YouVersion Logo
Search Icon

1 PARALIPOMENAC 29

29
1 Eta erregue Dabidec baldarna guciari erran çaroen: Jaincoac ene seme Salomon hautetsi du, haur mamorra celaric oraino; ecic lana handia da, ez da alabainan guiçon batençat eguiteco egoitza, bainan Jaincoarençat.
2 Ni berriz, ene ahal guciez haritu naiz Jaunaren etchecotzat behar diren gucien bilcen, urhea urhezco tresnençat, cilharra cilharrezcoençat, cobrea cobrezcoençat, burdina burdinazcoençat, çurac çurezcoençat, oniz harriac, eta antimonioa beçalacoac, eta asco carancetacoac, eta harri balios orotaric, eta Paroseco marmola nasaiqui.
3 Eta ene Jaincoaren etcheco escaini ditudanez berçalde, ene mozquinetic ematen dut urhea eta cilharra ene Jaincoaren temploa eguiteco, aiphatu gabe etche sainduarençat xuxenduac direnac:
4 Hirur mila urhezco talendu Ophirreco urhetic, eta çazpi mila talendu cilhar frogatuenetic, temploco harrasien ederztatzeco.
5 Eta non-ere lana urhezcoa baita, languileen escuz urhez eguin bedi, eta non-ere cilharrezcoa baita, cilharrez eguin bedi; eta nihor balin bada bere baitharic escaini nahi duenic, bere escua egun bethe beça, eta nahi duena Jaunari escaint bioço.
6 Hargatic familietaco buruçaguiec, Israelgo leinuetaco handiec, milatariec, ehuntariec eta erregueren ontasunetaco aitzindariec eguin cituzten aguinçac.
7 Eta eman cituzten Jaunaren etcheco lanençat borz mila talendu urhezcoac, eta hamar mila solido; hamar mila talendu cilharrezcoac; hemeçorci mila talendu cobrezcoac, eta ehun mila burdinazcoac.
8 Eta ceinac ere baitzuen etchean harri baliosic, hainac eman cituen Jaunaren etcheco kutchetara, Jahiel Jersondarraren escuz.
9 Populu gucia boztu cen aguinçac gogo onez eguitean, ceren bihotz oroz escaincen baitzituzten Jaunari, eta erregue Dabid ere bozcario handitan sarthu cen.
10 Eta Jauna benedicatu çuen oste guciaren aitzinean, eta erran çuen: Benedicatua çare Israelgo Jainco Jauna, gure aita, egundainotic bethi guciraino.
11 Çuri, Jauna, handitasuna; çuri ahal, ospe, garhaiciac; çuri laudorio; ecic ceruan eta lurrean diren guciac çureac dira; çuri, Jauna, erreguetasuna; çu çare handi gucien gainetic handi.
12 Çureac dira aberastasunac, eta çurea ospea; çu çare jaun gucien gainean, çure escuan dira indarra eta ahala, çure escuan handitasuna eta gucien gaineco buruçaguitasuna.
13 Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen.
14 Cer naiz ni, eta cer da ene populua, emaitza hauquiec oro guc çuri eguin ahal içateco? çureac dira guciac; çure escutic hartua ematen darotzugu cerorri.
15 Ecic, gure aitzineco guciac beçala, arrotz eta bideant batzu gare çure aitzinean. Gure egunac, itzal bat iduri dohaci lurraren gainean, tricatzeric gabe.
16 Oi gure Jainco Jauna, çure icen sainduari etche baten eguiteco metatu ditugun ontasunce hauquiec, çure escutic heldu dira, eta çureac dira guciac.
17 Badaquit, ene Jaincoa, bihotzac haztatzen ditutzula, eta lainotasuna duçula maite: hargatic ni ere ene bihotzeco lainotasunean boztu naiz hauquien ororen escaincean, eta bozcario handirequin ikusi dut, hemen guerthatu den çure populua, çuri bere emaitzen eguiten.
18 Gure arbaso Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna, menderen mendetaraino hauquien bihotzetan gogor çaçu xede hori, eta hauquien gogoac bethi gucian iraun beça çure ganaco agurrean.
19 Ene seme Salomoni halaber emoçu bihotz bat osoqui garbia, beguira detzan çure manamendu, lekucotasun eta ceremoniac, eta bethe detzan guciac, eta alcha deçan çure temploa, ceinaren gueiac xuxunduac baititut.
20 Guero Dabidec erran çaroen baldarna guciari: Benedica çaçue gure Jainco Jauna. Eta baldarna guciac benedicatu çuen bere arbasoen Jainco Jauna; eta gurthu ciren eta adoratu çuten Jaincoa, eta guero erregue.
21 Jaunari bitimac imolatu çaroezten; eta biharamunean holocaustetan esqueini cituzten mila cecen, mila ahari, mila bildots, beren libacioneequin, ceremonia gucien arabera, Israel guciarençat nasaicia handitan.
22 Eta egun hartan bozcario handirequin jan eta edan çuten Jaunaren aitzinean. Eta bigarren aldico gançutu çuten Salomon Dabiden semea. Salomon erreguetzat gançutu çaroeten Jaunari eta Sadoc aphez-handitzat.
23 Salomon Jaunaren tronuan jarri cen erreguetzat Dabid bere aitaren orde, eta hori gucien gogaraco içatu cen, eta Israel guciac nausitzat eçagutu çuen.
24 Aitzindari guciec halaber, handiec eta Dabid erreguearen seme guciec escua eman çuten, eta Salomon erreguearen-peco jarri ciren.
25 Jaunac beraz Salomon alchatu çuen Israel guciaren gainera, eta haren erreinuari eman çaroen hambateco ospea, non halacoric içatu ez baitzuen lehenago Israelgo erregue batec ere.
26 Dabid Isairen semea erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean.
27 Berrogoi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez, eta Jerusalemen hogoi eta hamahirur urthez.
28 Eta hil cen çaharce on batean, egunez, ontasunez eta ospez bethea. Salomon haren semea erreguinatu cen haren orde.
29 Bada, Dabid erreguearen eguinçac, hala lehembicicoac nola azquenac, iscribatuac dira Samuel ikuslearen liburuan, Nathan profetaren liburuan eta Gad ikustearen liburuan.
30 Hequietan dira halaber, Israelen eta lurreco erresuma gucietan, Dabid erregue celaric iragan ciren guerthacariac, haren erreinucoac eta demboracoac eta haren garhaiciac.

Currently Selected:

1 PARALIPOMENAC 29: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy