YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 15

15
Labore- eta isur-opariak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei: Bizilekutzat emango dizuedan lurraldera iristean#15,2 lurraldera iristean: Zigortu arren, Jainkoak eutsi egiten dio agintzariari (ik. 14,31; 15,17)., 3erre-opariak eta sakrifizioak eskainiko dizkiozue Jaunari, nahiz botoren bat betetzeko, nahiz nork bere borondatez, nahiz festa nagusietan. Horretarako abelgorria nahiz abere xehea aukeratuko duzue, eta Jaunak atseginez onartuko du oparia. 4Sakrifizio horiek eskaintzen dituenak litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi erantsiko dizkie#labore- eta isur-opariak Ir 29,40-41; Lb 2,1-10. 5eta litro eta erdiren bat ardo isur-oparitzat arkume bakoitzeko#15,5 Opariaren osagai garrantzizkoena haragia da; baina opari bakoitzeko labore- eta isur-opariak agintzen dira, otordu osoa atontzeko.. 6Oparigaia aharia bada, bi litro oliotan oraturiko zortzi kilo irin eskainiko ditu labore-oparitzat 7eta bi litro ardo isur-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko du oparia. 8Erre-opari edo sakrifizio gisa zekorra eskaintzen bada —promesen bat betetzeko nahiz elkartasun-oparitarako—, 9hiru litro oliotan oraturiko hamabi kilo irin erantsiko dira, 10eta beste hiru litro ardo isur-oparitarako. Eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.
11«Horrela egingo da zezen, ahari, arkume nahiz antxume bakoitzeko. 12Nolanahikoa izanik ere eskainitako abere-kopurua, abere bakoitzeko dagokion labore- eta isur-oparia egingo da. 13Arau hauek beteko dituzte israeldarrek, Jaunak atseginez onartuko dituen opariak egitean. 14Eta gauza bera zuen artean bizi den edo etorkizunean biziko den etorkinak ere: Jaunak atseginez onartzen dituen opariak egin nahi baditu, zuek bezala egingo du. 15Lege bat bera izango duzue, bai zuek, bai zuen elkartean parte hartzen duten etorkinek. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun Jaunaren aurrean. 16Lege eta ohikune bat bera izango duzue, bai zuek, bai zuen artean bizi den etorkinak».#Lege bat bera israeldar eta etorkinentzat Ir 12,48-49; Lb 24,22.
Ogi-oparia
17Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 18«Esan israeldarrei: Eraman behar zaituztedan lurraldera iritsi 19eta hango ogia jatean, zati bat bereizi eta Jaunari eskainiko diozue. 20Ogia erretzean, labealdi bakoitzeko opil bat eskainiko diozue hasikin gisa, uzta-sasoian lehen fruituak eskaintzen dituzuen bezala. 21Belaunez belaun egingo diozue Jaunari labeko lehen ogien eskaintza.
Oharkabeko erruaren ordain-oparia
22-23«Agindu hauek guztiak, Jaunak Moisesi adieraziak eta haren bidez zuei emanak, indarrean daude aldarrikatu zirenetik eta hala egongo dira aurrerantzean ere zuen ondorengo belaunaldi guztientzat. Horiek horrela, eman dezagun, oharkabean bete gabe uzten duzuela agindu horietako bat.
24«Oharkabean huts egin duena elkartea bada, zekor bat eskainiko du erre-oparitzat, ohiko labore-opari eta isur-opariekin batera, eta aker bat barkamen-oparitzat. Nik atseginez onartuko dut oparia.#elkartearen oharkabeko hutsegitea Lb 4,13-21. 25Apaizak israeldar elkarte osoaren alde barkamen-ohikunea egingo du, eta barkatua izango du elkarteak bekatua; izan ere, oharkabean huts egin dute eta opariak eskaini dizkidate nire ohorez erretzeko eta beren oharkabeko erruaren barkamenerako. 26Israeldar elkarte osoari eta haien artean bizi diren etorkinei emango diet barkamena, elkarte osoa izan baita oharkabean huts egin duena.
27«Oharkabean huts egin duena herritar bakar bat bada, urtebeteko ahuntza eskainiko du barkamen-oparitzat.#herritarrarena Lb 4,27-31. 28Oharkabean huts egin duenaren aldeko barkamen-ohikunea egingo du apaizak, eta barkatua izango du herritarrak bekatua. 29Lege bera izango duzue oharkabean huts egin duenarentzat, bertakoa nahiz zuen artean bizi den etorkina izan.
30«Baina jakinaren gainean bekatu egiten duenak —bertakoa izan nahiz etorkina— iraindu egiten nau. Horrelako hori bota egingo dute herritik. 31Nire hitza gutxietsi eta nire aginduak hautsi dituelako botako dute herritik, berea baitu errua».
Atseden-eguna errespetatu ez zuenaren zigorra
32Israeldarrak basamortuan zirela, gizon bat harrapatu zuten egur-biltzen larunbatez.#larunbata hautsi Ir 20,8+. Ik. Mt 12,1+. 33Harrapatu zutenek Moises, Aaron eta elkarte osoaren aurrera eraman zuten. 34Zaintzapean utzi zuten gizona, ez baitzegoen oraindik erabakia zein zigor ezarri. 35Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hil egin behar du gizon horrek! Kanpalekutik atera eta elkarte osoak harrikatuko du».#Jaunaren erantzuna 9,8+.
36Hala, kanpalekutik atera eta harrikatu egin zuen elkarte osoak, hil arte, Jaunak Moisesi agindu bezala.
Israeldarren soineko-ertzak
37Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 38«Esan israeldarrei: Josi borlatxoak purpura-hariz#15,38 Josi borlatxoak purpura-hariz: Borlatxoak edo purpura-hariak zintzilik zituzten ehunezko zerrendak ziren; purpura kultuko oihaletan erruz erabiltzen zenez, purpurazko hariek herriaren izaera sakratua oroitarazten dute. soineko-ertzetan, bai zuek, bai zuen ondorengoek.#Borlatxoak Dt 22,12; Mt 9,20. 39Borlatxoek nire aginduak gogoan edukitzen eta betetzen lagunduko dizuete. Horrela, ez diezue amore emango nirekin desleial izatera bultzatu ohi zaituzteten begi-bihotzen irrikei; 40alderantziz, nire agindu guztiak gogoan eduki eta bete egingo dituzue, eta zeuen Jainko honentzat sagaratuak izango zarete. 41Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztena. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa#15,41 37-41 tx.ak Xema deituriko (ik. Dt 6,4 oh.) juduen fede-aitorpen eta eguneroko otoitzaren azken zatia dira.».#Neu naiz Jauna Ir 20,2+; Lb 11,45+.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy