YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 25

25
Hamar neskatxen parabola
1«Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da.#kriseiluak Lk 12,35-38. senarra 9,15+. 2Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak.#zentzugabeak, zentzudunak 7,24.26. 3Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; 4zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. 5Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen.#luzatzen zuenez 24,48; 2 P 3,9.
6«Gauerdian oihu bat izan zen: “Hemen da senarra! Irten bidera!” 7Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten. 8Orduan, zentzugabeek zentzudunei esan zieten: “Emaguzue olio pixka bat, kriseiluak itzaltzera doazkigu eta”. 9Zentzudunek erantzun zieten: “Ea ez dugun nahikoa denontzat; hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi”.
10«Baina, erostera joanak zirelarik, senarra iritsi zen, eta prest zeudenak ezteietara sartu ziren berarekin. Eta atea itxi egin zen.#ezteiak Ap 19,7.9.
11«Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten: “Jauna, jauna! Zabaldu!”#Zabaldu Lk 13,25. 12Baina jaunak erantzun zien: “Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten”.#ez dakit nor zareten 7,23; Lk 13,27.
13«Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik.#Zain egon 24,42+.
Talentuen parabola
(Lk 19,11-27)
14«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien:#Ik. Mk 13,34. 15bati bost talentu#25,15 talentu: 6.000 denarioren (ik. Mk 6,37 oh.) baliokidea., beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. 16Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. 17Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen. 18Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.
19«Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien. 20Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak”. 21Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.#morroi leialaren saria 24,46-47; 25,23; Lk 16,10. 22Aurreratu zen, gero, bi talentuduna eta esan zion: “Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; hona beste bi nik irabaziak”. 23Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”. 24Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: “Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna; 25beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!” 26Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen. 27Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan. 28Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari. 29Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio#25,29 fruitua dakarrenari… kendu egingo zaio: H.h., daukan orori eman egingo zaio eta gainezka izango du; ez daukanari, ordea, daukana ere kendu egingo zaio..#Ik. 13,12; Mk 4,25; Lk 8,18. 30Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurti kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han”.#kanpora, ilunpetara 8,12+.
Azken auzia
31«Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da.#Gizonaren Semearen etorrera 24,3+. errege-aulki 19,28; Ap 3,21; 20,11. 32Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala,#bereizi Ez 34,17. 33eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. 34Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.#hartzazue erreinua Lk 12,32; 22,30. 35Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;#erruki-egintzak 10,41-42; Is 58,6-8; Jb 31,32; Lk 10,33-35; 14,12-14; Eg 6,1-3; Erm 12,13.20; 2 Tm 1,16-19; Heb 13,2-3; St 2,15-16; 1 P 4,9. 36biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. 37Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? 38Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? 39Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” 40Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.#neuri egin zenidaten 10,40-42; 18,5; Mk 9,41; Lk 10,16; Eg 9,5.
41«Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.#Alde niregandik 7,23+. betiko sutara Mk 9,48; Ju 7; Ap 20,10. 42Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; 43arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”. 44Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?” 45Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”. 46Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».#betiko zigorra, betiko bizitza Dn 12,2; Jn 5,29.

Currently Selected:

MATEO 25: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy