YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 5

5
1 Hiramec, Tirreco erreguec, bere cerbitzariac igorri cituen Salomonen gana: ecen nabaditu çuen Salomon gançutua içan cela erregue bere aitaren orde; ceren egundainotic Hiram Dabiden adisquidea içatu baitzen.
2 Bada Salomonec Hiramen gana igorri çuen hitz hauquiequin:
3 Badaquiçu ene aita Dabiden nahicundea, eta nola etche bat ecin alchatu duen bere Jainco Jaunaren icenari, inguruco guerla dixiduen gatic, bere etsaiac çango hatzaren azpian Jaunac eman ciozcan arteo.
4 Bainan orai ene Jainco Jaunac descansua eman darot inguruan; eta ez dut ez etsaiaren, ez astrugaitz beldurric.
5 Hargatic burutan dut templo haten alchatzea ene Jainco Jaunaren icenari, Jaunac ene aita Dabidi manatu dioen beçala, erranez: Çure seme, çure orde çure tronuan emanen dudanac alchatuco dio etche bat ene icenari.
6 Mana çaçu beraz çure cerbitzariac enetzat ebac detzaten Libango cedroac, eta ene cerbitzariac çureequin içan ditecen: çure cerbitzariençat berriz, emanen darotzut galdeguinen duçun sari gucia; badaquiçu ecen nola ene populuan ez den guiçon bat Sidondarrec beçala daquienic çur ebaquitzen.
7 Hiramec aditu cituenean beraz Salomonen solasac, handizqui hoztu cen, eta erran çuen: Benedica bedi egun Jainco Jauna, Dabidi eman daroena seme bat guciz çuhurra populu handi horren buruco.
8 Eta Hiramec Salomoni igorri çaroen erratera: Ençun ditut çuc gaztiatu guciac: eguinen dut çure nahi gucia cedruez eta içaiez denaz.
9 Ene cerbitzariac Libandic eta itsasora ekarrico dituzte; nic uncitan igorrico ditut çuc berecico darotaçun lekuraino, eta han leihorrean eçarrico ditut, çuc handic hartuco ditutzu, eta behar dena emanen darotaçu ene etcheari jatecoaren emateco.
10 Hargatic Hiramec Salomoni ematen çaroen nahi çuen becembat cedroqui eta içaiqui.
11 Salomonec, berriz, Hirami ematen ciozcan hogoi mila coro ogui, haren etchearen hazcurritzat, eta hogoi coro olio garbienetic: Hirami Salomonec horiec ematen ciozcan urthe bakotch.
12 Halaber Jaunac Salomoni çuhurcia eman çaroen aguindu çaroen beçala: eta baquea cen Hiramen eta Salomonen artean, eta biec batasun eguin çuten.
13 Erregue Salomonec Israel gucian languileac hautatu cituen, eta hogoi eta hamar mila guiçon ciren bereciac.
14 Libanera aldizca igorcen cituen hamar mila hilabethe oroz, halaz non bi hilabethe egoten baitziren beren etcheetan: eta Adoniramec çuen erabilcunde horien gainean manamendua.
15 Salomonen haxequetariac ciren hirur hogoi eta hamar mila, eta harri-atheratzaiieac mendian laur hogoi mila,
16 Sarthu gabe lan bakotcheco aitzindariac, ceinac baitziren hirur mila eta hirur ehun, populuari eta lanean hari cirenei manatzen çutenac.
17 Eta erreguec manatu çaroeten har cetzaten harri handiac, harri garastiac, temploco asentuençat, eta escuaira cetzaten.
18 Salomonen eta Hiramen harguinec aphaindu cituzten; Guiblostarrec, berriz, xuxendu cituzten temploaren eguiteco çurac eta harriac.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 5: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy