YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 40

40
BIGARREN ISAIAS (40,1—55,13)
Kontsolatu nire herria
1Hau dio zuen Jainkoak:
«Kontsola ezazue,
kontsolatu nire herria!#Kontsolatu 49,13; 51,3.12; 52,9; 61,2.
2Mintza bihotzera Jerusalemi;
hots egiozue
burutu duela bere morrontza,
ordaindu bere erruen zorra,
gogor ordainarazi baitizkio Jaunak
bere bekatuak».
3Ahots bat oihuka:
«Prestatu basamortuan
bidea Jaunari,
berdindu eremuan galtzada
gure Jainkoari.#Prestatu basamortuan bidea Mt 3,3 par.; Lk 1,76; Jn 1,23. galtzada/bidea 11,16+; 42,16; 43,19; 49,11; 57,14; 62,10; Ml 3,1.23-24.
4Bete daitezela sakanak,
beheratu mendi-muinoak;
bihur bitez zelai eta lautada
paraje latz eta malkarrak.#Bete sakanak… 45,2; Ba 5,7; Lk 3,4-5.
5Orduan, Jaunak
bere ospea agertuko du
eta gizaki guztiek batera
ikusiko dute.
Jaunak berak esan du».#Jaunak ospea agertuko 35,1-2+; 58,8; 60,1-2. Jaunak berak esan du 1,20; 58,14.
6Ahots batek dio: «Hots egin!»
Eta nik: «Zer behar dut hots egin?»
«Gizaki oro belarraren pareko da,
landako lorea bezain sendo:#belarraren pareko 40,23-24; 51,12; St 1,10-11; 1 P 1,24-25. Ik. Sal 37,2+.
7ihartzen da belarra, zimeltzen lorea,
Jaunak haizeari joaraztean.
Bai, belarraren pareko da gizateria:
8ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;
gure Jainkoaren hitzak, ordea,
betiko dirau».#Jainkoaren hitzak betiko dirau Sal 119,89+; Mt 24,35.
9Igo mendi garai batera, Sion,
albiste pozgarria hots egitera#40,9 Sion, albiste pozgarria hots egitera: Honela ere uler daiteke: Sioni albiste pozgarria hots egitera.;
goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,
goratu beldurgabe ahotsa,
esan Judako hiriei:
«Hemen da zuen Jainkoa!#albiste pozgarria 41,27; 52,7; 61,1. Hemen da Jainkoa! 52,6; 58,9; Jn 12,15.
10Hara, ahalmen osoz dator
Jainko Jauna,
bere nagusigoa indartsu ezarriz.
Hara, berekin dakar garaipen-agiria,
berak askaturiko herria#40,10 Hara, berekin… herria: H.h., Hara, berekin alokairua, bere aurretik saria; segur aski, Babiloniako erbestealditik askaturiko herria adierazten da..#berekin dakar… 62,11; Ap 22,12.
11Artzainak bezala
zaintzen du artaldea:
arkumea besoan hartu
eta altzoan eramaten du,
ama berria arduraz gidatzen».#Artzainak bezala Ez 34,11+; Lk 15,4-7.
Israelen Jainkoa paregabe handi
12Nork neurtu du itsasoa esku beteka,
edo zeruen zabala arra beteka,
edo lurreko hautsa lakarika?
Nork pisatu
mendi-muinoak balantzan?
13Nork neurtu du Jaunaren espiritua?
Nor izan da haren aholkulari?#Nork neurtu? Es 30,4+; Erm 11,34; 1 Ko 2,16.
14Nork eman dio
kontseilu eta argibide,
nork irakatsi jokabide zuzena?
Nork irakatsi jakintza
eta eginbide burutsua?#Nork eman kontseilu? Jb 21,22.
15Nazioak, harentzat,
suilean ur-tanta dira,
balantza gainean hautsa baino ez;
itsas herriak#40,15 itsas herriak: H.h., uharteak; hau da, Mediterraneoko uharte eta kostaldeak; baina Bigarren eta Hirugarren Isaiasenean askotan azaltzen den hitz honek urrutiko herriak adierazten ditu oro har, eta hala itzuli dugu gehienetan.,
hondar-alea bezain astun.#balantzan hautsa baino ez Sal 62,10; Jkd 11,22.
16Libanok#40,16 Libano: Ik. 10,34 oh. ez du aski abere
harentzat oparitan erretzeko,
ezta egurrik aski ere sutarako.
17Haren aurrean,
nazio guztiak ezer ez,
hutsaren hurrengo dira harentzat.
18Norekin konparatuko duzue
Jainkoa,
zein irudiz emango aditzera?#Norekin konparatuko Jainkoa? 40,25; 44,7; 46,5; Jr 10,6+; Eg 17,29.
19Artisauak urtzen du idoloa,
zilarginak estaltzen urrez
eta apaintzen zilarrezko katez.#idologileak 41,6-7; 44,9-20; 46,6-7; Jr 2,27-28; 10,3-5.14-15; 51,17-18; Sal 115,4-8+.
20Horretarako ahalbiderik ez duenak
zur ustelgaitza aukeratzen du
eta artisau treberen bat bilatzen,
zartatuko ez den irudia
molda diezaion.
21Ez al dakizue?
Ez al duzue inoiz entzun?
Ez al dizuete hasieratik
horren berri eman?
Ez al duzue ulertu
nork eraiki zuen mundua?#hasieratik adierazi 41,26; 45,21; 46,10.
22Lurraren gaineko sabaian
du Jainkoak tronua
eta handik lurtarrek
matxinsaltoak dirudite;
oihala bezala hedatu du zerua,
oihal-etxola bezala zabaldu,
bizitzeko.#zerua hedatu 44,24; Sal 104,2.
23Handikiak ezereztu egiten ditu,
munduko gobernariak
hutsaren pareko bihurtzen.#Handikiak ezereztu 17,13-14; 41,2-3; Jb 34,18-20.
24Oraindik lurrean
sendo sustraitu gabeko landareen,
erein edo landatu berrien
antzeko dira:
Jainkoak haize eman
eta ihartu egiten dira;
haize-erauntsiak eramaten
lastoa bezala.
25Jainko santuak galdetzen dizue:
«Norekin konparatuko nauzue,
norekin berdinduko?»#Jainko santua 6,3+.
26Jaso begiak gorantz eta ikus:
Nork egin zuen hori guztia?
Banan-banan aterarazten ditu
zeruko astroak,
bakoitzari bere izenez deitzen dio;
hain baita ahaltsu,
hain biziki indartsu,
batek ere ez dio
haren deiari huts egiten.#izarrei dei Sal 147,4+.
27Zergatik, Israel,
Jakoben herri hori,
zergatik ari zara esaten:
«Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,
nire eskubideek ez diote axola?»#Israel etsita 49,4.
28Ez al dakizu?
Ez al duzu inoiz entzun?
Jauna betiereko Jainkoa da,
lurbira osoa egin duena:
ez da nekatzen, ez akitzen;
ulermenaz gaindikoa
haren adimena.#betiereko Jainkoa Has 21,33. ulermenaz gaindikoa Erm 11,34.
29Nekatuari indarrak berritzen dizkio,
ezinduari ahalmena bihurtzen.
30Gazteak ere
nekatzen dira eta akitzen,
sasoitsuenak ere
ahuldu eta erortzen,
31baina Jaunarengan itxaro dutenek
indarrak berritzen dituzte:
arrano-hegoak hazten zaizkie,
lasterka egin eta ez dira nekatzen,
ibili eta ez akitzen.#Jaunarengan itxaro Sal 25,3+. indarrak berritzen Sal 103,5.

Currently Selected:

ISAIAS 40: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy