ZENBAKIAK 6
6
Jaunari sagaratuentzat legea: nazireutza
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei: Jaunari nazireu bezala sagaratzeko botoa#6,2 nazireu bezala sagaratzeko botoa: Nazireu hitzak Jaunari sagaratua esan nahi du. Botoak 3-8 tx.etan aipatzen diren ukapenak dakartza berekin, eta nork bere kabuz eta denbora jakin baterako egiten du; baina, botoaren esanahia eta betebeharrak ez ditugu erabat ezagutzen. egiten duenak, gizonezko zein emakumezkok, 3ez du ardorik, ez beste alkohol-edaririk edango, ez edari horietatik ateratako ozpinik ere; ez du inolako mahats-zukurik edango, ez eta mahatsik edo mahaspasarik jango.#ez alkohol-edaririk Lk 1,15+. Ik. Jr 35,5-8. 4Nazireutzak dirauen bitartean, ez du mahatsez eginiko ezer jango, ezta haziz edo azalez eginikorik ere. 5Nazireu-botoaren denboraldi guztian ez du ilea moztuko: Jaunari sagaratua baitago, ilea hazten utziko du.#ilea Ep 13,5; 16,17; 1 Sm 1,11; Eg 21,23-24. 6Jaunari sagaraturik dagoen denboraldi horretan ez da gorpu batengana hurbilduko: 7aita nahiz ama, anaia nahiz arreba hiltzen bazaio ere, ez da kutsatuko, Jaunari sagaratua baitu bere burua. 8Nazireu-garai guztian Jaunari sagaraturik dago.
9«Bat-batean norbait ondoan hiltzen bazaio, sagarapenaren ezaugarri duen ilea kutsatuz, garbikuntza-ohikunea egingo du zazpi egunen buruan: egun horretan erabat moztuko du buruko ilea. 10Zortzigarren egunean bi usapal edo bi usakume eramango dizkio apaizari, elkarketa-etxolaren sarrerara. 11Bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu apaizak, eta haren alde barkamen-ohikunea egingo du, gorpua ukitzean eginiko hobenagatik. Egun horretan berriro sagaratuko dio nazireuak bere burua Jaunari. 12Ostera hasiko du Jaunari nazireu bezala sagaraturiko denboraldia; aurreko egunak ez zaizkio kontuan hartuko, bere nazireu-botoa profanatu duelako. Gainera, urtebeteko bildotsa eramango dio Jaunari ordain-oparitzat.
13«Hona hemen nazireuari buruzko legea: Sagarapen-garaia burutzean, elkarketa-etxolaren sarrerara joango da 14eta urtebeteko bildots akats gabea eskainiko dio Jaunari erre-oparitzat, urtebeteko arkume akats gabea barkamen-oparitzat eta ahari akats gabea elkartasun-oparitzat. 15Irin garbiz eginiko legamia gabeko saski bat ogi, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko talo legamia gabeak ere eskainiko ditu, labore- eta isur-opariekin batera. 16Apaizak Jaunari aurkeztuko dizkio opariok, eta barkamen-oparia eta erre-oparia eskainiko ditu; 17gero, aharia eskainiko du elkartasun-oparitzat, legamia gabeko ogien saskiarekin batera, eta labore- eta isur-opariak. 18Ilea motz-motz egingo du nazireuak elkarketa-etxolako sarreran eta bere sagarapenaren ezaugarri duen ile moztua elkartasun-oparia erretzen deneko sutara botako du.#Ilea motz-motz egin Eg 18,18. 19Ahari errearen beso bat, saskiko legamia gabeko ogi bat eta legamia gabeko opil bat hartu eta nazireu ile-moztuaren eskuetan ipiniko ditu apaizak. 20Gero, apaizak Jaunari aurkeztuko dio hori guztia: gauza sakratua da eta apaizari dagokio, aurkezturiko bularra eta aparte utzitako izterra bezala. Horren guztiaren ondoren, ardoa edan ahal izango du nazireu-botoa zuenak.
21«Hori da nazireu-botoz bere burua Jaunari sagaratzen dionari buruzko legea, horiek dira Jaunari aurkeztu behar dizkion opariak, bere kabuz eskain diezaiokeenaz aparte. Lege honen arabera beteko ditu aginduriko botoaren eginbeharrak».
Bedeinkazio-formula
22Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 23«Esaiezu Aaroni eta beronen semeei formula hau erabili behar dutela israeldarrak bedeinkatzeko:
24«Jaunak bedeinka
eta gorde zaitzala;#gorde zaitzala Sal 121,7-8.
25Jaunak aurpegi argia erakutsi
eta erruki dakizula.#aurpegi argia erakutsi Sal 4,7+.
26Jaunak maitasunez begiratu
eta bakea eman diezazula.#bakea eman Sal 122,6.
27«Honela, nire presentzia israeldarren gain ezarriko da, eta bedeinkatu egingo ditut».#nire presentzia (izena) Dt 28,10; Si 50,20-21.
Currently Selected:
ZENBAKIAK 6: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso