YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 29

29
Jerusalemen zoria
1Ai Jerusalem, Jerusalem#29,1 Jerusalem, Jerusalem: Jatorrizkoak Ariel, Ariel dio, 2. eta 7. tx.etan bezala. Jerusalem adierazten du, hitzaren interpretazioa argia ez den arren. Hitzak, Ez 43,15-16an, aldare gaineko sutegia adierazten du; bertan opariak erretzen ziren (ik. 2. tx.). Hiriaren izaera sakratua azpimarratuko luke.,
behinola Davidek setiaturiko hiri!
Oraindik urte bat edo beste,
urtean urteko jai-saila osotuz,#Davidek setiatu 2 Sm 5,6-9.
2eta estu hartuko dut Jerusalem:
intziriak eta negar-zotinak
izango dira,
eta opariak erretzeko aldarea bezala
jarriko dut hiria.#negar-zotinak 33,7-9.
3Alde guztietatik setiatuko zaitut,
lubakiz inguratuko,
zure kontra eraso-tresnak jasoko.#Alde guztietatik setiatuko 22,2-11; 36,1-2; Lk 19,43.
4Lur jota geldituko zara,
lurrean intzirika;
hautsetan itoa geratuko da
zure mintzoa;
hildakoen espirituenaren antzeko
izango da zure ahotsa,
zurrumurruaren antzeko
zure mintzoa.
5Zure harroputz-piloa
hauts xehea bezala izango da;
zure indartsuen multzoa,
haizeak daraman lastoa bezala.
Baina bat-batean eta ustekabean,
6trumoi, lurrikara eta burrunbaz,
zurrunbilo, ekaitz
eta sugar kiskalgarriz
ekingo dio Jaun ahalguztidunak.#trumoi… sugar kiskalgarriz ekingo 30,27.30; 66,15. Ik. Ir 19,16.
7Orduan,
Jerusalemen aurka borrokan
ari diren nazio guztiak,
setiatzen duten gudari-talde
eta eraso-tresna guztiak,
ametsa bezala,
gaueko irudipena bezala
desagertuko dira.#gaueko irudipena bezala Jb 20,8. desagertuko dira 37,36.
8Ametsetan jaten ari eta esnatzean
urdaila hutsik duen
gosetuaren antzeko,
ametsetan edaten ari eta esnatzean
eztarria lehor duen
egarrituaren antzeko izango da
Sion mendiari erasotzen dioten
nazioen multzoa#29,8 nazioen multzoa: 701. urtean Jerusalemi eraso zion Senakeriben gudarostea segur aski..
Herria, ulertzeko gauza ez
9Harri zaitezte, harritu!
Itsu zaitezte, itsutu!
Mozkortu, baina ez ardoz!
Egin balantza,
baina ez edanarengatik!#itsutu 6,9-10. baina ez ardoz 51,21. Ik. Jr 25,15+.
10Izan ere,
Jaunak lozorroa bidali dizue,
begiak itxi dizkizue profetoi,
burua estali ikusleoi.#lozorroa bidali 19,14; 1 Sm 26,12; Erm 11,8. burua estali ikusleei Mi 3,6-7.
11Goi-agerpen guztiak zigiluz itxitako idazki baten antzeko gertatzen zaizkizue: irakurtzen dakien bati idazkia eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ezin dut, zigiluz itxia baitago» erantzuten;#zigiluz itxitako idazkia Ap 5,1-5. 12edo irakurtzen ez dakien bati eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ez dakit irakurtzen» erantzuten.#Ez dakit irakurtzen Ik. Eg 8,30-31.
13Jaunak hau esan du:
Herri hau hurbiltzen zait, bai,
ohore ematera,
baina ezpainez bakarrik
ohoratzen nau;
niregandik urruti du bihotza.
Ematen didaten gurtza
ohitura hutsa,
giza agindua besterik ez da.#Mt 15,8-9an aipatua. ezpainez bakarrik 1,10-20; Sal 78,36-37.
14Horregatik,
harrigarriro jokatuko dut
behin eta berriro herri honekiko.
Horrela,
bertako jakintsuen jakinduria
huts aterako da
eta adituen adimena
bertan behera galduko.#harrigarriro jokatuko 28,21. jakintsuen jakinduria huts 1 Ko 1,19.
Salbamen-itxaropena geroko
15Zoritxarrekoak beren asmoak
Jaunari ezkutatzen dizkiotenak!
Ilunpetan ari dira azpilanean,
esanez:
«Inork ez gaitu ikusten.
Inor ez da gutaz ohartzen».#Ilunpetan ari dira Jn 3,19-20. Inork ez gaitu ikusten Jb 34,21-22.
16A zer zorakeria!
Buztinlaria adina ote da, bada,
buztina,
eginak egileari «Ez nauzu zuk egin»
edota ontziak ontzigileari
«Ez dakizu lanean» esateko?#Buztinlaria eta buztina 45,9; 64,7; Jr 18,6+; Erm 9,20-21.
17Oso denbora gutxi barru,
Libanoko#29,17 Libano: Ik. 10,34 oh. basoa
lorategi bihurtuko da,
eta lorategia baso.#basoa lorategi 32,15; 35,1-2; 41,18; 51,3.
18Egun hartan, liburuko hitzak
entzungo dituzte gorrek,
eta ilunperik eta itzalik gabe
ikusiko itsuek.#gorrek entzun, itsuek ikusi 35,5; 42,16-19. Ik. 6,10; 29,11-12; 43,8.
19Dohakabeak berriro Jaunarekin
poztuko dira
eta gizakirik behartsuenak
Israelgo Jainko santuarekin
gozatuko.#Dohakabeak poztu 41,17; Mt 5,3-4. Israelgo Jainko santua 1,4+.
20Izan ere, zapaltzailea hilko da,
harroputza galduko,
kalte egiteko erne dabiltzanak
akabatuko:#harroputza galduko 28,14.22.
21alegia, besteak gezurrez salatzen,
auzitegian defentsa eragozten
eta errugabea hondamendira
eramaten dutenak.#errugabea hondatzen dutenak 5,23; 10,1-2.
22Horregatik,
Abraham askatu zuen Jauna
honela mintzo zaie
Jakoben ondorengoei:
Jakoben herriak
ez du aurrerantzean
gehiago lotsarik izango,
ez zaio aurpegia gorrituko;#Abraham 41,8; 51,2.
23zeren, nik beraien artean
egingo dudana ikustean#29,23 ikustean: Ondoren, beren umeak azaltzen da jatorrizkoan, baina hitzok egingo dudana-ren argibide dirudite.,
ni naizela Jakoben Jainko santua
aitortuko dute,
Israelen Jainko santu honi
begirune izango diote.#nik egingo dudana 5,12+. Jainkoari begirune izango 8,13.
24Burua galdurik zebiltzanak
adimenez jantziko dira,
protestari zirenek
ikasbidea onartuko dute.

Currently Selected:

ISAIAS 29: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy