YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 39

39
Ezekiasek babiloniar mandatariak hartu
(2 Erg 20,12-19)
1Aldi hartan, Baladanen seme Merodak-Baladan Babiloniako erregeak, Ezekias gaixorik egona zela jakin zuelarik, gutuna eta erregaluak bidali zizkion.#gutuna eta erregaluak 2 Sm 8,9-10. 2Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain gozoko olioak, erakutsi zizkien, baita bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.
3Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion:
—Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu?
Ezekiasek erantzun:
—Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.
4Isaiasek, berriro:
—Zer ikusi dute zure jauregian?
Eta Ezekiasek erantzun:
—Etxean daukadan guztia ikusi dute. Ez diet neure altxortegiko deus ere erakutsi gabe utzi.
5Isaiasek, orduan, Ezekiasi:
—Entzun Jaun ahalguztidunak dioena: 6«Egunen batean —eta badator egun hori—, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko —dio Jaunak—.#Babiloniara eramango 2 Erg 24,12-14; 25,7.11; Jr 20,5; 27,22+. 7Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».
8Ezekiasek, orduan, Isaiasi:
—Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.
Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.

Currently Selected:

ISAIAS 39: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy