YouVersion Logo
Search Icon

JUDIT 1

1
Gerratea Asiriaren eta Mediaren artean
1Hamabi urte ziren Nabukodonosor Ninive hiri handian asiriarren errege zela. Aldi berean, Arfaksad zen mediarren errege Ekbatanan#1,1 Testu honetako berri historikoak ez dira oso zehatzak. Nabukodonosor izan, Babiloniako errege izan zen K.a. 604-562 bitartean (ik. 2 Erg 24,1). Babiloniako inperioa, hain zuzen, Asiriakoaren hondakinen gainean eraiki zuten. Ninive Asiriako hiriburua zen, eta Ekbatana Asiriatik ekialdera bizi ziren mediarren hiriburua..#Ninive Jon 1,2+. Ekbatana Esd 6,2; 2 M 9,3. 2Honek harlanduzko harresia eraiki zuen Ekbatanaren inguruan; harri bakoitza metro eta erdi zen zabal eta hiru metro luze; harresia, berriz, hogeita hamabost metro zen gora eta hogeita bost zabal. 3Harresiko ateen gainean dorreak eraiki zituen; berrogeita hamar metro ziren gora, eta oinarriak hogeita hamar zabal. 4Ateak hogeita hamabost metro ziren gora eta hogei metro zabal; horrela, atera zitekeen gudarostea, oinezkoak ongi lerrokatuak zirela.
5Aldi hartan, Nabukodonosor erregeak gerra egin zion Arfaksad erregeari Ragau#1,5 Ragau: Nahiz eta grekozko testuak hemen eta 1,15ean izen hori dakarren, Ekbatanatik ipar-ekialdera 160 km ingurura zegoen Rage hiria adierazi nahi du (ik. Tb 4,1). lurraldeko lautada handian. 6Arfaksadi mendialdeko eta Eufrates, Tigris eta Hidaspe ibaiertzetako bizilagunak bildu zitzaizkion, baita elamdarren#1,6 elamdarren: Elam lurraldeko bizilagunak (ik. Is 22,6 eta Jr 49,34 oh.ak). errege Arioken lautadakoak ere. Eta beste herrialde askotako jendea ere bildu zen kaldearren aurka borrokatzera.
7Orduan, Nabukodonosorrek, Asiriako erregeak, mezulariak bidali zituen alde guztietara: ekialdera Pertsiako jendearengana, eta mendebaldera Zilizia, Damasko, Libano eta Libano aurreko jendearengana, Mediterraneo itsasbazterrean bizi zen jendearengana; 8baita Karmelen, Galaaden, Galilea Garaian, Esdrelon lautada handian,#Esdrelon 3,9; 4,6; 7,3. 9Samarian eta bertako hirietan bizi zirenengana ere. Eta Jordan ibaiaz mendebaldetik Jerusalem, Batanea, Kelus, Kades eta Egiptoko ibairaino, Tafnes, Ramses eta Gesen lurralde osoraino; 10baita Tanis eta Menfis hirietaraino eta Egipton bizi ziren guztiengana ere, Etiopiako mugetaraino.
11Lurralde horietakoek guztiek, ordea, gutxietsi egin zuten Nabukodonosorren, Asiriako erregearen, deia eta ez zitzaizkion gerrarako elkartu, ez baitzioten beldurrik, gudalagunik gabeko gizona#1,11 gudalagunik gabeko gizona: Honela ere itzul daiteke: gizon bakarra zelako edota gizona bakarrik zelako edota beste edozein gizon bezalakoa zelako. zelako. Eta esku-hutsik eta aurpegia lotsaz beterik itzularazi zituzten Nabukodonosorren mezulariak.
12Nabukodonosor biziki haserretu zen lurralde haien guztien kontra eta, bere errege-aulki eta erreinuagatik, zin egin zuen mendekatuko zela Zilizia osoaz, Damasko eta Siriaz, eta ezpataz sarraskituko zituela Moab, Amon#1,12 Moab, Amon: Jordan ibaiaz eta Itsaso Hilaz ekialdera zeuden lurraldeak., Judea eta Egiptoko bizilagun guztiak, itsasotik itsasoraino.
13Bere erregealdiko hamazazpigarren urtean, bere gudarostea hartu eta Arfaksad erregearen kontra gudukatu zen Nabukodonosor, eta menderatu egin zuen Arfaksaden gudaroste osoa, baita zalditeria eta gurditeria ere. 14Gero, Mediako hirien jabe egin eta Ekbatanara heldurik, hango dorreez jabetu eta plazak hondatu zituen, hain ederra zen hiria lotsagarri bihurtuz.
15Ragauko mendietan harrapatu zuen Arfaksad eta geziz josi. Horrela galdu zen errege hura betiko.
16Gero, Ninivera itzuli zen bere gudaroste ugariarekin eta bertan gelditu zen ehun eta hogei egunez atsedena hartzen eta jan-edanean bere gudarostearekin.#ehun eta hogei egun Est 1,3-4.

Currently Selected:

JUDIT 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy