YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 8

8
1Jesus Oliamendira joan zen.#Jesus Oliamendira Lk 21,37. 2Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.#irakasten hasi Mt 26,55.
3Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz, 4esan zioten Jesusi:
—Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. 5Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?#harrika hil Lb 20,10; Dt 22,22.
6Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.#azpikeriaz Mt 16,1+. 7Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:
—Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.#lehen harria jaurti Dt 17,7.
8Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. 9Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.#alde egin Mt 22,22. 10Jesusek zutitu eta esan zion:
—Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
11Hark erantzun:
—Inork ere ez, Jauna.
Orduan, Jesusek:
—Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)#ez egin berriro bekaturik 5,14.
Jesus munduko argia
12Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro:
—Neu naiz munduarentzat argia#8,12 Neu naiz… argia: Ik. 6,35 oh.; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.#munduarentzat argia 1,4.5.9; 9,5; 12,46.
13Orduan, fariseuek esan zioten:
—Zuk zeure buruaren alde egiten duzu testigantza; beraz, zure testigantzak ez du balio.#zeure buruaren testigu 5,31.
14Jesusek erantzun zien:
—Nik testigantza neure buruaren alde egiten badut ere, nire testigantzak balio du, ongi baitakit nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan.#nondik etorria Jesus 7,27+. 15Zuek giza erara duzue epaitzen; nik ez dut inor epaitzen#8,15 giza erara: H.h., haragiaren arabera; hau da, giza irizpidez eta, beraz, itxuren arabera (ik. Erm 7,18 oh.). epaitzen: Hots, gaitzesten edo kondenatzen..#giza erara 7,24+. inor epaitzen ez 12,47. 16Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa litzateke, ez baitut nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik.#baliozko epaia 5,30. Jesus ez dago bakarrik 5,37; 8,29; 16,32. 17Eta zuen legean dago idatzia, bi lagunen testigantza baliozkoa dela.#bi lagunen testigantza Dt 17,6; 19,15. 18Honela bada, nik neure buruaren alde egiten dut testigantza, baina bidali nauen Aitak ere nire alde egiten du testigantza.#Aitaren testigantza 5,32+.
19Orduan, haiek galdetu zioten:
—Non da zure Aita?
Jesusek erantzun zien:
—Ez dakizue ezer, ez nitaz, ez nire Aitaz; ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete.#Aita ezagutu, Jesus ezagutu 14,7; 16,3.
20Adierazpen hauek tenpluan irakasten ari zela egin zituen Jesusek dirutegi ondoan#8,20 dirutegi ondoan: Opariak hartzeko kutxatilak zeudeneko tenplu aldea.. Halere, ez zion inork eskurik bota, ez baitzen artean iritsia haren ordua.#Jesusen ordua 2,4+.
Sinesten ez dutenen bekatua
21Berriro esan zien Jesusek:
—Ni banoa, eta zuek nire bila ibiliko zarete, baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan.#Jesusen bila 7,34+. zuek ezin joan 7,34+.
22Orduan, entzuleek:
—Bere burua hil behar ote du? Horregatik esaten ote du «Ni noan tokira zuek ezin zarete joan»?#entzuleen harridura 7,35.
23Jesusek jarraitu zuen:
—Zuek behekoak zarete, ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, ni ez naiz mundu honetakoa.#behekoak eta goikoa 3,31; 17,14. 24Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena naizela#8,24 ni naizena naizela: H.h., ni naizela. Neu naiz adierazpenak Jainkoak Moisesi agertu zion izena (ik. Ir 3,14 oh.) edota I.Z.eko beste hainbat adierazpen dakartza gogora. Horietan Jainkoa bakarra dela aitortzen da (Jainko bakarra, Salbatzaile bakarra, etab.; ik. Dt 32,39; Is 41,4; 43,10-11; 48,12). Jainkoaren aitorpen hau ondorio guztiekin egozten zaio Jesusi Joanen Ebanjelioan (ik. 8,28.58; 13,19; 18,5-8). sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete.#ni naizena naizela sinetsi 13,19+.
25Orduan, esan zioten:
—Nor zara zu?
Jesusek erantzun:
—Hasieratik ari natzaizue esaten#8,25 Hasieratik ari natzaizue esaten: Esaldi hau ez da itzultzeko erraza. Horregatik, era batera eta bestera itzuli ohi da: Lehendabizi, esaten ari natzaizuena bera, edota Lehendabizi, zergatik hitz egin behar dizuet?. 26Badut zuetaz zer esanik eta zer gaitzetsirik asko. Baina bidali nauena fidagarria da; eta nik hari entzun diodana, horixe bera esaten diot munduari.#fidagarria 7,28. Jesusen esanak Aitarenak 7,16+.
27Baina ez ziren jabetu Aitaz mintzo zitzaiela. 28Esan zien, bada, Jesusek:
—Gizonaren Semea jasoko duzuenean, orduan konturatuko zarete naizena naizela ni, eta ez dudala neurez ezer egiten, baizik eta Aitari ikasia bakarrik esaten dudala.#Gizonaren Semea jasoa 3,14+. ez dut neurez ezer egiten 5,19+. 29Neurekin dut bidali nauena; ez nau, ez, bakarrik utzi, hark atsegin duena egiten baitut beti.#Jesus ez dago bakarrik 8,16+. Aitak atsegin duena 5,30+.
30Gauzok esan zituenean, askok sinetsi zuten harengan.#askok sinetsi 10,42+.
«Egiak aske egingo zaituzte»
31Orduan, esan zien Jesusek sinetsi zioten juduei:
—Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete;#Nire mezuan iraun 15,7. 32horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.
33Erantzun zioten:
—Gu Abrahamen hazikoak gara, eta ez gara inoiz inoren esklabo izan. Nola diozu aske izango garela?#Abrahamen hazikoak 8,39; Mt 3,9; Lk 3,8.
34Jesusek erantzun zien:
—Bene-benetan diotsuet: Bekatu egiten duen oro bekatuaren esklabo da.#bekatuaren esklabo Erm 6,16.20; 2 P 2,19. 35Eta esklaboa ez da betiko etxean geratzen; semea, ordea, bai.#esklaboa ez etxean Ir 21,2; Dt 15,12. 36Beraz, Semeak askatzen bazaituzte, benetan aske izango zarete. 37Badakit, bai, Abrahamen hazikoak zaretena; baina ni hil nahian zabiltzate, nire mezua zuengan itsasten ez delako.#Jesus hil nahian 5,18+. 38Neure Aitaren ondoan ikusi dudanaz mintzo naiz ni; zuek, ordea, zeuen aitarengandik ikasi duzuena egiten duzue.
Jesus eta Abraham
39Erantzun zioten Jesusi:
—Abraham dugu aita.
Jesusek esan zien:
—Abrahamen seme baldin bazinete, Abrahamek egin zuena egingo zenukete.#Abraham dugu aita 8,33+. 40Zuek ni hil nahian zabiltzate, Jainkoarengandik ikasi nuen egia esan dizuedalako; Abrahamek ez zuen horrelakorik egin. 41Zuek zeuen aitak egin zuena egiten duzue.
Erantzun zioten:
—Gu ez gara sasikume#8,41 sasikume: H.h., Gu ez gara prostituziotik jaioak. Prostituzioak nahiz adulterioak idolatria —hau da, Jainkoarekiko desleialtasuna— adierazten du maiz Biblian (ik. Ez 16,15 eta Os 1,2 oh.).; aita bakarra dugu, Jainkoa.#aita bakarra Jainkoa Dt 32,6; Is 63,16; 64,7.
42Jesusek, orduan:
—Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik.#Zuen aita Jainkoa balitz 1 Jn 5,1. Jainkoarengandik etorria 7,27+. Jainkoak bidalia 7,28+. 43Zergatik ez duzue ulertzen nire mintzaira? Nire mezua onartu nahi ez duzuelako. 44Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin. Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten. Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.#deabruaren gogoa egin 1 Jn 3,8. hiltzaile Has 3,4. 45Niri, berriz, egia diodalako, ez didazue sinesten. 46Ea zuetariko zeinek aurpegiratzen didan bekaturik! Baina egia badiot, zergatik ez didazue sinesten?#Jesusek bekaturik ez 2 Ko 5,21; Heb 4,15; 7,26; 9,14; 1 P 2,22; 1 Jn 3,5. 47Jainkoarena denak onartzen du Jainkoak irakatsia; zuek ez duzue onartzen, Jainkoarenak ez zaretelako.#Jainkoaren irakatsia onartu 18,37; 1 Jn 4,6.
48Orduan, judu haiek erantzun zioten:
—Ez al dugu arrazoi samariarra#8,48 samariarra: Izen iraingarria, juduek samariarrak etsaitzat baitzeuzkaten aspaldidanik (ik. 4,9 oh.). zarela eta deabruaren menpe zaudela esatean?#samariarra 4,9. deabruaren menpe 7,20+.
49Jesusek erantzun zien:
—Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen; 50baina ni ez naiz neure ohoreaz arduratzen; beste bat arduratzen da horretaz, eta hark du epaitzeko ahalmena.#neure ohorearen bila 5,44+. 51Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko.#Jesusen mezua eta betiko bizia 3,15+.
52Entzuleek esan zioten:
—Oraintxe bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta zuk diozu: «Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango».#heriotzarik ez Mk 9,1. 53Gure aita Abraham baino handiagoa al zara, bada, zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?#Abraham baino handiago 4,12.
54Jesusek erantzun zuen:
—Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak. 55Zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; nik, bai, ezagutzen dut, eta ez dudala ezagutzen esango banu, gezurti nintzateke zuek bezalaxe; baina ezagutzen dut, baita onartzen ere haren mezua.#Jesusek Aita ezagutzen 7,28+. 56Zuen aita Abraham pozik zen nire eguna ikusiko zuen itxaropenez; ikusi zuen, eta poztu egin zen.
57Orduan, esan zioten entzuleek:
—Ez dituzu oraindik berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi duzula?
58Jesusek erantzun zien:
—Bene-benetan diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naiz ni.#Abraham baino lehenagokoa 1,1.
59Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko; baina Jesus ezkutatu egin zen eta tenplutik irten.#Jesus harrikatu nahian 10,31; 11,8.

Currently Selected:

JOAN 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy