YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 17

17
1 Judaco erregue Acacen hamabigarren urthean, Osee Elaren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen bederatzi urthez.
2 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, bainan ez hura baino lehen içan ciren Israelgo erregueec beçala.
3 Salmanasar Asiriarren erregue igan cen haren contra, eta Osee eguina içan cen harempeco eta cerga pagatzen çaroen.
4 Eta Asiriarren erreguec atzeman çuenean Oseec Suari Eguiptoco erregueri bidalquinac igorri ciozcala, bihurceco oldez, Asiriarren erregueri ez pagatzeco cergac, urthe oroz eguiten ohi çuen beçala, sethiatu eta estecaturic presondeguira igorri çuen.
5 Irauli çuen Israel gucia; eta Samariara iganic sethiotan iduqui çuen hirur urthez.
6 Bada, Oseeren bederatzigarren urthean Asiriarren erreguec hartu çuen Samaria eta Israeldarrac eraman cituen Asiriara, eta eçarri cituen Halan eta Haborren, Goçango hibaia bazterrean, Mediarren hirietan.
7 Eta hori guerthatu cen, Israelgo semeec bekatu eguin çutenean beren Jainco Jaunaren contra, (ceinac atheratu baitzituen Eguiptoco lurretic eta Eguiptoco erregue Faraonen escuetaric,) adoratu cituztelacotz jainco arrotzac.
8 Ibili içan ciren Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen jendaquien azturen arabera, eta hequien arara eguin çuten Israelgo erregueen manuz.
9 Israelgo semeec damuztatu çuten beren Jainco Jauna beren eguitate tzarrez, eta leku gorac eguin cituzten beren hiri gucietan, çainen dorretic hiri hazcarturaino.
10 Eta jainco-moldeac eta lucuac eguin cituzten munho gora gucietan, eta çuhaitz hostostu gucien azpian.
11 Eta han aldare gainetan isensua erretzen çuten, Jaunac hequien aitzinetic xahutu cituen jendaien arara; eta Jauna samurraraciz, eguiten cituzten tzarqueriaric handienac.
12 Eta adoratu cituzten gauça lohiac, ceinetaric Jaunac manatu baitzioten beguira citecen.
13 Eta Jaunac Israelen eta Judan lekucotasunac hartu cituen profeta eta ikusle guciez, cioelaric: Bihur çaitezte çuen bide galduetaric; beguira çatzue ene manamenduac eta ceremoniac, çuen arbasoei eman diotzatedan legue guciaren arabera, eta gaztiatu darotzuedan beçala ene cerbitzari profetez.
14 Hequiec etzuten ençun, bainan burua gogortu çuten beren aiten arara ceinec ez baitzuten beren Jainco Jaunari nahi içan ethorcortasunic ekarri.
15 Eta arbuiatu cituzten haren legueac, eta hequien arbasoequin eguin içan çuen batasuna, eta Jaunac eguin lekucotasunac; eta çoroqueriei jarraiqui ciren eta çoroqui haritu; eta jarraiqui ciren beren inguruco jendaquiei, ceinetaz Jaunac manatu baitzaroeten etzeçaten eguin hequiec eguiten çuten beçala.
16 Eta bazterrerat utzi cituzten beren Jainco Jaunaren manamendu guciac; eguin cituzten berençat bi aratche urthu eta lucuac; adoratu çuten ceruco içarreria gucia: Baal cerbitzatu çuten;
17 Beren semeac eta alabac suaz consecratu cituzten; aztiqueriac eta asmaguinçac erabili cituzten, eta beren buruac Jaunaren aitzinean gaizqui eguiteari eman cituzten, haren hasarrearaztea gatic.
18 Jauna hasarre gaitzean eman citzaioen Israeli, eta iraici çuen bere beguithartearen aitzinetic, eta etzen guelditu Judaco leinua bera bakarra baicic.
19 Ordean Judac berac ere etzituen beguiratu bere Jainco Jaunaren manamenduac, bainan ibili cen Israelec erabili cituen makurretan.
20 Eta Jaunac bulkatu cituen Israelen odoleco guciac, atsecabetan eçarri cituen, eta larrutzen cituztenen escuetara arthiqui cituen, bere beguithartearen aitzinetic iraiz cetzan arteo.
21 Abiadura içan cen, Israel Dabiden etchetic bereci cen ordutic, eta Jeroboam Nabathen semea bere gainean erregue eçarri çuenetic; Joroboamec ecic aldaratu çuen Israel Jauna ganic eta bekatu handira erorraraci çuen.
22 Israelgo semeac ibili ciren Jeroboamen bekatu gucietan, eta etzuten hequietaric guibel eguin,
23 Jaunac Israel bere beguithartearen aitzinetic iraiz ceçan arteo, bere cerbitzari profeta gucien ahoz erran çuen beçala; eta Israel bere lurretic Asiriara eramana içan da egungo eguna arteo.
24 Bada, Asiriarren erreguec, Babilonatic, Cuthatic, Abactic, Emathetic eta Sepharbaimdic jendeac erakarri cituen; eta Samariaco hirietan eçarri cituen Israelgo semeen orde; Samaria goçatu çuten, eta beren egoitza eguin çuten hango hirietan.
25 Eta han egoten hasi cirenean, etziren Jaunaren beldur; eta Jaunac hequietara igorri cituen lehoinac ceinec hilcen baitzituzten.
26 Eta Asiriarren erregueri berria ekarri içan çaroen, eta erran çaroten: Lekuz aldatu eta Samariaco hirietan egoitzaz eçarri ditutzun jendaquiec ez daquitzate lekuco Jaincoaren legueac; eta Jaunac hequien gainera igorri ditu lehoinac; eta huna non lehoinec hilcen dituzten, ez daquitelacotz lekuco Jaincoaren leguea.
27 Asiriaco erreguec berriz, manatu çuen, cioelaric: Handic gathibu erakarri ditutzuen aphecetaric bat eramaçue harat; bihoa, eta hequiequin egon bedi, eta irakats biotzoztete lekuco Jaunaren legueac.
28 Samariatic gathibu eramanac içan ciren aphecetaric bat ethorri cenean beraz, egoitza Bethelen eguin çuen, eta iracasten çaroeten nola adora Jauna.
29 Jendaqui bakotchac lanthu çuen bere jaincoa eta eçarri cituzten Samaritarrec eguin templo goretan, eta jendaqui bakotchac ceinec bere egoitzaco lekuan.
30 Babilondar guiçonec eguin çuten ecic Socothbenoth; Cutear guiçonec berriz, Nerjel; eta Emathecoec Asima.
31 Bada, Hebearrec eguin cituzten Nebahaz eta Tharthac. Bainan Sepharbaimdarrec suz erretzen çaroezteten beren haurrac Adramelequi eta Anamelequi Sepharbaimgo jaincoei;
32 Eta oro-gatic Jauna adoratzen çuen. Leku goretaco apheçac berriz, populuco azquenetaric eguin cituzten, eta beren templo goretan eçarcen cituzten.
33 Eta Jauna adora ceçaten arren, beren jaincoac ere cerbitzatzen cituzten, cein toquitaric Samariara erakarriac içan baitzien eta hango arara.
34 Ohitza çaharrari jarraiquitzen dira orai arteo; ez dira Jaunaren beldur, eta ez dituzte beguiratzen haren ceremonia, erabaqui, legue eta manamenduac, Jaunac eman çaroeztenac Israel deithu çuen Jacoben semeei,
35 Ceinequin eguin baitzuen batasun, eta ceinei manu eguin baitzaroeten, cioelaric: Ez beçaizte jainco arrotzen beldur içan; ez betzatzue ez adora, ez cerbitza, eta ez beçoçuete imola;
36 Bainan çuen Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic indar handian eta beso hedatuaz ilquiaraci çaituztena, haren içan çaitezte beldur, hura adora eta hari imola çaçue.
37 Halaber, çuençat iscribatu dituen ceremoniac, erabaquiac, leguea eta manamenduac beguira çatzue egun oroz bethetzeco; eta ez içan jainco arrotzen beldur;
38 Eta çuequin jo duen patua ez beçaçue ahanz; ez betzatzue jainco arrotzac cerbitza.
39 Bainan çuen Jainco Jaunarençat içan çaitezte beldur, eta harec atheraturen çaituztete çuen etsai ororen escuetaric.
40 Hequiec ordean etzuten ençun, bainan beren ohitza çaharraren arabera hari ciren.
41 Jendaqui horiec beraz Jaunaren beldur ciren, bainan ez gutiago beren jainco-moldeac cerbitzatuz; ecic hequien semeec eta ilobasoec, nola eguiten baitzuten hequien aitec, hala eguiten dute egungo eguna arteo.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 17: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy