YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 12

12
KRISTAU JOKAERA (12,1—15,13)
Kristauen oparia, bizi eta santua
1Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak#12,1 eskain ditzazuela zeuen buruak: H.h., eskain ditzazuela zeuen gorputzak. Gorputzak hemen ez du adierazten gai materiala, gizakia arima eta gorputz dela esaten denean bezala, pertsona osoa baizik, gorputzean eta gorputzez diharduena; ik. 7,24 oh. opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.#eskaini zeuen burua opari bizi 6,11.13. opari santu 6,19; 15,16; 1 P 2,5. 2Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.#Ez egokitu mundu honen iritzietara 1 P 1,14. eraberritu 2 Ko 5,17; Ef 4,23. Jainkoaren nahia bereizi Ef 5,10.17.
Bakoitzak bere eginbeharra eliz elkartean
3Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.#izan neurritsu Ef 4,7; Flp 2,3. 4Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera; 5berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara.#gorputz bat 1 Ko 10,17+. bata bestearen atal 1 Ko 12,12-27; Ef 4,25. 6Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez#12,6 sinesmenari dagokionez: Jatorrizkoak sinesmenaren analogiaren arabera dio. Paulok hau esango luke: mintza bedi hartu duen sinesmenak agintzen dionez, edota eliz elkartearen fede-zentzuak eskatzen duenez eta fede-elkartasunaren baitan.;#Dohain ezberdinak 1 Ko 12,4-11; 1 P 4,10-11. 7Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten; 8adore-emailea adore ematen. Bere ondasunak banatzen dituenak bana bitza eskuzabaltasunez#12,8 eskuzabaltasunez: Edo xalotasunez, asmo garbiz.; buru egiten duenak egin beza arduraz; erruki-egintzak egiten dituenak, alaitasunez.#buru egiten duena 1 Ts 5,12.
Elkar maitatu
9Zuen maitasuna izan bedi itxurakeriarik gabea; gorrotatu gaizkia eta itsatsi ongiari.#itxurakeriarik gabeko maitasuna 1 Tm 1,5; 1 P 1,22. gorrotatu gaizkia, itsatsi ongiari Am 5,15. 10Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.#elkar maitasuna Jn 13,13; 15,12; Flp 2,3; 2 P 1,7; 1 Jn 3,14; 2 Jn 5. 11Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest. 12Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.#iraupentsu otoitzean 1 Ts 5,17+. 13Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.#arrotzari ostatu eman Heb 13,2; 1 P 4,9. 14Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.#bedeinkatu, ez madarikatu Mt 5,44; Lk 6,28; Eg 7,60; 1 Ko 4,12. 15Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.#pozez, negarrez Si 7,34; 1 Ko 12,26. 16Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.#elkar ongi hartu 15,5. ez jo jakintsutzat 11,20; Is 5,21; Es 3,7.
17Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.#Ez itzuli gaitzik gaitz orde 1 Ts 5,15; 1 P 3,9. saiatu guztiei ongi egiten 2 Ko 8,21. 18Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.#izan bakean guztiekin Mk 9,50; Heb 12,14. 19Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.#ez egin mendekurik Lb 19,18; Mt 5,39. Neuri… Dt 32,35 (Heb 10,30). 20Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu#12,20 lotsa gorrian utziko duzu: H.h., ikatz goriak pilatuko dituzu haren buru gainean; ik. Es 25,22 oh..#zure… Es 25,21-22. 21Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.

Currently Selected:

ERROMATARREI 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy