YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 24

24
1 Haren egunetan igan cen Nabucodonosor Babilonaco erregue, eta Joaquin azpicotua içan citzaioen hirur urthez, eta guero bihurtu citzaioen.
2 Eta Jaunac igorri çarozquien ohoinac Siriatic, eta ohoinac Moabetic, eta ohoinac Amonen semeetaric; eta Judan sarraraci cituen haren xahutzera, Jaunac bere cerbitzari profetez erran hitzaren arabera.
3 Bada, hori guerthatu cen, Jaunaren manuz Judaren contra, Manasec eguin cituen bekatu gucien gatic,
4 Eta harec ixuri çuen odol hobengabea gatic, eta Jerusalem bethe çuelacotz garbi cirenen odolez; hori gatic Jaunac etzuen nahi içan beguithartez itzuli.
5 Joaquinen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituenac oro, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta Joaquin lokartu cen bere arbasoequin.
6 Joaquin haren semea erreguinatu cen haren orde.
7 Eguiptoco erreguec etzuen guehiago eguin bere lurretic ilkitzera; ecic Babilonaco erreguec, Eguiptoco errecatic Ufrataco hibairaino, hartu cituen Eguiptoco erregueren azpico içan ciren guciac.
      8 Joaquinec hemeçorci urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hirur hilabethez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Elnathan Jerusalemecoaren alaba, Nohesta deitzen cen.
9 Joaquinec gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, haren aitec eguin çuten gucien arabera.
10 Orduan, Nabucodonosor Babilonaco erregueren cerbitzariac igan ciren Jerusalemera, eta hiria trenchadaz inguratua içan cen.
11 Nabucodonosor Babilonaco erregue hirira bere cerbitzariequin ethorri cen haren harceco.
12 Eta Joaquin Judaco erregue Babilonaco erregueren ganat ilki cen, bera eta bere ama, eta bere cerbitzariac, eta bere aitzindariac, eta bere ebaquiac; eta Babilonaco erreguec hartu çuen bere erreinuco çorcigarren urthean.
13 Eta handic eraman cituen Jaunaren etcheco kutcha guciac eta erregue-etcheco kutchac; eta Salomonec Israelgo erreguec Jaunaren temploan eguin cituen urrezco unci guciac, Nabucodonosorrec hautsi cituen, Jaunaren hitzaren arabera.
14 Eta eraman cituen Jerusaleme gucia, eta aitzindari guciac, eta armadaco guiçon hazcarrac oro, hamar mila gathibutzat, eta oficiale eta cilharguin guciac; eta nihor etzen içan utziric, toquico populuco beharrac baicen.
15 Halaber eraman cituen Babilonara Joaquin erreguea eta erregueren ama, eta erregueren emazteac, eta haren ebaquiac; eta lekuco juieac ere gathibu eraman cituen Jerusalemetic Babilonara.
16 Eta Babilonaco erreguec gathibu eraman cituen Babilonara guiçon hazcarrac oro, çazpi mila, oficialeac eta cilharguinac mila, oro guiçon hazcarrac eta guerlariac.
17 Eta erreguetzat eçarri çuen Joaquinen orde Mathanias haren osaba; eta icena eman çaroen Sedecias.
18 Sedeciasec hogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hameca urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnacoaren alaba, Amital deitzen cen.
19 Eta Sedeciasec gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, Joaquinec eguin cituen gucien arabera.
20 Eta Jauna hasarretuz cihoan Jerusalemen eta Judaren contra, bere beguithartearen aitzinetic arthic cetzan arteo. Eta Sedecias urrundu cen Babilonaco erregueren ganic.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 24: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy