphez-soinecoen artha çutenei erran çaroeten Jebuc: Soinecoac ekar çotzuete Baalen cerbitzari guciei. Eta ekarri ciozcaten soinecoac.
23 Eta Jonadabequin Errecaben semearequin Baalen temploan sarthuric, Jehuc erran çaroeten Baalan adoratzaileei: Bilha çaizte eta ikusaçue çuequin içan ez dedin Jaunaren cerbitzarietaric nihor, bainan Baalen cerbitzariac içan çaitezten bakarric.
24 Sarthu ciren beraz bitimen eta holocausten eguiteco. Bada Jehuc campoan xuxendu cituen laur hogoi guiçon, eta erran çaroeten: Escuetara emanen darozquitzuedan guiçonetaric bat bakarra itzurcen bada, uzlearen bicia içanen da harenaren ordain.
25 Bada holocausta akabatua içan cenean, Jehuc hunela manatu çaroeten soldadoei eta aitzindariei: Sar çaizte, eta jo çatzue, eta bat itzur ez bedi. Soldadoec eta aitzindariec jo cituzten beraz ezpataren ahoaz eta arthiqui cituzten camporat; eta goan ciren Baalen temploco hirira.
26 Baalen moldea templotic atheratu çuten, phuscacatu eta erre çuten.
27 Baalen temploa orobat urratu çuten, eta haren orde priazteguiac eguin cituzten, egun arteo dirautenac.
28 Horreletan Jehuc Baal Israeldic xahutu çuen.
29 Halaric-ere Jehu etzen guibelatu bekatuetaric ceinetaz Jeroboamec Nabathen semeac bekatu eraguin baitzaroen Israeli, eta Bethelen eta Danen ciren urhezco aratcheac etzituen bazterrerat utzi.
30 Bada, Jaunac Jehuri erran çaroen: Ceren arthatsuqui eguin duçun çucen eta ene beguietan gogaragarri cena, eta Acaben etchearen contra eguin dituçulacotz ene bihotzean ciren guciac; çure semeac laugarren belhauneraino jarrico dira Israelgo tronuan.
31 Bainan Jehuc Israelgo Jainco Jaunaren leguean bere bihotz guciaz ibilceco artha etzuen beguiratu; etzuen ecic guibelerat eguin Israeli bekatu eraguin çaroen Jeroboamen bekatuetaric.
32 Jauna orduan Israelez unhatzen hasi cen; eta Haçaelec jo çuen Israel bere muga gucietan.
33 Jordanetic iguzqui-haice alderat jo cituen Galaadeco lurra oro, eta Gaden lurra, eta Errubenena, eta Manaserena, Aroerdic, ceina Arnongo errecaren gainean baita, eta Galaad eta Basan.
34 Bada, Jehuren gaineraco eguinçac, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
35 Eta Jehu lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorci çuten Samarian; eta Joacaz haren semea erreguinatu cen haren orde.
36 Bada, Jehu Israelen gainean Samarian erreguinatzeco egunac heldu içan ciren hogoi eta çorci urthetara.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 10: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy