YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 13

13
1 Eta hara non Jaincoaren guiçon bat Judatic Bethelera ethorri cen Jaunaren hitzean, Jeroboam aldarean xutic celaric eta isensua arthiquitzen çuelaric.
2 Eta oihu eguin çuen Jaunaren icenean aldarearen contra, eta erran çuen: Aldarea, aldarea, hau cioc Jaunac: Huna non Dabiden etcheari seme bat sorthuco çaioen Josias deithuco dena, eta hire gainean imolatuco ditic orai hire gainean isensua erretzen duten apheçac, eta guiçon-heçurrac hire gainean erreco ditic.
3 Eta orduan eçagutzari bat eman çuen, cioelaric: Hau içanen da eçagutzaria Jauna dela minçatu: Horra aldarea urratuco dela, eta hortaco hautsa barraiatuco.
4 Erreguec aditu çuenean aldarearen contra Bethelen Jaincoaren guiçonac goraqui atheratu çuen solasa, aldaretic escua hedatu çuen, cioelaric: Har çaçue. Eta ihartu citzaioen haren contra hedatu çuen escua, eta ecin bildu çuen bere ganat.
5 Aldarea ere urrutu cen, eta hautsa aldaretic barraiatu cen, Jaincoaren guiçonac Jaunaren icenean aitzinetic eman çuen eçagutzariaren arabera.
6 Eta erreguec erran çaroen Jaincoaren guiçonari: Errequei çaçu çure Jainco Jaunaren beguithartea, eta othoitz eguiçu enetzat bihur daquidan ene escua. Jaincoaren guiçonac othoiztu çuen Jaunaren beguithartea eta erregueri bihurtu citzaioen bere escua eta eguin cen aitzinean içana cen beçala.
7 Bada, erreguec erran çaroen Jaincoaren guiçonari: Çato enequin etchera barazcaitera, eta emanen darozquitzut dohainac.
8 Eta Jaincoaren guiçonac ihardetsi çaroen erregueri: Eman bacineçat ere çure etchearen erdia, ez naiz çurequin ethorrico, eta ez dut oguiric janen, ez uric edanen leku huntan,
9 Ecic hula çait manatua, meçutu nauen Jaunaren hitzean: Ez duçu hor ez oguiric janen, ez uric edanen, eta etzare ethorri bideaz itzulico.
10 Goan cen beraz berce bide batez eta etzen itzuli Bethelera ethorri cen bideaz.
11 Bada, Bethelen egoten cen profeta çahar bat ceinari ethorri baitzitzaizcon bere semeac, eta erran ciozcaten egun hartan Jaincoaren guiçonac Bethelen eguin cituen eguinça guciac; eta beren aitari kondatu ciozcaten erregueri erran cituen solas guciac.
12 Eta aitac erran çaroeten: Cein bidez goan da? Bere semeec erakutsi cioten bidea ceintaz goan baitzen Judatic ethorri cen Jaincoaren guiçona.
13 Eta bere semeei erran çaroeten: Xuxen darotaçue ene astoa. Hauquiec harbalda eçarri ondoan, igan cen gainera.
14 Goan cen Jaincoaren guiçonaren ondotic; atzeman çuen tirrimintin baten azpian jarria eta erran çaroen: Çu çare Jaincoaren guiçona Judatic ethorri çarena? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.
15 Eta erran çaroen: Çato ene etchera oguiaren jatera.
16 Hunec ihardetsi çuen: Ez naiteque itzul, ez çurequin ethor, eta ez dut toqui huntan ez oguiric janen, ez uric edanen;
17 Ecen Jauna minçatu çait Jaun hitzaz, cioelaric: Ez duçu oguiric janen, ez uric edanen, eta etzare itzulico goanen çaren bideaz.
18 Berceac erran çaroen: Ni ere çu iduri profeta naiz; eta aingueru bat minçatu çait Jaunaren hitzaz, dioelaric: Itzularaz çaçu çurequin çure etchera, oguia jan deçan eta ura edan deçan. Enganatu çuen,
19 Eta erakarri çuen berequin. Jan çuen beraz oguia haren etchean, eta ura edan çuen.
20 Eta mahainean jarriac cirelaric, hura guibelerat erakarri çuen profetari minçatu cen Jauna.
21 Eta hunec oihuz erran çaroen Judatic ethorri cen Jaincoaren guiçonari: Hau dio Jaunac: Jaunaren ahoari ceren etzaren içan ethordun; ceren ez duçun beguiratu çure Jainco Jaunac eman manua;
22 Ceren itzuli çaren, oguia jan eta ura edan ditutzun, Jaunac ez oguiric jateaz ez-eta uric edateaz manatu darotzun lekuan, çure gorphutza hil-eta ez da eramana içanen çure arbasoen hobira.
23 Jan eta edan çuenean, bere astoari harbalda eçarri çaroen guibelerat erakarri çuen profetarençat.
24 Eta goan cenean, lehoin batec atzeman eta hil çuen, eta haren gorphutza bidearen gainean etzana guelditu cen. Astoa berriz, haren ondoan çagoen, eta lehoina gorphutzaren aldean.
25 Eta hara non iragaiten ciren guiçon batzuec ikusi çuten gorphutza bidean etzana eta lehoina haren aldean jarria. Eta ethorri ciren, eta berria hedatu çuten profeta çahar hura egoten cen hirian.
26 Bercea bidetic guibelerat erakarri çuen profeta hunec aditu çuenean hori, erran çuen: Jaincoaren guiçon bat da, Jaunaren ahoari ethordun içan ez dena, eta Jaunac lehoinari eman dio; eta lehoinac phorrocatu eta hil du, Jaunac erran dioen hitzaren arabera.
27 Bere semeei erran çaroeten: Xuxen darotaçue asto bat. Hauquiec astoari harbalda eçan ondoan,
28 Eta profeta çaharra goan cenean, bercearen gorphutza bidean etzana atzeman çuen, eta leoina eta astoa gorphutzaren aldean. Lehoinac etzuen gorphutzetic jan, eta etzioen astoari minic eguin.
29 Profetac hartu çuen beraz Jaincoaren guiçonaren gorphutza, eçarri çuen astoaren gainean, eta itzuliric ekarri çuen bera egoten cen hirira, haren deithoratzeco.
30 Haren gorphutza eçarri çuen bere hobian, eta deithoratu çuten, erranez: Ai! ai! ene anaia!
31 Deithoratu çutenean, profeta çaharrac bere semeei erran çaroeten: Hila içanen naicenean, ehorz neçaçue Jaincoaren guiçona ehorcia den hobian: horren heçurren aldean eçar çatzue ene heçurrac.
32 Ecen horrec Jaunaren icenean aitzinerat atheratu hitza Bethelen den aldarearen eta Samariaco hirietan diren leku goretaco templo gucien contra guerthatuco da segurqui.
33 Horiez gueroztic, Jeroboam etzen bihurtu bere bide guciz tzarretic, bainan aitzitic populuco azquenenetaric eguin cituen leku goretaco apheçac; nahi çuten oroc bethetzen çuten haren escua, eta leku goretaco aphez eguiten ciren.
34 Aria hortaz bekatu eguin çuen Jeroboamen etcheac, eta eragotzia içan cen, eta lurraren gainetic xahutua.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 13: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy