YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 3

3
Elbarria larunbatez sendatua
(Mt 12,9-14; Lk 6,6-11)
1Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. 2Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. 3Jesusek beso-elbarriari esan zion:
—Jaiki eta zatoz hona erdira.
4Eta besteei, berriz:
—Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?
Haiek, ordea, isilik. 5Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:
—Luzatu beso hori.
Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.
6Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin#3,6 Herodesen alderdikoak: Galilean K.a. 4tik K.o. 39ra agintari izandako Herodes Antipasen aldekoak. 12,13an fariseuekin elkarturik aurkituko ditugu berriro. elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.#Jesus hiltzeko asmoak 11,18; 12,12; 14,1-2.10-11; Mt 12,14+.
Jainkoaren erreinuko familia berria (3,7-35)
Jesusi jende-taldea bildu
(Mt 4,25; 12,15-16; Lk 6,17-19)
7Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.#jende-taldea Jesusengana 2,13+. 8Eta berak egiten zituenak entzunik, Judea, Jerusalem, Idumea, Jordanez bestalde eta Tiro eta Sidon#3,8 Idumea: Judeatik hegoaldera zegoen jentil-herrialdea. Tiro eta Sidon: Feniziako hiriak, Mediterraneo itsasertzean. aldetik ere jende-talde handia bildu zitzaion. 9Hark txalupa prest edukitzeko agindu zien ikasleei, hainbeste jenderen artean zapal ez zezaten. 10Izan ere, asko zituen sendatuak, eta gaitzen bat zuten guztiak gainera zetozkion ukitu nahiz. 11Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara jausi eta ozenki esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara zu».#Jainkoaren Semea 1,1+. Ik. 5,6-7.
12Hark, ordea, zorrotz agintzen zien, ez zezatela ezagutzera eman.#isiltzeko agindua 1,34+.
Jesusek Hamabiak izendatu
(Mt 10,1-4; Lk 6,12-16)
13Gero, mendira igo zen, eta berak nahi zituenei dei egin zien. Eta haiek hurbildu egin zitzaizkion.#nahi zituenei 1,17.20; 2,14. Ik. Mt 4,19. 14Hamabi izendatu zituen#3,14 izendatu zituen: Eskuizkribu batzuek eta apostolu izena eman zien erantsi diote, Lk 6,13tik hartuz., berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko,#Hamabiak 6,7; 9,35; 10,32; 11,11; 14,10.17; Mt 10,2+. hots egin 1,4+. bidali Mt 10,5+. 15deabruak botatzeko ahalmena emanez.#deabruak botatzeko ahalmena 1,39; 6,7.13; 7,26; 9,38; 16,17; Mt 10,1; Lk 9,1; 10,19. 16Hamabi hauek izendatu zituen#3,16 Hamabi hauek izendatu zituen: Eskuizkribu askok ez dakarte esaldi hau.: Simon —honi Pedro izena jarri zion—,#Hamabien zerrenda Mt 10,2+. Pedro Mt 16,18; Jn 1,42. 17Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia —hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»—,#Trumoikume Lk 9,54. 18Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote#3,18 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh. 19eta Judas Iskariote#3,19 Iskariote: Ez dakigu ziur izengoiti honen esanahia. Jn 6,17an eta 13,26an Judasen aitari ematen zaio izen hau., Jesus saldu zuena.
Jesus eta Beeltzebul
(Mt 12,22-32; Lk 11,14-23; 12,10)
20Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.#jendetza Jesusengana bildu 2,13+. 21Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela uste baitzuten.
22Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek, berriz, zera zioten: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu deabruak».#Jesus deabruak hartua Mt 9,34; 10,25; 12,24; Jn 7,20; 8,48-52. Beeltzebul Mt 10,25+. Deabruen buruzagi Mt 9,34+. 23Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?#Satanas 1,13+. 24Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun. 25Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun. 26Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du. 27Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. 28Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;#barkamena bai, barkamenik ez 1 Tm 1,13; 1 Jn 5,16. 29baina Espiritu Santuaren kontra birao#3,29 Espiritu Santuaren kontra birao: Ik. Mt 12,31 oh. egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».
30Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.#Espiritu gaiztoa zeukala 3,22+.
Jesusen egiazko familia
(Mt 12,46-50; Lk 8,19-21)
31Jesusen ama eta anai-arrebak#3,31 anai-arrebak: Ik. Mt 12,46 oh. iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.#Jesusen ama eta anai-arrebak Mt 12,46+. 32Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:
—Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.
33Hark erantzun:
—Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?
34Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen:
—Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 35Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.#Jainkoaren nahia 14,36; Mt 6,10+; 7,21+.

Currently Selected:

MARKOS 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy