YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 63

63
Jaunak herriak zigortu
1—Nor da Botzratik,
Edomgo#63,1 Botzra, Edom: Ik. 34,5 oh. Edom Israelen etsaien eredutzat hartzen da. Jainko mendekatzailearen eta profetaren arteko elkarrizketa bezala eratua dago poema. hiriburutik,
soinekoa gorriz tindaturik
datorren hori,
jantzi dotorez,
indar-kemenez datorren hori?
—Neu naiz,
justiziaz epaitzen dudana,
salbatzen ahaltsu naizena.#Botzra 34,6+. Edom 34,5+. soinekoa gorri Ap 19,13.
2—Zergatik dituzu, bada,
jantziak gorri,
dolarean mahatsa
zapaltzen duenak bezala?
3—Bai, mahatsa zapaltzen jardun dut,
neuk bakarrik jardun ere,
beste herrietako inork
lagundu gabe.
Amorru biziz zapaldu ditut etsaiak,
suminez estutu lurraren kontra,
eta haien odol-zipriztinez#63,3 beste herrietako: Qumrango eskuizkribuak herriko, hau da, Israelgo, dio. odol-zipriztinez: H.h., zuku-zipriztinez, mahats-zapaltzailearen irudiarekin jarraituz. Ezaguna da Biblian kontrako irudia ere: mahats-odola, zukua esateko.
jantziak erabat zikindu zaizkit.#mahatsa zapaldu Jl 4,13; Nk 1,15; Ap 14,19-20; 19,15.
4Izan ere,
heldua zen erabakia nuen eguna,
etsaiez mendekatu
eta nire herria askatzeko eguna.#mendeku-eguna 34,8+; 61,2.
5Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;
txunditurik nengoen
niri eusteko inor ez zelako.
Neure ahalmenak
eman dit garaipena,
neure sumina izan dut euskarri.#ahalmenak eman garaipena 59,16.
6Amorru biziz zapaldu ditut herriak,
neure sumin-edariz mozkortu
eta haien odola lurrean isuri.#mozkortu 49,26+.
Jaunaren ontasuna Israelekin
7Gogora ditzadan
Jaunaren mesedeak,
gorets dezadan Jauna,
guztiz ona izan baita Israelekin:
gupida eta maitasun handiz
jokatu du haren alde.#Jaunaren mesedeak Sal 13,6; 89,2.
8Hau zioen Jaunak berekiko:
«Neure herria dut,
neure seme-alabak:
ez didate, ez, huts egingo».
Eta onik atera zituen#Jaunaren seme-alaba Dt 14,1+. Ik. 1,2+.
9larrialdi guztietatik;
ez inolako ordezkari
edo mandatarik,
berak zituen onik atera.
Berak zituen askatu
maitasun eta gupidaz;
ardura handiz gidatu zituen
antzinako garaietan.#maitasun eta gupidaz Jr 31,3; Os 3,1; 11,1; Ml 3,17. arduraz gidatu 46,3-4; Dt 1,31+.
10Baina haiek
Jaunaren kontra errebelatu
eta haren espiritu santua
atsekabetu zuten;
horregatik, etsai bihurtu zitzaien
eta borroka egin zien.#Jaunaren espiritua atsekabetu Ef 4,30.
11Orduan, antzinako garaiez,
Moisesen garaiez, oroitu zen herria:
«Non da Jauna,
Moises bere artaldearen artzaina
uretatik bizirik atera zuena?
Non da bere espiritu santua
harengan ezarri zuena?#uretatik atera Ir 2,1-10. espiritua harengan ezarri Zen 11,17.
12Non bere ahalmen bikainaz
Moisesen eskuinaldean ibili zena
eta, betiko izena bereganatzeko,
israeldarren aurrean itsasoa
zabaldu zuena?#betiko izena bereganatu Sal 135,13. itsasoa zabaldu 51,10; Ir 14,15-31.
13Non haiek,
zaldiak basamortuan bezala,
itsas hondoan zehar
ibilarazi zituena?
Ez zuten estropezurik egin,
14ibarrera jaisten den
abere-taldearen antzera.
Jaunaren espirituak atsedenera
eraman zituen».
Halaxe eraman zenuen, Jauna,
zeure herria,
izen bikaina zeureganatuz horrela.#abere-taldearen antzera Sal 77,21.
Laguntza eske erregua
15Begira, Jauna, zerutik,
zeure bizileku santu
distiratsu horretatik:
Non dira
zure maitemina eta indarra?
Non zure bihotz samurra
eta errukia?
Ez bitez egon guregandik urrun!#Begira zerutik Sal 80,15. maitemina, bihotz samurra Jr 31,20; Os 11,8.
16Zeu zara gure aita!
Abrahamek ez daki gure berri,
Jakobek ere ez gaitu ezagutzen.
Zeu zara, Jauna, gure aita,
«Gure askatzaile»
duzu izena betidanik.#Zeu gure aita 43,1; 64,7; Dt 32,6+. askatzaile 41,14+.
17Zergatik utzi diguzu
zure bideetatik aldentzen,
zuri begirunerik ez izateraino
gure bihotzak gogortzen?
Itzul zakizkigu,
zeure zerbitzariongatik,
zeure oinordetzat aukeratu dituzun
leinuongatik.#Itzul zakizkigu Sal 80,15; 90,13. zeure oinorde Dt 32,9.
18Bai denbora gutxiko izan dela
zure herri santua lurraldearen jabe!
Profanatua dute etsaiek
zure santutegia.#santutegia profanatua 64,10.
19Zuk gobernatuko
ez bagintuzu bezala
gaude aspalditik,
zure izena eramango
ez bagenu bezala.
Ai zerua urratu eta jaitsiko bazina!
Mendiek dar-dar egingo lukete
zure aurrean.#zure izena eraman Dt 28,10+. zerua urratu Mk 1,10. Mendiek dar-dar Mi 1,4; Sal 18,8+; 144,5.

Currently Selected:

ISAIAS 63: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy