YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 18

18
1 Dabidec beraz, bere jendea beguiztaturic, haren manatzeco eçarri cituen ehun guiçonetaco eta mila guiçonetaco aitzindariac;
2 Armadaren heren bat eçarri çuen Joaben manuen azpian, berce heren bat Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaiaren azpico, eta azquen herena Ethaien azpico; Ethai baitzen Jetharra. Eta erreguec erran cioen armadari: Ni ere atheraco naiz çuequin.
3 Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco.
4 Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca.
5 Eta erreguec manu eman cioten Joabi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta populu guciac aditzen çuen erregue aitzindari guciei ematen Absalomen beguiratzeco manua.
6 Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean.
7 Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena.
8 Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac.
9 Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen.
10 Bizquitartean norbaitec ikusi çuen hori, eta Joabi berria eman çaroen, cioelaric: Absalom ikusi dut haritz batetic dilindan.
11 Joabec erran çaroen berria ekarri çaroen guiçonari: Ikusi baduc, certaco ez duc lurrarequin josi, eta nic emanen narozquian hamar siclo cilharrezcoac eta guerrico uhal bat?
12 Hunec Joabi ihardetsi çaroen: Escuetara eman bacineçazquit mila cilharrezco ere, ez neçaque escua eçar erregueren semearen gainean; ecen, guc aditzen dugularic, erreguec manatu darotzuete çuri, Abisairi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom.
13 Eta ene biciaren contra oçarqui eguin içan banu, erregueri ecin gordea içanen cen hori, eta çu jarrico cinen hari buruz?
14 Joabec erran çaroen: Ez diat hic beçala eguinen, bainan hire aitzinean joco diat. Joabec escuan hartu cituen beraz hirur lança, eta bihotzean sarthu ciozcan Absalomi; eta nola haritzari lothua higuitzen baitzen oraino,
15 Joaben hamar ezcutari gaztec laster eguin çuten, eta joca hil çuten.
16 Joabec guero turuta jo çuen; eta populua atchiqui çuen, etzadien goan Israeldar ihes cihoacinen ondotic, ostea nahiz guphidetsi.
17 Absalom eraman çuten; oihanean cilho handi batera arthiqui çuten eta harri-meta gaitz bat haren gainean eçarri çuten; Israel guciac, berriz, bere olhetara ihes eguin çuen.
18 Bada, Absalomec alchatu çuen beretzat, bici cenean oraino, Erregueren haranean den harroin bat, ecen erran çuen: Semeric ez dut, eta hau içanen da ene icenaren orhoitgailua. Bere icena eman cioen orhoitzari hari, eta egungo eguna arteo Absalomen escua deitzen da.
19 Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac.
20 Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea.
21 Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen.
22 Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen.
23 Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi.
24 Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.
25 Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,
26 Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.
27 Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.
28 Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac.
29 Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit.
30 Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric,
31 Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra.
32 Erreguec, berriz, erran cioen Cusiri: Ongui da ene seme Absalom? Cusic ihardetsi cioen: Ene erregue jaunaren etsaiac oro eta haren contra gaizquicotzat jaiquitzen diren guciac Absalom beçala eguin beitez.
33 Hargatic erregue atsecabez bethea igan cen atheco guelara, eta nigarrari eman cen. Eta hara-hunaca çabilalaric, hunela minço cen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea! norc emanen darot hil nadien çuretzat! Absalom, ene semea, ene seme Absalom

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy