YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 16

16
Kore, Datan eta Abiram Moisesen aurka
1Itzharren seme Kore#16,1 Kore: Jatorrizko testua hartu zuen esan nahi duen aditz batez hasten da. Esanahia ez dago argi eta era ezberdinetan itzuli ohi da: Korek hiru rubendar bereganatu zituen, edota Kore harropuztu egin zen., Kehaten ondorengo lebitarra, eta hiru rubendar —Eliaben seme Datan eta Abiram eta Peleten seme On—#Kore eta besteen matxinada Sal 106,16-18; Si 45,18-19; Ju 11. 2Moisesen aurka matxinatu ziren beste berrehun eta berrogeita hamar israeldarrekin batera. Hauek israeldar elkarteko buruzagi ziren, batzarrean kargu eta itzal handia zituztenak. 3Moisesen eta Aaronen aurka elkar harturik, esan zieten: «Aski da! Elkarteko kide guztiak daude Jaunari sagaratuak eta guztien artean dago bera. Zein eskubidez jarri nahi duzue zeuen burua Jaunaren batzarraren gainetik?»#kide guztiak Jaunari sagaratuak Ir 19,6+; Lb 11,44+.
4Hori entzutean, lurreraino ahuspeztu zen Moises, 5eta Kore eta beronen taldekoei esan zien: «Bihar goizean aditzera emango du Jaunak nor duen berea, nor duen sagaratua eta nori dagokion opariak eskaintzea. Jaunak aukeratua hurbilduko zaio#16,5 hurbilduko zaio: Opariak eskaintzeko edo intsentsua erretzeko. Betebehar hau apaizei bakarrik zegokien.. 6Egizue, beraz, hau: zuk, Kore, eta zure taldekoek errautsontziak ekarriko dituzue,#errautsontziak Lb 10,1-3. 7bertan sua egin eta intsentsua ezarriko duzue Jaunaren aurrean. Orduan azalduko da nor aukeratu duen Jaunak eta nor duen sagaratua. Aski da, lebitarrok!»
8Gainera, esan zion Moisesek Koreri: «Entzun, lebitarrok! 9Gutxi al deritzozue Israelgo Jainkoak herri osoaren artetik zuek hautatuak izateari, harengana hurbildu, Jaunaren egoitzako zerbitzuaren ardura izan eta herri osoaren izenean jarduteko?#zuek hautatuak 1,48-53; 3,5-13; Dt 10,8. 10Zuri eta lebitar guztioi berarengana hurbiltzeko eskubidea eman dizue Jaunak, eta apaizgoa nahi duzue oraindik? 11Zu eta zure taldekoak Jaunaren kontra elkartu zarete! Nor da Aaron, beraren kontra jarduteko?»
12Gero, Eliaben seme Datan eta Abirami dei egin zien Moisesek, baina haiek erantzun zuten: «Ez dugu joan nahi! 13Gutxi al deritzozu esnea eta eztia darizkion lurraldetik#16,13 esnea… lurraldea: Ik. 13,27 oh. Agindutako lurraldeari buruz esan ohi den adierazpen hau Moisesen arerioek Egiptori buruz diote ironiaz. gu ateratzeari, basamortuan hilarazteko? Eta oraindik ere guri agindu nahian al zabiltza? 14Inondik ere ez gaituzu eraman esnea eta eztia darizkion lurraldera, ez diguzu soro eta mahastirik eman ondaretzat. Begien aurrean duguna ez ikustea nahi al duzu? Ba, ez, ez gara joango!»
15Haserre-sutan jarri zen Moises eta esan zion Jaunari: «Ez onartu horien opariak! Nik ez diet ezertxo ere kendu, ezta asto bat ere; ez diet inolako kalterik egin!»
Jainkoak Kore, Datan eta Abiram zigortu
16Moisesek esan zion Koreri: «Zu eta zure taldekoak aurkez zaitezte bihar Aaronekin batera Jaunaren aurrean. 17Zure kide guztiek, nork bere errautsontzia hartu eta intsentsua ezarriz, Jaunaren aurrera eramango dituzte, berrehun eta berrogeita hamar errautsontzi guztira; zuk eta Aaronek ere, nork bere errautsontzia eramango duzue».
18Hala egin zuten Kore eta taldekideek: nork bere errautsontzia hartu eta, sua eta intsentsua ipinirik, elkarketa-etxolaren sarreran jarri ziren. Han ziren Moises eta Aaron ere. 19Korek israeldar elkarte osoa bildu zuen Moisesen eta Aaronen aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran. Jauna aintzaz beterik agertu zitzaion elkarte osoari.#Jauna aintzaz beterik agertu 14,10+. 20Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni: 21«Alde talde horretatik, hor bertan galduko baititut!»
22Haiek, lurreraino ahuspezturik, esan zuten: «Oi Jainko, izaki guztiei bizi-arnasa damaiezun Jainko, elkarte osoaren gain isuri behar ote duzu zeure haserrea gizon bakar baten bekatuagatik?»#Jainkoak bizi-arnasa eman 27,16; Has 2,7; Sal 104,29-30; Jb 12,10.
23Jaunak erantzun zion Moisesi: 24«Esan elkarteari Kore, Datan eta Abiramen etxoletatik urruti gelditzeko».
25Moises, Israelgo herri-arduradunak ondoren zituela, Datan eta Abiramengana joan zen. 26Eta elkarteari esan zion: «Alde gizon gaizto horien etxola ingurutik eta ez ukitu horienik ezer, horien bekatuengatik zeuek ere gal ez zaitezten».
27Herria urrundu egin zen Kore, Datan eta Abiramen etxola ingurutik. Datan eta Abiram beren etxolatik irten eta sarreran zeuden beren emazte eta seme-alabekin. 28Moisesek esan zuen: «Orain izango duzue froga eta jakingo Jaunak bidali nauela egiteko hau burutzera, eta ez naizela neure kabuz ari. 29Gizon hauek gizakiak berezko duen heriotzaz hiltzen badira, Jaunak bidali ez nauen seinalea; 30baina Jaunak mirariren bat egiten badu, lurrak zabaldu eta daukaten guztiarekin irensten baditu, Herio Leizera bizirik jaisten badira, gizon horiek Jauna mespretxatu dutela esan nahiko du».
31Moisesek mintzatzen amaitu orduko, oinazpian lurra zabaldu 32eta irentsi egin zituen Koreri elkartu zitzaizkion gizonak beren familia eta ondasunekin. 33Bizirik jaitsi ziren Herio Leizera ondasun guztiekin, eta lurra itxi egin zen berriro. Honela, Jaunak ezabatu egin zituen elkartetik. 34Inguruan zeuden israeldar guztiek, haien garrasiak entzutean, ihesari eman zioten, lurrak irentsiko zituen beldur.
35Jaunak sua leherrarazi zuen eta intsentsua eskaini zuten berrehun eta berrogeita hamar gizon haiek hil zituen.#sua leherrarazi zuen 11,1+.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 16: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy