YouVersion Logo
Search Icon

1 PARALIPOMENAC 5

5
1 Huna Errubenen haurrac, Israelen seme çaharrenarenac (ecic hura cen haren çaharrena; bainan lohitu çutelacotz bere aitaren ohea, haren çucenac emanac içan ciren Israelen seme Josepen haurrei, eta Erruben ez da çaharrençat eçagutua.
2 Bada, Juda cen bere anaien artean guerlariena, haren odoletic ilki ciren aitzindariac; çaharrenaren çucenac ordean Josepi dira eçagutuac).
3 Huna beraz Errubenen haurrac, Israelen seule çaharrenarenac: Enoc, Phalu, Efron eta Carmi.
4 Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Goguena Semei,
5 Semeirena Mica, Micarena Erreia, Erreiarena Baal,
6 Baalena Beera, ceina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrec Asiriarren erreguec eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan.
7 Haren anaiec eta ahaidego guciac berriz, familiaca kondatzean, Jehiel eta Çacarias cituzten aitzindari.
8 Bala Açacen semea (Açaz Samaren semea baitzen eta Sama Joelena), Aroerren jarri cen Neboraino eta Beelmeoneraino.
9 Halaber bere egoitza eguin çuen iguzqui-haiceco aurkinçaren alderat mortuco sarceraino eta Ufrataco hibairaino. Ecic aberequeta gaitzaren jabe cen Galaadeco lurrean.
10 Bada Saulen egunetan Agartarrac guducatu cituzten, eta hequiec hilic hequien orde beren egoitza hequien olhetan eguin çuten, Galaadetic iguzqui-haiceco alderat beguiratzen duen aurkinça gucian.
11 Gaden semeec berriz, hequien lurraren parrean eguin çuten beren egoitza, Basango lurrean Selcaraino.
12 Joel cen buruan eta Saphan ondoco; Janai berriz, eta Saphat Basanen aitzindari.
13 Hequien anaiac berriz, beren ondoregoen etcheen arabera: Micael, Mosolam, Sebe, Jorai, Jacan, Cie eta Heber, çazpi.
14 Hauquiec ciren Abihailen semeac, Abihail baitzen Huriren semea, Huri Jararena, Jara, Galaadeca, Galaad Micaelena, Micael Jesesirena, Jesesi Jedorena, Jedo Bucena.
15 Halaber hequien anaiac ciren Guniren seme Abdielen haurrac, beren etchetaco familietan buruçagui cirenac.
16 Eta beren egoitza eguin çuten Galaaden eta Basanen, eta hango herrietan eta Sarongo hiripe gucietan, muguetaraino.
17 Hequiec oro kondatuac içan ciren Judaco erregue Joathanen egunetan eta Israelgo erregue Jeroboamen egunetan.
18 Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdicoac guiçon guerlariac ciren, erredolac eta ezpatac çakarztenac, arrambela hedatzen çutenac eta guducan jaquinac; berrogoi eta laur mila çazpi ehun eta hirur hogoi atheratzen ciren guerlara.
19 Guducatu ciren Agartarren contra; hauquiei berriz, Iturtarrec, Naphisecoec eta Nodabecoec
20 Lagunça eman çaroeten. Eta Agartarrac eta hequiequilaco guciac hequien escuetara arthiquiac içan ciren, ceren Jaunari dei eguin baitzaroeten guduan hari cirelaric; eta Jaunac ençun cituen, haren baithan sinhetsi çutelacotz.
21 Eta hartu cituzten etsaiec goçatu guciac, berrogoi eta hamar mila camelu, berrehun eta berrogoi eta hamar mila ardi, bi mila asto eta ehun mila guiçon.
22 Asco erori ciren oraino sakituric, ecic Jaunaren guerla cen. Hequien orde egotu ciren han, Asiriara eramanac içan ciren arteo.
23 Manaseren leinu erdiac ere lurraren goçamena içan çuen Basango muguetaric Baal-Hermoneraino, Sanirreraino eta Hermongo mendiraino, ceren hainitz baitziren.
24 Eta hauquiec içan ciren hequien etcheco ahaidegoaren buruçaguiac: Epher, Jesi, Eliel, Ezriel, Jeremia, Odoia eta Jehiel, guiçon guciz hazcar eta ahaldunac, aitzindari aiphatuac beren odolecoetan.
25 Bainan utzi çuten beren arbasoen Jaincoa, eta Jaincoac hequien aitzinetic xahutu cituen hango populuen jaincoen ondotic lohitu içan ciren.
26 Eta Israelgo Jaincoac hequien contra phiztu cituen Asiriarren erregue Phulen gogoa eta Asurgo erregue Thelgathphalnasarren gogoa; eta handic kendu cituen Erruben, Gad eta Manaseren leinu erdia, eta eraman cituen Lahelara, Haborrera, Arara, eta Goçango hibaira, egungo eguna arteo.

Currently Selected:

1 PARALIPOMENAC 5: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy