YouVersion Logo
Search Icon

SANTIAGO 2

2
Sinesmenak ez du bereizkeriarik egiten
1Ene senideok, ezin elkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan duzuen fedea eta pertsonen artean#bereizkeriarik ez pertsonen artean 2,9; Jb 34,19. bereizkeria egitea. 2Eman dezagun, esate baterako, zuen batzarrean bi gizon sartzen direla, bata aberatsa, urrezko eraztunez eta dotore jantzia, eta bestea pobrea, zarpail jantzia; 3eta dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten diozuela: «Zatoz, jar zaitez hemen, ohorezko tokian»; pobreari, berriz: «Hago hi hor zutik», edo: «Jar hadi lurrean, nire oinazpikoaren ondoan»; 4horrela jokatuz, ez al zarete zeuen artean bereizkeriak egiten ari, eta ez al duzue irizpide okerrez epaitzen?
5Adizue, nire senide maiteok: Ez ote ditu hautatu#Jainkoak pobreak hautatu 1 Ko 1,26-28. erreinua ondaretzat jasotzeko Mt 25,34; 1 Ko 6,9-10; 15,50; Ga 5,21. Jainkoak munduaren begitan pobre direnak, sinesmenez aberats izateko eta bera maite dutenei agindutako erreinua ondaretzat jasotzeko? 6Zuek, berriz, lotsaz betetzen duzue pobrea. Ez ote dira aberatsak zuek zapaltzen eta auzitegira eramaten zaituztetenak? 7Ez ote dira horiek zuek daramazuen izen ederra#2,7 zuek daramazuen izen ederra: H.h., zuen gain hots egin den izen ederra: Segur aski, kristauak bataioan hartu duen Jesus Jaunaren izena (ik. Eg 2,38; 10,48). iraintzen dutenak?
8Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia#2,8 lege nagusia: H.h., errege-legea. Errege-legea alegia, edota Jainkoarengandik datorrelako, edota Jainkoaren erreinuko legea delako, edota Jesusek emaniko lege nagusia delako.: Maitatu#Maitatu… Lb 19,18; Mt 19,19; 22,39; Mk 12,31; Lk 10,27; Erm 13,9; Ga 5,14.lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto. 9Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue, eta legeak berak salatzen zaituzte eta errudun egiten. 10Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da.#agindu bat bakarra hausten duena Dt 27,26; Mt 5,19; Ga 3,10. 11Izan ere, ez egin adulteriorik#ez egin adulteriorik Ir 20,14; Dt 5,18; Mt 5,27; 19,18; Lk 18,20; Erm 13,9. ez hil inor Ir 20,13; Dt 5,17; Mt 5,21; Mk 10,19; Lk 18,20; Erm 13,9. esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu. 12Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala. 13Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian.#Jainkoaren eta gizakien errukia Mt 5,7; 18,32-35.
Fedea eta egintzak
14Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?#fedea eta egintzak 1,25; 3,13; Erm 2,6.15-16; 3,28; Ga 2,16; 5,6; Ef 2,8-10; Kol 1,10; 1 Ts 1,3; 2 Ts 1,11. 15Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu, 16eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek? 17Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago.#fedea hila 2,20.26. 18Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea. 19Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute#deabruek ere sinesten dute Mt 8,29; Mk 1,24; 5,7; Lk 4,34. hori, eta ikaraz daude.
20Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa#2,20 alferrikakoa: Eskuizkribu askok hila diote. dena? 21Ez al zuen Jainkoak gure guraso Abraham#gure guraso Abraham Is 51,2; Mt 3,9; Lk 16,24.27.30; Jn 8,39.53; Erm 4; Ga 3,6-9. Isaak Has 22,9.12. zuzentzat hartu egin zuenarengatik, hau da, bere seme Isaak aldare gainean eskaintzeagatik? 22Ikusten duzu, beraz, Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun#Abrahamen fedeak egintzak zituen lagun Heb 11,17., eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera. 23Horrela bete zen Liburu Santuak dioena: Abrahamek#Abrahamek… Has 15,6; Erm 4,3.9.22; Ga 3,6. Abrahami Jainkoaren adiskide deitu Is 41,8; 2 Kro 20,7.sinetsi egin zion Jainkoari eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen, eta «Jainkoaren adiskide» deitu zitzaion. 24Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez#2,24 egintzen bidez… eta ez fede hutsez: Itxura batean, Santiagoren adierazpen hau Pauloren printzipio nagusiari kontrajartzen zaio, Pauloren arabera Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez zuzenesten edo onartzen baitu Jainkoak gizakia, eta ez legea betetzeagatik (ik. Erm 1,17; 3,20-30; Ga 2,16). Hala ere, kontrakotasuna itxurazkoa besterik ez da, bi idazleek arazo berari ikuspuntu ezberdinetik begiratzen diotelako sortua. Hain zuzen, Paulorentzat ere, fedea alferrikakoa izango litzateke eraginkorra ez balitz eta maitasun-egintzak sortuko ez balitu.. 25Horrelaxe gertatu zen Rahab#Rahab Jos 2,4.15; 6,17; Heb 11,31. emagalduarekin ere. Ez ote zuen Jainkoak zuzenetsi egin zuenagatik, hebrear ikertzaileak etxean hartu eta, gero, beste bide batetik joanarazi zituelako, alegia? 26Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago.

Currently Selected:

SANTIAGO 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy