YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 19

19
1 Bada, Acabec Jeçabeli erran ciozcan Eliasec eguin cituen guciac eta nola ezpataz profeta guciac hil cituen.
2 Eta Jeçabelec Eliasi guiçon bat igorri çaroen, cioelaric: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, baldin bihar tenor huntaco hire arima eçarcen ez badiat hequietaric bakotcharen arima beçala.
3 Elias icitu cen beraz, eta xutituric gogoac ematen çaroen toqui gucietara abiatu cen. Ethorri cen Bernabee Judacora eta han utzi çuen bere muthila,
4 Eta egun baten bidean ibili cen mortuan. Eta orre baten azpian jarri ondoan, hil cedin galdatu çaroen bere biciari, eta erran çuen: Asqui dut, Jauna, ene bicia har çaçu, ecen ez naiz ene arbasoac baino hobea.
5 Bere burua arthiqui çuen eta lohacartu cen orrearen itzalpean. Eta hara non uquitu çuen Jaunaren aingueru batec, eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu.
6 Eliasec beguiratu çuen, eta hara haren buruaren ondoan hautspeco ogui bat eta unci bat urez bethea. Jan çuen beraz eta edan, eta berriz lokartu cen.
7 Eta bigarrenecotzat itzuliric Jaunaren aingueruac uquitu çuen eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu, ecic bide handia eguiteco guelditzen çaitzu.
8 Jaiqui ondoan, jan eta edan çuen, eta hazcurri haren indarrean ibili cen berrogoi gau-egunez Horebeco Jaunaren mendiraino.
9 Eta harat heldu cenean, cilhoca batean egon cen; eta hara non Jauna minçatu citzaioen, eta erran çaroen: Elias, cer hari çare hor?
10 Hunec ihardetsi çuen: karrez gartua naiz armadetaco Jainco Jaunarençat, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurequilaco batasuna; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz hil dituzte çure profetac; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondoan dabilça, hau niri kendu nahiz.
11 Eta Jaunac erran çaroen: Ilki çaite eta xutic çaude mendian Jaunaren aitzinean. Eta hara Jauna iragan cela; eta haice handi muthiri bat jaiqui cen mendiac gainazpicatuz, eta harcadiac phorroscatuz Jaunaren aitzinean, eta Jauna etzen haice hartan; eta haicearen ondotic ethorri cen lur-ikara bat, eta Jauna etzen ikara hartan;
12 Eta ikararen ondotic su bat, eta Jauna etzen su hartan. Suaren ondotic ethorri cen haice mehe baten xixtua.
13 Eliasec aditu çuenean hura, beguithartea capaz estali çuen, eta ilkia cilhocaco ahoan xutic guelditu cen; eta hara minço bat hari erraten çaroena: Cer hari çare hor, Elias? Eta hunec ihardetsi çuen:
14 Armadetaco Jainco Jaunarençat karrez gartua naiz, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurelicaco patua; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz çure profetac hil dituzte; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondotic dabilça, hau niri kendu nahiz.
15 Eta Jaunac erran çaroen: Çoaz eta itzul çaite çure bideaz mortua barna Damasera; eta harat heldu çaretequeenean, Haçael erregue gançu çaçu Siriaren gaineco;
16 Eta Jehu Namsiren semea erregue gançutuco duçu Israelen gaineco; Eliseo, berriz, Saphaten semea, ceina Abelmeulacoa baita, çure orde profeta gançutuco duçu.
17 Eta guerthatuco da, Haçaelen ezpatari itzurico dena, haina Jehuc hilen duela; eta Jehuren ezpatari itzurico dena, haina Eliseoc hilen duela.
18 Eta enetzat beguiratuco ditut Israelen çazpi mila guiçon, ceinen belhaunac Baalen aitzinean gurthu ez baitira, eta hura adoratu ez duten aho guciac escuari musu emanez.
19 Elias handic goan cen beraz, eta atzeman çuen Eliseo Saphaten semea hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cela, eta bera cen hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cirenetaric bat. Eta Elias haren gana ethorri cenean, bere capa eçarri çuen haren gainean.
20 Idiac berehala utziric, Eliseo goan cen Eliasen ondotic eta erran çaroen: Besarca biatzat, othoi ene ait-amac, eta hala jarraiquico natzitzu. Ihardetsi çaroen: Çoaz eta bihur çaite; ecic eguin darotzut niri çagoquitana.
21 Eliasen ganic itzuliric, Eliseoc idi-pare bat hartu eta hil çuen; idien haraguiac goldearen çurarequin erre cituen, populuari eman ciozcan, eta jan cituzten. Eta xutituric goan cen, eta Eliasi jarraiqui cen eta cerbitzatzen çuen.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 19: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy