YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 12

12
1 Jaunac igorri çaroen beraz Dabidi Nathan; eta Nathan Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Bi guiçon baciren hiri batean, bat aberatsa, eta bercea beharra.
2 Aberatsac bacituen hainitz ardi eta idi.
3 Beharrac, berriz, etzuen deusere ardi ttipetto bat baicic, erosi eta hazten çuena, eta haren etchean haren semeequin handitu cena, haren oguitic janez, haren edateco uncitic edanez eta haren bulharrean lo eguinez; eta alaba beçala çuen.
4 Bada, aberatsari norbait arrotzic ethorri citzaioen batez, hunec bere ardietaric eta idietaric harceco guphidez, ethorri citzaioen arrotzari barazcariaren emateco, hartu çuen guiçon beharraren ardia, eta jatecoac xuxendu ciozquien ethorri citzaioen guiçonari.
5 Dabidec, guiçon harençat hats gaixtoan hasarreturic, erran çaroen Nathani: Ala Jauna! guiçon hori herioaren seme baita.
6 Ardi batençat lau bihurtuco ditu ceren eguin duen lan hori, eta ez da guphidetsia içanen.
7 Orduan Nathanec Dabidi erran çaroen: Çu çare guiçon hura. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Israelen gainean erregue gançutu çaitut, eta nic atheratu çaitut Saulen escuetaric;
8 Eman darozquitzut çure nausiaren etchea eta çure nausiaren emazteac escuetara, eta eman darotzut Israelgo eta Judaco etchea; eta horiec guti badira, berhatuco darozquitzut hainitz handiagoac.
9 Certaco beraz erdeinatu duçu Jaunaren hitza, ene aitzinean eguiteco gaizquia? Ezpataz jo duçu Urias Hethearra, haren emaztea çure emaztetzat hartu duçu, eta bere hil duçu Amonen semeen ezpatarequin.
10 Hori delacotz, ezpatac ez du behinere çure etchetic guibel eguinen, ceren nauçun erdeinatu, eta Urias Hethearraren emaztea hartu duçulacotz çure emazte içateco.
11 Hau dio beraz Jaunac: Huna non çure gainera çure etchetic eraiquiren dudan gaitza, eta çure beguien azpiac hartuco ditut çure emazteac eta berce bati emanen, eta harec iguzqui hunen arguitan hequiequin lo eguinen du.
12 Çu ecic gordeca haritu çare, nic ordean gauça hori eguinen dut Israel guciaren aitzinean eta iguzquiaren aitzinean.
13 Eta Dabidec erran çaroen Nathani: Jaunaren contra eguin dut bekatu. Nathanec ihardetsi çaroen: Jaunac halaber aldaratu du çure bekatua: etzare hilen.
14 Hargatic, ceren Jaunaren etsaiac burhoca hariaraci ditutzun eguitate horren bidez, heriotzez hilen da sorthu çaitzun semea.
15 Eta Nathan itzuli cen bere etcherat. Hala-hala Jaunac jo çuen Dabidec Uriasen emaztea ganic içatu çuen semea, eta etsitua içan cen.
16 Dabidec Jauna othoiztu çuen haurttoarençat; barur eguin çuen, eta leku berecera sarthuric, lurrera arthiqui çuen bere burua.
17 Haren etcheco çaharrenac ethorri citzaizcon, herchatzen çutelaric lurretic jaiquitzera: etzuen nahi içan, eta etzuen hequiequin hazcurriric hartu.
18 Bada, çazpigarren egunean haurra ethorri cen hilcera; eta Dabiden cerbitzariac lotsa ciren haurra hil celaco berriaren ematera; ecic erran çuten: Huna haurra bici celaric oraino, minçatzen guinarozquien eta gure solasa etzuen ençuten: cembatez guehiago ez da atsecabeztaturen, erraten badiogu: Haurra hila da?
19 Beraz Dabidec bere cerbitzariac ikusi cituenean ahapetic minçatzen, eçagutu çuen haurttoa hila cela; eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Hil da haurra? Hauquiec ihardets çaroeten: Hil da.
20 Dabid jaiqui cen beraz lurretic, garbitu eta gançutu cen; eta soinecoa aldaturic, sarthu cen Jaunaren etchean; adoratu çuen eta ethorri cen bere etchera, eta galdatu çuen oguia aitzinera eman ceçoten, eta jan çuen.
21 Bada, bere cerbitzariec erran çaroeten: Nondic heldu da çuc eguiten duçuna? Haurraren gatic, oraino bici cenean, barur eguin duçu eta nigarrez cinauden; berriz, haurra hil ondoan, jaiqui çare eta oguia jan duçu.
22 Dabidec ihardetsi çuen: Haurraren gatic, bici celaric oraino barur eta nigar eguin dut; erraten nuen ecic: Norc daqui hea Jaunac emanen darotan eta biciric gueldituco den haurra?
23 Bainan orai hila denaz gueroztic, certaco eguin barur? Bicira bihurraracico ahal othe dut? lehenago ni goanen naiz haren gana; bainan hura ez da ene gana itzulico.
24 Eta Dabidec goçacari eman cioen bere emazte Bethsabeeri; sarthu cen haren gana eta harequin lo eguin çuen. Bethsabee seme batez erdi cen, eta icena eman çaroen Salomon, eta Jaunac maithatu çuen hura.
25 Eta Dabidi igorri çaroen Nathan profeta, eta haurra deithu çuen Maithagarri Jaunari, Jaunac maite çuelacotz.
26 Bada, Joabec guducatzen çuen Errabath Amonen semeena, eta sethiatzen çuen erregue-hiria.
27 Eta Joabec Dabidi igorri ciozcan berriquetariac, cioelaric: Gudu eguin dut Errabathen contra, eta Uretaco hiria hartu hurrana da.
28 Orai beraz bil çaçu populuaren gaineracoa, eta sethia çaçu hiria eta har çaçu; beldurrez-eta nic xahutzen badut hiria, garhaicia ene icenean ekarria içan dadien.
29 Hargatic Dabidec bildu çuen populu gucia, eta goan cen Errabathen contra; eta guducatu ondoan, hartu çuen.
30 Amontarren erregueren burutic hartu çuen diadema, ceinac baitzuen urhezco talendu baten phisua, eta baitzituen harri baliosenetaric, eta eçarria içan cen Dabiden buruan. Eta halaber hiritic eraman çuen harrapaquin guciz handia.
31 Hango jendeac ere ilkiaraciric, cerraz ebacaraci cituen, orga burdinaztatuac iraganaraci ciozcaten gainetic, canibetez phuscacatu, eta adrailu-labe batera arthiqui cituen: hola eguin çaroeten Amonen semeen hiri guciei. Eta Dabid eta armada gucia Jerusalemera bihurtu ciren.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 12: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy