YouVersion Logo
Search Icon

1 JOAN 4

4
1Maiteác, spiritu gucia ezteçaçuela sinhets, baina phorogaitzaçue spirituac eya Iaincoaganic diradenez: ecen anhitz propheta falsu ethorri içan dirade mundura.
2Hunetan eçagut eçaçue Iaincoaren Spiritua. Iesus Christ haraguitara ethorri dela confessatzen duen spiritu gucia, Iaincoaganic da.
3Eta cein-ere spirituc ezpaitu confessatzen Iesus Christ haraguitara ethorri içan dela hura ezta Iaincoaganic: eta halaco spiritua Antechristena da, ceinez minçatzen ençun vkan baituçue, ecen ethorteco dela, eta ia orain munduan da.
4Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.
5Hec mundutic dirade, halacotz munduaz minço dirade, eta mundua hæy behatzen çaye.
6Gu Iaincoaganic gara: Iaincoa eçagutzen duena, guri behatzen çaicu: Iaincoaganic eztena guri etzaicu behatzen: hunetan eçagutzen dugu eguiazco Spiritua, eta errorezco spiritua.
7Maiteác, elkarri on eritzi dieçogun: ecen charitatea Iaincoaganic da: eta norc-ere onhesten baitu, hura Iaincoagaoic iayo da, eta eçagutzen du Iaincoa.
8Onhesten eztuenac, eztu eçagutzen Iaincoa: ecen Iaincoa charitate da.
9Hunetan manifestatu içan da Iaincoaren gureganaco charitatea, ceren bere Seme bakoitza igorri vkan baitu Iaincoac mundura, harçaz vici garençát.
10Hunetan da charitatea, ez ceren guc onhetsi dugun Iaincoa, baina ceren harc onhetsi baiquaitu gu, eta igorri vkan baitu bere Semea gure bekatuacgatic appoinctamendu licençát.
11Maiteac, baldin hunela Iaincoac onhetsi baiquaitu, guc-ere behar dugu elkar onhetsi.
12Iaincoa eztu nehorc ikussi egundano: baldin elkar maite badugu Iaincoa gutan dago, eta haren charitatea complitu da gutan.
13Hunetan eçagutzen dugu ecen hartan egoiten garela, eta hura gutan, ceren bere Spiritutic eman baitraucu.
14Eta guc ikussi vkan dugu, eta testificatzen dugu ecen Aitác igorri vkan duela Semea munduaren Saluadore içateco.
15Norc-ere confessaturen baitu ecen Iesus dela Iaincoaren Semea, Iaincoa hura baithan dago, eta hura Iaincoa baithan.
16Eta guc eçagutu eta sinhetsi dugu Iaincoac guregana duen charitatea. Iaincoa charitate da: eta charitatean egoiten dena, Iainco baithan egoiten da, eta Iaincoa hura baithan.
17Huneçaz complitu içan da charitatea guregana, iudicioco egunean segurança dugunçát, ceren hura den beçalaco baicara gu-ere mundu hunetan.
18Beldurric ezta charitatean: aitzitic charitate perfectoac campora egoizten du beldurra: ecen beldurrac tormenta du: eta beldur dena ezta complitua charitatean.
19Guc hari on daritzagu, ceren harc lehenic onhetsi baiquaitu gu.
20Baldin nehorc erran badeça, Maite dut Iaincoa: eta bere anayeari gaitz badaritza: gueçurti da: ecen bere anaye dacussana maite eztuenac, ikusten eztuen Iaincoa nola maite ahal duque?
21Eta manamendu haur dugu harenganic, Iaincoa maite duenac, maite duen bere anayea-ere.

Currently Selected:

1 JOAN 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy