YouVersion Logo
Search Icon

1 PARALIPOMENAC 11

11
1 Israel oucia Dabiden gana Hebronera bildu cen beraz, cioelaric: Çure heçurrac eta haraguia gare.
2 Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui.
3 Israelgo çaharrenac adinez ethorri ciren beraz guciac erregueren gana Hebronera, eta Dabidec hequiequin batasun eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erreguetzat gançutu çuten, Jaunac Samuelen arartecoz erran çuen hitzaren arabera.
4 Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac.
5 Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.
6 Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.
7 Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.
8 Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen.
9 Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.
10 Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.
11 Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.
12 Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena.
13 Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean.
14 Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.
15 Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.
16 Bada, Dabid gazteluan cen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen cen.
17 Eta Dabid egarriz çagoen eta erran çuen: Ai! norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athean den urteguico uretic!
18 Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri,
19 Cioelaric: Urrun ni ganic holacoric eguin deçadan ene Jaincoaren aitzinean, eta edan deçadan guiçon hauquien odola! ecic beren bicien galceco çorian ekarri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi içan edan. Horra cer eguin çuten hirur garaiec.
20 Abisai, Joaben anaia, cen hiruretaric lehena; harec bere lança hirur ehunen contra alchaturic sakitu cituen, eta cen hiruren artean aiphu handitan,
      21 Eta deithatu hirur bigarrenen artean, eta hequien aitzindaria; halaric-ere etzen heldu hirur; garaietara.
22 Banaias Cabseelgoac, Joiadaren semeac, (Joiada baitzen guiçon guciz hazcarra, asco eguinça eder eguina), hil cituen Moabeco bi Arielac; hura jautsi cen elhurte batez urtegui baten erdira eta han hil çuen lehoin bat.
23 Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, borz beso luce cena, eta ceinac baitzuen lança bat ehaileen ceihermena iduri. Cigor batequin jautsi cen haren gana, kendu çaroen escuco lança, eta bere lançaz bil içan çuen.
24 Hori eguin çuen Banaiasec Joiadaren semeac ceina aiphu handitan baitzen hirur hazcarren artean,
25 Eta lehembicicoa hogoi eta hamarren artean. Halaric-ere etzen hirur garaietara heldu içan; bainan Dabidec hartu çuen bere beharrico.
26 Armadan berriz, guiçon bihotzoienac ciren Asael Joaben anaia, eta haren aitaldeco osaba, Elcanan Bethlehemgoa;
27 Samoth Aroritarra eta Heles Phalonitarra;
28 Ira Thecuarra, Accesen semea, eta Abiecer Anathotharra;
29 Sobocai Husathitarra, Ilai Ahoharra,
30 Maharai Netophatharra, Heled Baanaren semea Netophatharra,
31 Ethai Erribairen semea Gabaatharra, Benjaminen semeetaricacoa, Banaia Pharathontarra,
32 Hurai Gaasco errecacoa, Abiel Arbatharra, Azmoth Bauramitarra, Eliaba Salabonitarra;
33 Asem Jeçonarraren semeac, Jonathan Araritarra Saieren semeaz,
34 Ahiam Araritarra Sacarren semea,
35 Eliphal Urren semea,
36 Hepher Mequeratharra, Ahia Phe-lonitarra,
37 Hefro Carmeltarra, Naarai Asbairen semea,
38 Joel Nathanen anaia, Mibahar Agarairen semea,
39 Selec Amonitarra, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezcutaria;
40 Ira Jethritarra, Gareb Jethritarra,
41 Urias Hethearra, Çabad Oholiren semea,
42 Adina Errubentarra Siçaren semea, Errubentarren buruçaguia, eta hogoi eta hamar harequin;
43 Hanan Maacaren semea, Josafat Mathanitarra,
44 Ocia Astarotharra, Sama eta Jehiel Aroritarrac, Hothamen semeac;
45 Jedihel Samriren semea eta Joha haren anaia, Thosarrac;
46 Eliel Mahumitarra, Jeribai eta Josaia Elnaemen semeac; Jethma Moabitarra, Eliel, Obed eta Josiel Masobiarrac.

Currently Selected:

1 PARALIPOMENAC 11: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy