YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 10

10
BESTE BI EPAILE ISRAELEN (10,1-5)
Tola
1Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean#10,1 Puah… Tola: Isakarren leinuko senitarte batzuen izenak (ik. Has 46,13; Zen 26,23; 1 Kro 7,1). Xamir: Ez dakigu non zegoen. Efraimgo mendialdea: Mendialde honen izena hartu zuen Efraimen leinuak.. 2Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.
Jair
3Ondoren, Jair#10,3 Jair: Galaadeko lurraldean bizi zen Manasesen leinuko senitarte baten izena da Jair. agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.#Galaadeko Jair Zen 32,41; Dt 3,14; 1 Erg 4,13; 1 Kro 2,21-23. 4Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto#10,4 asto: Ik. 5,10 oh. bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.#Hogeita hamar seme 8,30; 12,14. 5Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.
JEFTE (10,6—12,7)
Israeldarrak Jaunarengandik urrundu
6Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.
7Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak. 8Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak. 9Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen. 10Orduan, israeldarrek dei egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz».#dei egin Jaunari 3,9.15; 4,3; 6,6. Bekatu egin dugu Dt 1,41; 1 Sm 12,10; 1 Erg 8,47; Sal 106,6; Dn 9,5; Ba 1,17.
11Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek, 12sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek#10,12 madiandarrek: Honela grekozko antzinako itzulpenak; hebreerazko testuak maondarrek dio. zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?#ez al zintuztedan… salbatu? 2,16; 3,9.15; 6,9.14; 10,1. 13Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko. 14Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»#jo ezazue… salba zaitzatela Dt 32,37-38; Jr 2,28.
15Israeldarrek, berriz, esan zioten Jaunari: «Bekatu egin dugu, bai. Egizu gurekin egokien iruditzen zaizuna. Baina gaur bederen salba gaitzazu!»
16Orduan, israeldarrek jainko arrotzen irudiak bota eta Jauna gurtu zuten. Eta Jaunak ezin izan zuen gehiago jasan israeldarren sufrimendua.#jainko arrotzen irudiak bota Has 35,2.4; Jos 24,23; 1 Sm 7,3-4. Jaunak ezin jasan… sufrimendua Ik. Ir 3,7.9.
17Amondarrek bildu eta Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. Israeldarrek ere bildu eta Mitzpan ezarri zuten berena. 18Galaadeko buruzagiek eta jendeak esan zioten elkarri: «Amondarrei eraso diezaien lehenengo gizona izanen da Galaadeko bizilagun guztion buruzagi».

Currently Selected:

EPAILEAK 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy