YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 15

15
1 Beraz Jeroboam Nabathen semearen erreinuco hemeçorcigarren urthean, Abiam erreguinatu cen Judaren gainean.
2 Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Maaca, Abesalomen alaba.
3 Haren aitac hartaz lehenago eguin cituen bekatu gucietan ibili cen; eta bere bihotza etzuen bere Jainco Jaunaren aitzinean garbi, Dabid haren aitaren bihotza içatu cen beçala.
4 Bainan bere Jainco Jaunac Dabid gatic argui bat eman çaroen Jerusalemen, seme bat ondotic ematean Jerusalemen gothorceco;
5 Dabidec eguin çuelacotz Jaunaren beguietan çucen cena, eta bere bicico egun gucietan etzelacotz harec manatu orotaric makurtu, Urias Hethearraren gainean baicic.
6 Bizquitartean Erroboamen eta Jeroboamen artean guerla içan cen, Erroboamen bicico ephe gucian.
7 Abiamen eguinça eta eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta gudu bat eman cen Abiamen eta Jeroboamen artean.
8 Eta Abiam bere aitequin lokartu cen eta Dabiden hirian ehorci çuten. Asa haren semea erreguinatu cen haren orde.
9 Beraz Israelgo erregue Jeroboamen hogoigarren urthean erreguinatu cen Asa Judaco erregue,
10 Eta berrogoi eta bat urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Maaca Abesalomen alaba.
11 Eta Asa çucen ibili cen Jaunaren aitzinean, Dabid bere aita beçala.
12 Bere lurretic kendu cituen emaguiçonac, eta xahutu cituen bere aitec eguinicaco jaincordeen lohiqueria guciac.
13 Berçalde urrundu çuen orobat bere ama Maaca, etzadiençat buruçagui içan Priaporen sacrificioetan, eta hari consecratu çaroen lucuan; eragotzi çuen haren cilhoa, phorrocatu haren idola icigarria eta erre Cedrongo errecan.
14 Leku gorac etzituen eragotzi. Halaric-ere Asaren bihotza haren bici gucian xahu içan cen Jaunaren aitzinean;
15 Eta Jaunaren etcherat ekarri cituen haren aitac sainduetsi eta botuz eman cituen cilharra, urhea eta unciac.
16 Bada guerlate içan cen Asaren eta Israelgo erregue Baasaren artean bici içan cireno.
17 Baasa Israelgo erregue igan ere cen Judara, eta alchatu çuen Errama; nihor ez ilki, ez sar ahal cedin Asa Judaco erregueren aldecoetaric.
18 Hargatic Arac harturic Jaunaren etcheco kutchetan eta erregue-etcheco kutchetan guelditu cen urhe eta cilhar gucia, eçarri çuen bere cerbitzarien escuetan, eta igorri çaroen Damasen egoten cen Siriaco erregue Benadad Tabremonen semeari. Tabremon baitzen Hesionen semea. Eta gaztiatu çaroen:
19 Batasun bada çure eta ene artean, hala nola çure aitaren eta ene aitaren artean; hargatic igorri darozquitzut emaitzac, urhea eta cilharra; eta galdeguiten dut ethor çaitecen eta alferretara bihur deçaçun Israelgo erregue Baasarequin duçun batasuna, eta harec ene gatic guibelerat eguin deçan.
20 Benadadec onhetsiric Asa erreguearen galdea, bere armadaco buruçaguiac igorri cituen Israelgo hirietara, eta jo cituzten Ahion, Dan, Abel-etche Maacarena eta Ceneroth gucia, erran nahi baita Nefthaliren lurra oro.
21 Baasac aditu çuenean hori, utzi çuen Erramaren alchatzea eta Thersara bihurtu cen.
22 Bada, Asa erregueac meçua igorri çuen Juda gucira, cioelaric: Nihor ez bedi aitzaquietan gueldi. Eta Erramatic eraman cituzten harriac eta çurac ceinetaz Baasac eguin baitzuen Errama, eta hequietaz Asa erregueac eguin cituen Gabaa Benjaminen eta Maspha.
23 Eta Asaren gaineraco eguinça guciac, haren bihotzoitasun guciac, eta eguin cituenac oro, eta alchatu cituen hiriac ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan? Eta bere çaharcean çangoac hebaindu citzaizcon.
24 Eta lokartu cen bere aitequin, eta hequiequin ehorcia içan cen Dabid bere aitaren hirian. Eta Josafat haren semea erreguinatu cen haren orde.
25 Nadab berriz, Jeroboamen semea Israelen gainean erreguinatu cen Asa Judaco erregueren bigarren urthean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.
26 Jaunaren aitzinean gaizqui dena eguin çuen; ibili cen bere aitaren bideetan eta bekatuetan ceinetaz Israel bekatutara erorraraci baitzuen.
27 Bainan Baasa Ahiasen semeac, Isacarren etchecoac celatatu eta hil çuen Jebethonen, ceina Filistindarren hiri bat baita; ecen Nadabec eta Israeldarrec orduan sethiatzen çuten Jebethon.
28 Baasac hil çuen beraz Nadab, Asa Judaco erregueren hirugarren urthean, eta erreguinatu cen haren orde.
29 Eta erreguetu ondoan, jo çuen Jeroboamen etche gucia; haren odolecoric etzuen bakar bat ere utzi, gucia xahutu arteo, Jaunac bere cerbitzari Ahias Silontarraren arartecoz erran çuen hitzaren arabera,
30 Jeroboamec eguin cituen bekatuen gatic eta ceinetaz bekatu eguinaraci baitzaroen Israeli, eta Israelgo Jainco Jauna hasarrearaci çuen tzarqueria gatic.
31 Nadaben gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, iscribatuac ez othe dira Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
32 Eta guerlate içan cen Asaren eta Israelgo erregue Baasaren artean hequien bicico egun oroz.
33 Aita, Judaco erregueren hirugarren urthetic, Baasa Ahiasen semea erreguinatu cen hogoi eta lau urthez Thersan Israel guciaren gainean.
34 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean eta ibili cen Jeroboamen bidean eta bekatuetan, ceinetaz Israeli bekatu eguinaraci bai tzaroen.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 15: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy