YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 7

7
1 Bere etchea, berriz, hamahirur urthez eguin çuen Salomonec, eta azquen akabançaraino eraman çuen.
2 Eguin çuen halaber Libango oihaneco etchea, ceinac luçara ehun beso baitzituen, çabalera berrogoi eta hamar beso, eta gorara hogoi eta hamar beso; eta lau ibiltoqui cedrozco habeen artean; ecic cedro-çurac habetzat lantharaci cituen.
3 Cedrozco oholez bobedatu çuen gaina oro, ceina berrogoi eta borz habez jasana baitzen. Lerro bakarrac cituen hamaborz habe,
4 Bata bercearen parrean eçarriac,
5 Eta elkarri beguira çaudenac, habeen artean bardina celacotz hutsartea. Habeen gainean baciren lau heguitaco laçac, oroz bardinac.
6 Eta eguin çuen lorio bat habeequin berrogoi eta hamar beso cituena luçara eta hogoi eta hamar çabalera; eta berce lorio bat, lorio handienaren parrean, habeequin, eta trebesadura bat habeen gainean.
7 Eguin çuen tronuco lorioa ere, ceinetan baitzen tribunala, eta cedroz estali çuen azpitic gaineraino.
8 Eta lorioaren erdian bacen etchetto bat orobat lanthua, ceinetan jarcen baitzen juiatzeco. Eguin çuen halaber Faraonen alabarençat (ceina emaztetzat hartu baitzuen Salomonec), etche bat lorio hura beçala lanthua.
9 Guciac eguinac ciren, asentutic harrasien gainera, eta campoaldean lorio handiraino, harri ederrenez ceinac moldura eta neurri batean cerratuac baitziren hala barnetic nola campotic.
10 Asentuac ere harri ederrez ciren, hamar besoco edo çorci besoco harri handiz.
11 Eta gainetic ciren harri eder batzu, neurri batean ebaquiac, eta orobat cedroz estaliac.
12 Lorio handiena biribila cen, harri picatuzco hirur lerroz eguina, eta cedro lanthuzco lerro batez; eta hala cen Jaunaren etche barneco lorioan eta etche sarceco lorioan ere.
13 Erregue Salomonec igorri ere çuen eta Tirretic ethorraraci çuen Hiram,
14 Ceina baitzen Nefthaliren leinuco emaztequi alhargun baten eta tirrar aita, baten semea, cobrea lancen çuena, eta çuhurciaz, aditzaz eta jaquitatez bethea cobrezco lan gucien eguiteco. Ethorri cenean erregue Salomonen gana, eguin çuen haren lan gucia.
15 Eguin cituen cobrezco bi habe, habe bakarra hemeçorci beso gora; eta hamabi besoco uhal batec inguratzen çuen habe bakotcha.
16 Eguin cituen halaber cobre urthuz bi buru habeen gainean eçarceco, buru bat borz beso gora cena, eta berce burua ere borz beso gora;
17 Eta ciren lanquetatuac sare bat beçala, eta gatheac beçala, ceinac ederrezteco languinça batez elkarri lotzen baitziren. Bi habe-buruac urthuac ciren; buru bateco sareac bacituen çazpi uztarri-lerro, eta berce buruarenac berce haimberce.
18 Eta eguin cituen habeac eta inguruan bi uztarri-lerro, mingranen gaineco aldean cirenac, buruen estalceco. Orobat eguin çaroen bigarren buruari.
19 Lorioan, berriz, habe gainetan ciren buruac, liliac beçala lanthuac, lau besocoac ciren.
20 Eta oraino habeen gainean, sareen azpitic, baciren berce buru batzu, habearen neurriaren araberacoac, eta bigarren buruaren inguruan berrehun mingrana lerroca.
21 Bi habeac xutic eçarri cituen temploco lorioan; eta xutitu çuenean, escuineco habea, deithu çuen Jaquin: orobat xutitu çuen bigarren habea eta deithu çuen Booz.
22 Habeen gainean eçarri çuen lilien arara eguin lana, eta habeetaco lana akahatua içan cen.
23 Urthuz eguin çuen halaber itsaso bat, hamar besocoa bazter batetic bercera, inguruz biribila: haren goratasuna borz besocoa cen, eta hogoi eta hamar besoco sokatto batec birundatzen çuen inguruan.
24 Eta haren inguruan hamar besoca cihoan lanquetadura bat, ezpaina behera, itsasoa inguratuz: lanquetadurazco bi lerro urthuz eguinac ciren.
25 Itsasoa jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec beguiratzen baitzuten ipharrera, hirurec mendebalera, hirurec hegoara eta hirurec iguzqui-haicera; eta itsasoa çagoen idi hequien gainean, ceinen guibel guciac barneco aldean gordetzen baitziren.
26 Hirur erhiren loditasuna çuen unciac, eta haren ezpaina cen xata baten ezpaina beçala eta lili çabaldu baten hostoa beçala: bi mila bato iduquitzen cituen.
27 Eguin cituen hamar oin cobrezcoac, oin bakotcha lau beso luce, lau beso çabal eta hirur beso gora.
28 Oinetaco lana bera leguna cen, eta lanquetadurac baciren iratchiquiguneetan;
29 korottoen eta ezparçaduren artean baciren lehoinac, idiac eta querubinac, eta iratchiquiguneetan gainetic orobat; era azpitic, lehoinac, idiac eta cobrez uhalac beçala dilindaca.
30 Oin bakotchac bacituen lau arroda eta cobrezco haxac: eta lau izquinetan, unciaren azpian, baciren osticoac beçala urthuz eguinac eta elkarri beguira çaudenac.
31 Unciaren ahoa ere buruetan sarcen cen gainez; camporat aguercen cena, biribil cen gucia; beso batecoa cen, eta orotara baçuen beso bat eta erdi. Habeen izquinetan, berriz, baciren asco lanquetadura, eta erdietaco habearteac etziren biribil, bainan lau izquinetacoac.
32 Oinaren lau izquinetan ciren lau arrodac ere, elkarri lothuac ciren oinaren azpitic: arroda bakarra beso bat eta erdi gora cen.
33 Arrodac, berriz, ciren orga-lasterretan içaten ohi diren beçalacoac; eta hequien haxac, besoac, phaldoac eta buhuinac, oro urthuz eguinac ciren.
34 Eta orobat oin bakotcharen lau izquinetan ciren osticoac, gai beretic urthuac nola oina, eta hari iratchiquiac ciren.
35 Oinaren gainean, berriz, beso erdico biribilgune bat bacen, halaco moldez eguina non uncia haren gainean bermaraz baitzitaqueen, eta bernuçadura eta lanquetadura asco moldetacoac ber-beretic eguinac bacituen.
36 Hiramec eguin cituen halaber cobrez ciren habe-arte hequietan eta izquinetan lehoinac, çuhamu-adarrac eta querubin batzu, guiçona xutic dagoen phatchadan beçala, ez baitzuten iduri han cicelatuac, bainan bai inguruan eçarriac.
37 Horreletan eguin cituen hamar oinac, gai batetic urthuac, neurri batean eta lanquetaduraz elkarren iduricoac.
38 Eguin cituen halaber hamar unci cobrezcoac; unci bakarrac çaduzcan berrogoi bato, eta gora cen lau besoz; eta eçarri çuen unci bakotcha oin baten gainean, ceinac hamar baitziren.
39 Hamar oinac eçarri cituen, borz temploaren escuin alderdian, eta borz ezquerrean; itsasoa, berriz, escuin aldean iguzqui-haicearen parrean hegoari huruz.
40 Hiramec beraz eguinic berçac, duphinac eta unciac, Jaunaren temploan akabatu çuen erregue Salomonen lan gucia.
41 Harec eguin cituenac ciren bi habe, eta buruetaco sokac bi habeen buruen gainean, eta bi çare habeen buruen gainean ciren bi soken estalceco;
42 Lau ehun mingrana bi sareetan, bi mingrana-lerro, habeen gainean ciren buruetaco sokac estalcen cituzten sare bakotchean;
43 Hamar oin eta hamar unci oinen gainean;
44 Itsaso bat eta hamabi idi itsasoaren azpico;
45 Berçac, duphinac eta unciac. Hiramec erregue Salomoni Jaunaren etcheco eguin ciozcan tresna guciac cobre ederrenez ciren.
46 Erreguec urtharaci cituen hequiec Jordaneco celhaiean, lur buztinsu batean, Socothen eta Sarthanen artean.
47 Salomonec eçarri cituen unci guciac beren toquietan; eta haimberce ciren non ez baitzitaqueen erran cobrearen phisua.
48 Salomonec eguin cituen Jaunaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea, proposicioneco oguien eçarceco urhezco mahaina,
49 Urhezco ganderailuac, borz escuin eta borz ezquer, oraclearen aitzinean, urhe garbiz; eta gainean lili loreac beçalaco batzu eta urhezco criseluac; urhezco suhatsac,
50 Legarrac, hirurhorcecoac, xatac, xurruac eta isensunciac urhe garbienetic. Sainduren sainduco etche barneco atheen erroac, eta temploco etcheco atheenac ere urhez ciren.
51 Eta Salomonec akabatu çuen Jaunaren etchecotzat eguiten çuen lan gucia. Ekarri cituen haren aita Dabidec sainduetsi cituen cilharra, urhea eta unciac, eta Jaunaren etcheco kutchetan eçarri cituen.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy