YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 18

18
1 Israelgo erregue Elaren seme Oseeren hirugarren urthean, erreguetu cen Ecequias, Judaco erregue Acacen semea.
2 Hogoi eta borz urthe cituen erreguinatzen hasi cenean; eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Abi Çacariasen alaba.
3 Jaunaren aitzinean ongui cena eguin çuen, bere aita Dabidec eguin cituen gucien arabera.
4 Harec barraiatu cituen leku gorac, phorroscatu jainco-moldeac, ebaqui lucuac eta xehacatu Moisec eguin çuen cobrezco suguea; ecic ordu arteo Israelgo semeec isensua erretzen çaroten; eta deithu çuen Nohestan.
5 Israelgo Jainco Jauna baithan çuen bere uriquitza; hargatic ez da hartaz gueroz Judaco erregue gucietan haren iduricoric içatu, ez-etare haren aitzinean içan cirenetan.
6 Iratchiqui cen Jaunari eta etzituen utzi haren urhatsitz, eta bethe cituen Jaunac Moisi eman manamenduac.
7 Horren gatic cen Jauna harequin, eta çuhurqui goaten cen eguiten cituen orotan. Asiriarren erregueri ere bihurtu citzaioen, eta etzuen cerbitzatu.
8 Ecequiasec jo cituen Filistindarrac Gaçaraino, eta hequien eremuac oro, çainen dorretic hiri harrasiztaturaino.
9 Ecequias erreguearen laugarren urthean, ceina baitzen Israelgo erregue Elaren seme Oseeren çazpigarrena, Salmanasar Asiriarren erregue igan cen Samariara eta sethiotan eçarri çuen,
10 Eta hartu çuen. Ecic hirur urtheren buruan, Ecequiasen seigarren urthean, hori da Israelgo erregue Oseeren bederatzigarrena, Samaria hartua içan cen.
11 Eta Asiriarren erreguec Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibai bazterreau Mediarren hirietan;
12 Ceren ez baitzuten ençun beren Jainco Jaunaren minçoa, bainan bai hautsi harequilaco patua; eta etzutelacoz ez ençun, ez eguin, Moisec Jaunaren cerbitzariac manatu çarozquiten guciac oro.
13 Ecequias erreguearen laugarren urthean, Senaquerib Asiriarren erregue igan cen Judaco hiri hazcar gucietara eta hartu cituen.
14 Orduan Ecequiasec Judaco erreguec Laquisera bidalquinac igorri çarozquien Asiriarren erregueri, cioelaric: Huts eguin dut, urrun çaite ni ganic, eta jasanen dut ene bizcar emanen duçun gucia. Hargatic Asiriarren erreguec hirur ehun cilharrezco talenduz eta hogoi eta hamar urhezco talenduz manatu çuen Ecequias Judaco erregue.
15 Eta Ecequiasec eman çuen Jaunaren etchean eta erregue kutchetan aurkitua içan cen diru gucia.
16 Orduan Ecequiasec hautsi cituen Jaunaren etcheco bi athe-alderdiac, eta berac iratchiqui ciozcaten urhe-xaflac, eta Asiriarren erregueri eman çarozquien.
17 Bainan Asiriarren erreguec Tharthan, Errabsaris eta Errabsaces indar handirequin Laquistic Jerusalemera igorri cituen Ecequiasen gana. Hauquiec igan cirenean, ethorri ciren Jerusalemera baratu ciren Bolaçainaren landaco bidean den gaineco arrainteguico ixtunaren ondoan.
18 Eta deithu çuten erregue. Bada, Eliacim Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua, eta Joahe agueriçaina Asaphen semea ilki ciren hequietara.
19 Eta Errabsacesec erran çaroeten Erroçue Ecequiasi: Hau dio erregue handiac, Asiriarren erreguec: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean bermatzen baihaiz?
20 Beharbada gudu eguiteco bidetan jarcea amestu duc. Ceri çatchicoc hire phesquiça, bihurcera ausartatzecotzat?
21 Ala duc hire iguriquitza Eguiptoarra baithan, kanaberazco makila hautsi hartan? Haren gainean bermatuco den guiçonari kanabera hautsia sarthuco çaioc escutic eta cilhatuco cioc. Horra cer den Faraon Eguiptoco erregue, haren pesquiçan egoten direnençat.
22 Erraten bacinarotate: Gure Jainco Jaunaren baithan dugu gure ustea ez othe da hura bera ceinaren leku gorac eta aldareac urratu baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri manatuz: Aldare hunen aitzinean adoratuco duçue Jerusalemen?
23 Iragan çaitezte beraz orai Asiriarren erregue ene nausia gana, eta emanen darozquitzuet bi mila çaldi eta ikusaçue ahal dituzquetzuen hequien igaileac.
24 Eta nola buru eguin cineçaquete ene nausiaren cerbitzari ttipienen arteco satrapa baten aitzinean? Ala Eguiptoaren gainean daducaçue çuen pesquiça, hango orga-laster eta çaldizcoen gatic?
25 Jaunaren nahia gabe igan othe naiz leku huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu.
26 Bada Eliacim Helciasen semeac, Sobnac eta Joahec Errabsacesi erran çaroeten: Othoizten çaitugu minça çaquizquigun guri çure cerbitzariei siriaraz, minçaia hori ongui aditzen baitugu, eta etzaquizquigun juduaraz minça, harrasi gainean den populuac aditzen duelaric.
27 Eta Errabsacesec ihardetsi çaroeten, erranen çuelaric: Hire nausia gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac solas hauquien eguitera, eta ez hobequi harrasi gainean jarriac diren guiçonetara, ceinac çuequin jan beharco baitute beren ongarria eta edan beren guernua?
28 Hargatic Errabsaces xutic jarri cen, juduaraz oihu eguin çuen, eta erran çuen: Adi çatzue erregue handiaren Asiriarren erregueren hitzac.
29 Hau dio erreguec: Berautzue çora cetzazten Ecequiasec, ecic ene escuari ecin itzurraraciren çaituztete.
30 Ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheratuco gaitu athequetaric, eta ez du hiri hau arthiquiren Asiriarren erregueren escura.
31 Berautzue Ecequiasen ençutetic. Ecen hau dio Asiriarren erreguec: Enequin eguiçue çuençat on dena, eta ene ganat ilki çaitezte, eta ceinec bere mahastitic eta bere picotic janen du, eta çuen urteguietaric edanen duçue,
32 Ethor nadien arteo, eta eraman çaitzatedan çuen lurraren idurico berce lur batera, lur aberats eta arnotsu batera, lur oguitsu eta mahastitsua, oliba, olio eta ezti lurrera, eta bicico çarete eta etzarete hilen. Ez beçaçue ençun Ecequias, ceinac enganatzen baitzaituztete, erranez: Jaunac atheraturen gaitu.
33 Jendaietaco jaincoec athera othe dute beren lurra Asiriarren erregueren escutic?
34 Non da Ematheco jaincoa? non da Arphadecoa? non dira Sepharbaimgo, Anaco, Abaco jaincoac? ene escutic atheratu othe dute Samaria?
35 Jendaquietaco jainco gucietan cein dira beren toquia ene escuetaric atheratu dutenac, Jaunac ene escutic Jerusaleme athera ahal içateco?
36 Hargatic populua ixilic egotu cen, eta etzuen deusere ihardetsi; ecic erregueren ganic hartua çuten hari ez ihardesteco manua.
37 Soinecoac hautsiric Ecequiasen gana ethorri ciren beraz Eliacim erregueren etcheguiçona, Sobna iscribaua eta Joahe agueriçaina, Asaphen semea; eta heldu ciozcaten Errabsucesen hitzac.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy