YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 18

18
1 Handic asco egunen buruan, Jauna Eliasi minçatu citzaioen, hirugarren urthean, erraten çaroelaric: Çoaz eta çure burua erakutsoçu Acabi, aria eman deçadan lurraren gainera.
2 Elias goan cen beraz bere burua Acabi erakustera. Bada gosete muthiria cen Samarian.
3 Eta Acabec deithu çuen Abdias, bere etche-arthatzailea. Bada, Abdias Jaunaren beldur handi cen;
4 Ecic noiz-ere Jeçabelec hilcen baitzituen Jaunaren profetac, Abdiasec hartu cituen ehun profeta; gorde cituen bi cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean eta berrogoi eta hamar bercean, eta oguiz eta urez haci cituen.
5 Acabec erran çaroen beraz Abdiasi: Çoaz bazterretaco ithur-ur gucietara eta haran gucietara, hean atzeman deçaquegun belharric, eta itzur çaldiac eta mandoac detzazquegun, eta aciendac oro hil ez ditecen.
6 Beren artean bereci cituzten lekuac, hequien inguracatzeco; Acab cihoan bide batez, eta Abdias berce bide batez bere alde.
7 Eta Abdias bidean celaric, Elias ethorri citzaioen aitzinera. Eçagutu çuenean Abdiasec, erori cen ahuspez eta erran çaroen: Çu çare, Elias ene jauna?
8 Hunec ihardetsi çaroen: Ni naiz. Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da.
9 Eta Abdiasec erran çuen: Cer eguin dut bekatu, ni çure cerbitzaria eçar neçaçun Acaben escuetan, harec ni hilceco?
10 Bici bedi çure Jainco Jauna, ceren ez baita ez jendaquiric, ez erreinuric, ceinetara ene nausiac ez baitu çure bilhatzera igorri; eta oroc ihardestenez: Ez da hemen, errequeitu ditu erregue bakotcha eta populuac, etzinelacotz nihon atzematen.
11 Eta orai diotaçu niri; Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da.
12 Eta çure ganic urrundu naitequeenean, Jaunaren izpirituac eramanen çaitu nic ez daquidan leku batera; eta Acabi hurbilduric, emanen diot berria, eta nic çu ez kausitzenez, harec hilen nau. Bizquitartean çure cerbitzaria haurretic Jaunaren beldur da.
13 Ez othe çaituzte jaquinsun eguin, çu ene jauna, nic eguin nuenaz Jeçabelec hilcen cituenean Jaunaren profetac, nola gorde nituen Jaunaren profetetaric ehun guiçon cilhoquetan, berrogoi eta hamar batean, eta berrogoi eta hamar bercean, eta nola haci nituen oguiz eta urez?
14 Eta orai dioçu: Çoaz eta erroçu çure nausiari: Elias hemen da, harec guero ni hilceco?
15 Eliasec ihardetsi çaroen: Ala armadetaco Jauna, ceinaren aitzinean bainaiz; egun aguertuco natzaio Acabi.
16 Abdias goan cen beraz Acaben bidera, eta heldu çaroen guerthatu cena. Eta Acab Eliasen bidera ethorri cen.
17 Eta ikustearequin erran çaroen: Çu çare Israel nahasten duçun hura?
18 Eliasec ihardetsi çuen: Ez dut nic Israel nahasi, bainan bai çuc eta çure aitaren etcheac, Jaunaren manamenduac bazterrerat utzi ditutzuenec eta Baali jarraiqui çaretenec.
19 Gucien gatic, igor çaçu orai, eta ene gana, Carmelgo mendira bilaraz çatzu Israel gucia, eta Baalen lau ehun eta berrogoi eta hamar profetac, eta lucuetaco lau ehun profetac, Jeçabelen mahainetic jaten dutenac.
20 Acabec igorri çuen Israelgo seme gucietara, eta bilaraci cituen profetac Carmelgo mendira.
21 Bada, Elias populu guciari hurbilduric, erran çuen: Noiz arteo bi aldeetara eguinen duçue maingu? Baldin Jauna bada Jainco, jarraic çaquiozquite; Baal balin bada ordean jainco, çohazquiote ondotic. Eta populuac etzioen hitz bat ihardetsi.
22 Eta Eliasec populuari berriz erran çaroen: Ni guelditu naiz Jaunaren profeta bakarra; Baalen profetac ordean badira lau ehun eta berrogoi eta hamar.
23 Eman bequizquigu bi idi, eta hequiec berençat bat hauta beçate, eta phuscaturic eçar beçate egurren gainean, bainan ez beçate azpitic suric eman: eta nic phuscatuco dut berce idia eta egurren gainean eçarrico dut, bainan ez dut azpian suric emanen.
24 Çuen jaincoen icenac deith çatzue, eta nic deithuco dut ene Jaunaren icena: eta suaz ençunen gaituen Jaincoa, hura bera Jainco içan bedi. Populu guciac ihardestean erran çuen: Solasa guciz ona da.
25 Eliasec erran çaroeten beraz Baalen profetei: Hauta çaçue idi bat, eta lehenic eguiçue, guehiago çaretelacotz; deith çatzue çuen jaincoen icenac eta suric azpitic ez eman.
26 Hauquiec hartu ondoan eman çaroeten idia, xuxendu çuten, eta goicetic egüerdiraino hari ciren Baalen deitzen, erranez: Baal, ençun gaitzatzu. Bainan etzen minçoric aguercen eta nihorc etzuen ihardesten; eta eguin çuten aldarearen gainetic iragaiten ciren.
27 Eta orduco egüerdi celaric, Eliasec trufatzen cituen, erranez: Gorago oihu eguiçue; ecic jainco da, eta beharbada solasean dago, edo trica-leku cembaitetan, edo bidean, edo lo dago segura, atzarraraci behar da.
28 Deihadarca hari ciren beraz, eta beren azturaren arabera karmitchac eguiten cituzten beren buruei canibetez eta lancetez, odolez eztali arteo.
29 Bainan egüerdi iragan ondoan, eta eguinahalca hari cirenei sacrificioa escaincen ohi den ordua ethorri citzaioten, eta etzen minçoric aditzen, nihorc etzuen ihardesten eta nihorc etzituen othoitz eguileac ençuten.
30 Eliasec erran çaroen populu guciari: Çatozte ene gana. Eta populua hurbilcearequin haren gana, xuxendu çuen urratua içana cen aldarea.
31 Eta hartu cituen hamabi harri Jacoben semeen leinuetaco nombrearen arabera, Jacob ceinari minçatu baitzitzaioen Jauna, cioelaric: Israel içanen da çure icena.
32 Harriequin aldare bat alchatu çuen Jaunaren icenean, eta ixtun bat eguin çuen, bi hildoren çabalean beçala aldarearen inguruan.
33 Egurra xuxendu çuen, idia phuscatu eta egurren gainean eçarri.
34 Eta erran çuen: Urez lau pegar bethe çatzue eta ixur holocaustaren eta egurren gainera. Eta erran çuen berriz: Hori eguiçue bigarren aldico. Bigarrenecoan eguin çutenean, erran çuen: Hirugarren aldico ere hori bera eguiçue. Eta hirugarrenecoan eguin çuten,
35 Eta ura çurruflan cihoan aldare inguruan, eta ixtunaren erreca bethea cen.
36 Eta holocaustaren escainceco ordua ethorri cenean, hurbilduric Elias profetac erran çuen: Abrahamen, eta Isaaquen, eta Israelen Jainco Jauna, erakutsaçu egun Israelen Jaincoa çu çarela, eta ni çure cerbitzaria, eta çure manuen arabera eguin ditudala hauquiec oro.
37 Ençun neçaçu, Jauna, ençun; ikas deçan populu hunec çu çarela Jainco Jauna, eta çuc berritan itzuli ditutzula hauquien bihotzac.
38 Eta Jaunaren sua erori cen, eta erre cituen holocausta, eta egurrac, eta harriac, eta herrautsa ere, edaten çuelaric ixtunean cen ura.
39 Hori ikusi çuenean, populu gucia ahuspez erori cen, eta erran çuen: Jauna bera da Jaincoa, Jauna bera da Jaincoa.
40 Eta Eliasec erran çaroeten: Har çatzue Baalen profetac, eta horietaric bat bakarra itzur ez bedi. Hartu cituzten ondoan, Eliasec eraman cituen Cifongo errecara eta han hil cituen.
41 Eta Eliasec erran çaroen Acabi: Igan çaite, jan eta edan çaçu, ecic bada uri handi baten harrabotsa.
42 Acab igan cen jatera eta edatera. Elias, berriz, igan cen Carmel gainera, eta lurrera gurthuric, beguithartea eçarri çuen bere belhaunen artean.
43 Eta erran çaroen bere muthilari: Igan çaite eta itsas-aldera beguira çaçu. Igan cenean eta beguiratu çuen ondoan, hunec erran çuen: Ez da deusere. Eta? Ciasec erran çaroen berriz: Çazpi aldiz bihar çaite.
44 Eta çazpigarrenean, hara hedoi ttipitto bat guiçonaren oin-hatza iduri igaiten cela itsasotic. Eliasec erran çuen: Igan çaite eta erroçu Acabi: Uztar çatzu çaldiac orga-lasterrari, eta jauts çaite, uriac ez atzemateco.
45 Eta alde batera eta bercera itzulcen celaric, hara non cerua belz-belça eguin cen, eta hedoiac, eta haicea eta uhar handi bat eguin ciren. Acab beraz orga-lasterrera iganic Jezrahelera goan cen;
46 Eta Jaunaren escua Eliasen gainean jarri cen; eta Elias, guerria tincaturic, Acaben aitzinean lasterca cihoan, Jezrahelera heldu cen arteo.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy