YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 36

36
Oinorde-eskubidea duten emakumeen ezkontzarako arauak
1Galaaden senitarteko arduradunek —Galaad Joseren ondorengoa zen, Makirren semea eta Manasesen iloba— Moises eta israeldar senitarteen arduradunengana joan 2eta esan zieten: «Jaunak zozketaz lurraldea israeldarrei banatzeko agindu dizu, baita gure senide Tzelofhaden ondarea beraren alabei emateko#36,2 alabei emateko: Hemen 27,1-11ko legea osatzen eta zehazten da. Xedea famili ondarea osorik gordetzea da. ere.#Tzelofhaden alabak 26,33+. 3Horiek horrela, alabak beste leinuren bateko gizonekin ezkonduko balira, beraien ondare-zatia, gure arbasoen ondaretik banandu eta senarren leinukoari erantsiko litzaioke. Horrela, zozketan egokitu zitzaigun ondarea murriztua gertatuko litzateke. 4Eta Jubileu Urtea#36,4 Jubileu Urtea: Ik. Lb 25,10 oh. iristean, Tzelofhaden alaben ondarea behin betiko erantsiko litzaioke senarren leinukoari eta gure arbasoen leinutik banandurik geldituko».
5Orduan, Jaunaren aginduz, argibide hauek eman zizkien Moisesek: «Arrazoia dute Joseren leinukoek.#Jaunaren agindua 27,5-6+. 6Hona, bada, Jaunak agintzen duena Tzelofhaden alabei buruzko auzian: Hauek nahi duten gizonekin ezkon daitezke, beraien aitaren leinuko senitartekoa izatekotan. 7Horrela, israeldarren artean ez da ondare-zatirik leinu batetik bestera aldatuko; israeldarrek nork bere aitaren ondareari atxikirik jarraituko dute. 8Israeldar leinu bateko ondare-zati bat herentzian hartzen duen emakumea ez daiteke ezkon bere aitaren leinuko ez den gizonarekin; horrela, israeldarrek nork bere aitaren ondareari eutsiko diote, 9eta ondarea ez da leinu batetik bestera aldatuko, baizik eta israeldar leinuek nork bere ondareari atxikirik jarraituko dute».
10Tzelofhaden alabek Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten. 11Mahla, Tirtza, Hogla, Milka eta Noa, Tzelofhaden alabak, lehengusuekin ezkondu ziren, 12Joseren seme Manasesen ondorengoen senitarteko gizonekin, beraz. Horrela, haien ondarea beren aitaren leinuko senitartean gelditu zen.
13Horiek dira Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien agindu eta arauak.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 36: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy