YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 23

23
Jesusek lege-maisuak eta fariseuak salatu
(Mk 12,38-40; Lk 11,37-52; 20,45-47)
1Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: 2«Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute#23,2 Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute: H.h., Moisesen irakats-aulkian eseriak daude; hau da, beraiek dira legea irakasteko eta azaltzeko kargudun ofizialak.. 3Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. 4Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. 5Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak#23,5 larrutxa: Grekoz, filakteria; larruzko ziskuak ziren; legeko lau pasarte nagusi eduki ohi zituzten barruan, pergaminotan idatziak (Ir 13,1-10.11-16; Dt 6,4-9; 11,13-21). Ezkerreko besoan eta bekokian eraman ohi zituzten judu helduek. borlatxo: Israeldar zintzo orok bere soineko ertzean hari urdinezko borlatxoak eraman ohi zituen Jainkoaren aginduak gogorarazteko; horregatik, begirune handia zieten jantzi-borlatxo horiei. jantzietan;#jendeak ikusteagatik 6,1.5.16. 6gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak;#mahaiburuak Lk 14,7. 7gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea. 8Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete. 9Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa. 10Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. 11Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.#zerbitzuaren handitasuna 20,26+. 12Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.#goratu, beheratu 18,4; Is 2,9-17; Ez 21,31; Jb 22,29; Es 29,23; Lk 1,52-53; 14,11; 18,14.
13«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten.#Ai zuek, lege-maisuok Jr 8,8; Ml 2,8. itxurazale 6,2+. erreinuan sartu 5,20+. ( 14#23,14 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan ez da ageri tx. hau. Honela dio: Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Azkengabeko otoitzen aitzakiaz alargunen ondasunak irensten dituzue. Horregatik, epairik zorrotzena izango duzue (ik. Mk 12,40).).
15«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri#23,15 juduberri: Grekoz, proselito. Hitz honek juduen sinesmenera bihurtutako eta erdainkuntzaz herri hautatuarekin elkarturiko jentila adierazten du. egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue infernurako!
16«Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: “Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.#gidari itsu 15,14; 23,24; Jn 9,38-41; Erm 2,19. 17Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua? 18Beste hau ere irakasten duzue: “Aldareagatik zin egiteak ez du baliorik; aldare gaineko opariagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”. 19Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea? 20Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin; 21tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin; 22zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.#Jainkoaren tronua 5,34; Is 66,1; Eg 7,49.
23«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen#23,23 Barazkirik kaskarrenak: H.h., Menda, anisa eta kuminoa. hamarrenak#hamarrenak Lb 27,30; Dt 14,22. legeko gauzarik garrantzizkoenak 9,13; Jr 5,1; Am 5,21-24; Mi 6,8. ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe! 24Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!
25«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean!#kanpotik garbitu Mk 7,4. 26Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.
27«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak. 28Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.#azaletik zintzo Lk 16,15.
29«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue, 30esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”. 31Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela.#profetak hil Eg 7,52. 32Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!
33«Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?#sugegorrikumeok 3,7; 12,34; Lk 3,7. infernu 5,22+. 34Hor bidaliko dizkizuet nik profetak, jakintsuak eta lege-maisuak, eta zuek batzuk hil eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue.#mezularien zoria 5,11-12; 10,23; 1 Ts 2,14-15. Ik. 21,35-36+. 35Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuria izan den errugabe guztien odolaren errua: hasi Abel zintzoaren odoletik, eta santutegitik aldarea bitartean hil zenuten Barakiasen seme Zakariasen#23,35 Zakarias: Segur aski, 2 Kro 24,20-22an aipaturiko Joiadaren seme Zakarias da; bi hilketak Jesusek erabilitako hebreerazko Biblian azaltzen ziren lehenengoa eta azkenekoa ziren. odoleraino.#Abelen odola Has 4,8-10. Zakariasen odola 2 Kro 24,20-22. 36Benetan diotsuet: Gizaldi honi emango zaio horren guztiaren zigorra.
Jesus Jerusalemengatik aieneka
(Lk 13,34-35)
37«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.#profetak hiltzen dituzuna 1 Erg 19,10.14; Jr 26,20-23; 2 Kro 24,20-22; Eg 7,52; 1 Ts 2,15; Heb 11,37. 38Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea.#hutsik geldituko etxea 1 Erg 9,7-8; Jr 12,7; 22,5; Tb 14,4. 39Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, harik eta hau esango duzuen arte: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!»#Bedeinkatua… Sal 118,26. Ik. 21,9+.

Currently Selected:

MATEO 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy