YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 23

23
1Balaamek esan zion Balaki: «Eraiki hemen zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».
2Hala egin zuen Balakek, eta bien artean zekor eta ahari bana eskaini zituzten aldare bakoitzean.
3Gero, Balaamek esan zion Balaki: «Zaude erre-oparien ondoan, ni hemendik aldentzen naizen bitartean. Beharbada, bidera irtengo zait Jauna, eta adieraziko didan guztia esango dizut».
Balaam muino soil#23,3 muino soil: Hebreerazko hitzaren zentzua ez da segurua. batera urrundu zen. 4Han Jainkoa azaldu zitzaion, eta Balaamek esan zion: «Zazpi aldare prestatu ditut eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini».
5Orduan, adierazi behar zituen hitzak jarri zizkion Jaunak ahoan Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
6Itzuli zen Balaam Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guztiekin. 7Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:
«Mesopotamiatik#23,7 Mesopotamia: Jatorrizkoak Aram dio, Mesopotamiako ipar-eskualdea segur aski (ik. Dt 23,5). etorrarazi nau Balakek,
ekialdeko mendietatik
Moabeko erregeak:
“Zatoz, madarika ezazu Israel,
gaitzetsi Jakoben herria!”
8Baina nola madarikatu
Jainkoak madarikatu ez duena?
Nola gaitzetsi
Jaunak gaitzetsi ez duena?
9Harkaitz garai hauetatik ikusten dut,
muino gainetik begi-bistan dut:
horra hor, aparte bizi den herria,
besteekin nahastu gabea!#aparte bizi den herria Ir 34,11-17; Dt 7,1-6; 33,28.
10Hautsa bezainbat dira:
nork zenbatu
Jakoben ondorengoak?
Nork jakin
israeldar multzoaren#23,10 israeldar multzoaren: Itzul daiteke ere israeldarren laurden baten edo hondarra bezain ugari den Israelen. kopurua?
Gizon zintzo horien heriotza,
horiena bezalako azkena,
opa diot neure buruari».#Hautsa bezainbat Has 13,16; 2 Kro 1,9.
Balaamen bigarren bedeinkazioa
11Orduan, Balakek esan zion Balaami:
—Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete?
12Balaamek erantzun:
—Jaunak adierazitakoa behar dut esan.
13Balakek, orduan:
—Zatoz nirekin beste leku batera, handik herri osoa ikusiko baituzu. Izan ere, hemendik ez dezakezu israeldar kanpalekuaren ertz bat besterik ikus. Handik madarikatuko duzu.
14Pisga mendi-gailurreko begiraleku#23,14 begiraleku: H.h., begiraleen landa. Izen propio ere izan daiteke. batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen.
15Balaamek esan zion Balaki: «Zaude hor erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egotera noan bitartean».
16Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
17Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:
—Zer dio Jaunak?
18Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:
«Entzun arretaz, Balak,
Tziporren seme hori!
19Jainkoa ez da gizakia
gezurretan jarduteko,
ez da erabakiaz damutzen
gizasemeak bezala.
Mintzatzen ote da
eta esana egiten ez?
Hitza ematen ote,
eta bete gabe uzten?#Jainkoa ez da erabakiaz damutzen 1 Sm 15,29; Ml 3,6; Erm 11,29. Ik. Sal 77,11.
20Bedeinkatzeko agindua dut,
Jaunak bedeinkatu egin baitu.
Nik ezin atzera egin!
21Ez du okerrik aurkitu Israelen,
gaiztakeriarik ez Jakoben herrian#23,21 Ez du… herrian: Honela ere itzul daiteke: Ez du zoritxarrik aurkitu Israelen, oinazerik ez Jakoben herrian..
Jauna, bere Jainkoa, berekin du,
errege bezala
goraipatzen du herriak.#Jauna errege bezala goraipatua Is 33,22; Sal 24; 93—100.
22Jainkoak atera zuen Egiptotik,
bufaloarena bezalako
indar izugarriz#23,22 Lerroko testua iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez erabat segurua..#bufaloarena bezalako indarrez 24,8. Ik. Dt 33,17; Sal 92,11.
23Ez da aztikeriazko igarpenik,
ez eta madarikazio-hitzik,
Israelen kontra balio duenik#23,23 Ez da… balio duenik: Honela ere itzul daiteke: Ez da aztikeriazko iragarpenik Israelen, ez eta madarikazio-zinik Jakoben herrian. Itzulpen honen arabera Jainkoa ez zaiola bere herriari magiazko baliabidez agertzen, bere hitzaz baizik, adierazten da..
Bere garaian jakin ohi du
Jakoben herriak
Jaunak beraren alde egina.
24Lehoia bezala altxatu da herria,
ez du berriro atseden hartuko,
harrapakina irentsi
eta biktimen odola zurrupatu arte».#Lehoia bezala 24,9; Has 49,9; Dt 33,20.
25Orduan, Balakek esan zion Balaami:
—Madarikatuko ez baduzu ere, ez bedeinkatu behintzat!
26Balaamek erantzun zion:
—Ez al dizut esan, Jaunak adierazitako guztia eginen dudala?
Balaamen hirugarren bedeinkazioa
27Balakek esan zion Balaami: «Zatoz, beste leku batera eraman behar zaitut. Agian, Jainkoak ez du eragozpenik izango handik Israel madarika dezazun».
28Basamortuaren gain zegoen Peor mendi-gailurrera eraman zuen. 29Balaamek esan zion: «Eraiki hemen ere zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».
30Hala egin zuen Balakek, eta zekor eta ahari bana eskaini zituen aldare bakoitzean.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy