YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 9

9
Jesusek elbarria sendatu
(Mk 2,1-12; Lk 5,17-26)
1Jesus txalupara igo, aintziraz beste aldera igaro eta bere herrira#9,1 bere herrira: Mk 2,12aren arabera, Kafarnaum da hemen Jesusen herritzat ematen dena. etorri zen. 2Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:
—Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.#Elbarria 8,6; Eg 9,33. bekatuak barkatuak Lk 7,48.
3Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: «Biraoka ari duk hau»#9,3 Biraoka ari duk hau: Hau da, Jainkoaren pare jartzen dik bere burua..#Biraoka ari duk Lb 24,11.16; Mk 3,29; 14,64; Lk 12,10; Jn 10,33-36; Eg 6,11; 1 Tm 6,1; Tt 2,5; St 2,7; Ap 13,5-6. 4Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien:
-Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan? 5Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea? 6Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari:
—Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.#bekatuak barkatzeko ahalmena 16,19; 18,18; Lk 7,49; Jn 5,27; 20,23. Jaiki Jn 5,8; Eg 9,34.
7Hura jaiki eta etxera joan zen. 8Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.#Jainkoa goretsi 15,31; Mk 2,12; Lk 2,20+; Eg 2,47+; Erm 15,6.9; 2 Ko 9,13; Ga 1,24; 1 P 4,11.16.
Mateori deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen
(Mk 2,13-17; Lk 5,27-32)
9Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak#9,9 zerga: Ik. Mk 2,14 oh. biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
—Jarraitu niri#Jarraitu niri 4,19+..
Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
10Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari#9,10 zergalari: Ik. Mk 2,15 oh. Zergalariak bekatari bezala ikusten zituzten, eta haiekin harremanik zutenak ere kutsatu egiten ziren, lege-maisuen arauek ziotenez.#zergalari eta bekatari 5,46; 11,19; Lk 6,32; 7,34; 15,1-2; 19,7. eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian. 11Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei:
—Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?
12Jesusek entzun eta esan zien:
—Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. 13Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago#Nahiago… Os 6,6. Ik. 12,7. bekatariei dei egitera Lk 15,6.9.24.32; 19,10.dut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik#9,13 bekatariei baizik: Hau da, beren bekatuzko izaera aitortu eta salbazioa onartzeko prest daudenei..
Barauari buruz. Zaharra eta berria
(Mk 2,18-22; Lk 5,33-39)
14Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek#Joan Bataiatzailearen ikasleak 11,2; 14,12; Lk 11,1; Jn 3,25; Eg 19,1-4. baraua 6,16+. Jesusengana joan eta esan zioten:
—Nolaz egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau#9,14 barau: Barauari buruz, ik. Mk 2,18 oh. eta zure ikasleek ez?
15Jesusek erantzun zien:
—Ezteietara deituak#9,15 Ezteietara deituak: H.h., Eztei-gelako semeak. egon ote daitezke goibel, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau.#senarraren sinboloa 25,1.5.10; Is 54,5; 62,4-5; Jr 2,2; Os 1-3; Jn 3,29; 2 Ko 11,2; Ap 21,2.
16«Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke. 17Zahagi zaharretan ere ez da ardo berririk sartzen; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta batak eta besteak irauten dute».
Odoljarioa zuen emakumea eta buruzagiaren alaba
(Mk 5,21-43; Lk 8,40-56)
18Jesus honela ari zitzaiela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahuspezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da».#eskuak ezarri 8,3; 19,15; Lb 9,22; 16,21; Mk 5,23; 6,5; 7,32; 8,23; Lk 4,40; 13,13; Eg 6,6+; 1 Tm 4,14; 2 Tm 1,6.
19Jaiki zen Jesus eta ondoren joan zitzaion bere ikasleekin. 20Orduan, hamabi urte hartan odoljarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu#9,20 soineko-ertza ukitu: Keinu honen argigarri, ik. Zen 15,39-41 eta 15,39 oh. Soineko-ertzean, judu zintzoek, baita Jesusek ere, zeramatzaten borlatxoei buruz, ik. 23,5 oh.#soineko-ertza ukitu 14,36. zion; 21honela baitzioen berekiko: «Jantzia ukitzen badiot, besterik gabe sendatuko naiz».
22Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: «Izan bihotz, ene alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu». Eta une hartatik sendatua gelditu zen.#sendatzeko sinesmena 9,2; 15,28; 17,19-20; Mk 2,5; Lk 5,20+; Eg 3,16; 14,9; 16,31.
23Buruzagiaren etxera heldu eta hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, Jesusek 24esan zien: «Alde hemendik! Neskatxa ez dago hilda, lo dago». Haiek barre egiten zioten.
25Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen. 26Eskualde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.
Jesusek bi itsu sendatu
27Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: «Daviden Semea, erruki zakizkigu!»#itsuak sendatu 11,5; 12,22; 15,31; 20,30; 21,14; Mk 8,22; Lk 4,18; Jn 9,7.
28Etxeratu zenean, itsuak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:
—Sinesten al duzue hori egin dezakedana?
—Bai, Jauna -erantzun zioten.
29Orduan, begiak ukitu zizkien, esanez:
—Gerta bekizue sinetsi duzuen bezala.#sinetsi duzuen bezala 8,13; 15,28.
30Eta begiak zabaldu zitzaizkien. Jesusek zorrotz agindu zien:
—Kontuz gero! Ez dezala inork ere jakin!#isiltzeko agindua 8,4+.
31Haiek, ordea, atera orduko, eskualde guztian zabaldu zuten Jesusen berri.
Jesusek deabrudun mutua sendatu
32Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi. 33Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!»#Ez da horrelakorik ikusi Mk 2,12; 7,37.
34Fariseuek, berriz, zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak».#Deabruen buruzagia 10,25; 12,24.
Ikasleak Jesusen egitekoaren jarraitzaile (9,35—10,42)
«Uzta ugaria da, baina langileak gutxi»
(Mk 6,34; Lk 10,2)
35Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.#Jesusen egintzak 4,23-25; Mk 1,39; Eg 10,38. Jainkoaren erregetzaren berri ona 4,23; 24,14. 36Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala.#Jesus errukitu 14,14; 15,32; Mk 6,34. artzain gabeko ardiak Zen 27,17; 1 Erg 22,17; Ez 34,5.23-24; Jdt 11,19; Mk 6,34. 37Orduan, bere ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi.#Uzta 3,12+; Mk 4,29; Jn 4,35. 38Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara».

Currently Selected:

MATEO 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy