YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 13

13
SAMSON (13,1—16,31)
Samsonen sortzea
1Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek, eta Jaunak filistearren menpe utzi zituen berrogei urtez.
2Bazen Tzoran#13,2 Tzora: Hirixka hau Jerusalemdik mendebaldera 22 km-ra zegoen. Manoah izeneko gizon bat, Danen leinukoa. Haren emazteak ez zuen haurrik izan, agorra baitzen.#agorra Has 11,30; 18,11; 29,31; 1 Sm 1,2; Lk 1,7.
3Behinola, emakume hari Jaunaren aingerua agertu eta esan zion: «Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu.#jaiotza iragarri Has 18,10; Lk 1,13. 4Baina ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik, 5zeren eta sabelean sortu eta semea izanen baituzu. Ez diote ilerik moztu behar, amaren sabeletik “nazireu”#13,5 nazireu: Jainkoarentzat era berezian sagaratua, hautatua (ik. Zen 6,1-8). Edari mozkorgarririk eta janari kutsaturik hartzeko debekua amarentzat ere izateak semea amaren sabeletik sagaratua zela esan nahi du. izan behar baitu, hau da, Jaunarentzat sagaratua. Hura hasiko da israeldarrak filistearren menpetik askatzen».
6Emakumeak senarrarengana joan eta esan zion: «Jainkoaren gizon bat etorri zait; Jainkoaren aingeru-itxura zuen, zinez izugarria. Ez diot galdetu nongoa den, berak ere ez dit bere izenik esan. 7Baina esan dit: “Sabelean sortu eta semea izanen duzu. Ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik; amaren sabelean sortu eta hil arte, “nazireu” izan behar baitu haurrak, hau da, Jaunarentzat sagaratua”».
8Orduan, Manoahek otoitz hau egin zion Jaunari: «Otoi, ene Jauna, betorkigu berriro lehen bidali duzun Jainkoaren gizona eta esan diezagula zer egin behar dugun jaioko den haurrarekin».
9Entzun zuen Jaunak Manoahen oihua eta etorri zen berriro Jainkoaren aingerua emakumeagana. Zelaian eseria zegoen emakumea, baina haren senar Manoah ez zen harekin. 10Orduan, emakumeak lasterka joan eta esan zion senarrari: «Lehengoan etorri zitzaidan gizona agertu zait berriro». 11Emaztearen ondoren joan zen Manoah. Gizonarenganaino heltzean, esan zion Manoahek:
—Zu al zara nire emazteari mintzatu zitzaiona?
Gizonak erantzun zuen:
—Neu naiz.
12Orduan, Manoahek:
—Zuk hitzemana betetzean, zein arau eta zein jokabide hartu beharko du haurrak?
13Jaunaren aingeruak Manoahi:
—Zure emazteak bete dezala esan nion guztia. 14Ez dezala hartu mahatsez eginiko ezer, ez edan ardorik, ez edari mozkorgarririk, eta ez dezala jan ezer kutsaturik. Bete dezala agindu nion guztia.
15Orduan, Manoahek Jaunaren aingeruari:
—Geldi zaitez gurekin; antxume bat prestatuko dizugu.#antxumea prestatu Ik. 6,18+.
16Jaunaren aingeruak erantzun zion:
—Geldiaraziko baninduzu ere, ez nuke zuk emandakorik jango; erre-oparia egin nahi baduzu, eskaini Jaunari.
Manoahek, Jaunaren aingerua zela ohartu gabe, 17galdetu zion:
—Nola duzu izena, zuk hitzemana betetzean, ohora zaitzagun?#Nola duzu izena Has 32,30; Ir 3,12-15.
18Eta Jaunaren aingeruak:
—Zertarako jakin nahi duzu nire izena? Misteriotsua da.
19Manoahek, antxumea eta labore-oparia harturik, erre-oparia eskaini zion haitz baten gainean bere egintzetan misteriotsua den Jaunari. Manoah eta emaztea begira gelditu ziren.#haitz baten gainean 6,20. 20Aldaretik sugarra zerurantz igotzean, Jaunaren aingerua ere igo egin zen aldareko sugarrekin batera. Hori ikustean, Manoah eta emaztea ahuspeztu egin ziren lurreraino.#Aldaretik sugarra zerurantz 6,21. 21Aurrerantzean ez zitzaien agertu Jaunaren aingerua Manoahi eta emazteari. Orduan, Manoahek, Jaunaren aingerua izan zela oharturik, 22esan zion emazteari:
—Seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu#13,22 Jainkoa… dugu: Israeldarren ustetan, Jainkoa ikusteak hiltzeko arriskua zekarren (ik. Dt 4,33 eta oh.)..
23Emazteak, ordea, esan zion:
—Hil nahi izan bagintu, ez zigukeen onartuko egin dizkiogun erre-opari eta labore-oparia, eta ez zigukeen ikus eta entzunaraziko horrelako gauzarik.#Jainkoa ikusteak heriotza ekarri 6,22-23; Ir 33,20; Dt 5,24-26. Ik. Has 32,31.
24Emazteak haurra izan eta Samson izena eman zion. Hazi zen haurra eta bedeinkatu zuen Jaunak.#Samson Heb 11,32. 25Tzora eta Extaol hirien arteko Danen kanpalekuan zegoen batean, Jaunaren espiritua Samsoni eragiten hasi zen.

Currently Selected:

EPAILEAK 13: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy