YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 34

34
Dina, Jakoben alaba, bortxatua
1Dina, Leak Jakobi sortu zion alaba, lurralde hartako neskatxak ikustera atera zen.#Dina 30,21. 2Sikemek, lurralde hartako buruzagi zen Hamor hibiarraren semeak, Dina ikusi, heldu, berarekin etzan eta bortxatu egin zuen.#neskatxa bortxatu Ir 22,15-16; Dt 22,28-29. 3Baina gero, haren bihotza Jakoben alaba Dinari atxiki zitzaion. Neskatxaz maitemindu zen eta hunkigarriro mintzatu zitzaion. 4Sikemek Hamor bere aitari esan zion: «Har iezadazu neskatxa hori emaztetzat».#Hartu neskatxa emaztetzat Ep 14,1-2.
5Jakobek jakin zuen Sikemek Dina desohoratu zuela; baina, semeak abereekin landan zituenez, isilik egon zen haiek itzuli arte.#isilik egon zen Am 5,13; Koh 3,7.
Sikemdarrekin ezkontzeko akordioa
6Hamor, Sikemen aita, Jakobekin hizketatzera atera zen. 7Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten. Samindurik eta haserre bizitan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela inola ere egin behar esaten zuten.#Israelen ez zela egin behar 2 Sm 13,12-13.
8Honela mintzatu zitzaien Hamor: «Sikem nire semea zuen arrebaz maitemindua dago; emaiozue, arren, emaztetzat. 9Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide. 10Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».
11Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet. 12Nahi besteko dotea eta emaitza, eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa emaztetzat!»
13Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako. 14Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati#34,14 erdaingabe bati: Erdainkuntzari buruz, ik. 17,10 oh. eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat. 15Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.#erdaindu 17,10+. 16Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango. 17Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».
18Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek. 19Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.
Sikemdarrak erdainarazi
20Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara#34,20 hiri-sarrerako plaza: Ik. 23,10 oh. eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: 21«Gizon horiek bakezale dira. Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela beren bizimodua bertan, nahiko zabala baita gu eta horiek bizitzeko. Horien alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk geure alabak emango dizkiegu. 22Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea, herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez baditugu, berak erdaintzen diren bezala. 23Horien ondasun eta abere guztiak ere geure izango ditugu. Eman diezaiegun baiezkoa eta bizi bitez gure lurraldean».
24Hiri-sarrerako plazan bildu ziren guztiak aditu zieten Hamorri eta honen seme Sikemi, eta gizonezko guztiak erdaindu egin ziren.
Simeonek eta Lebik sikemdarrak xehatu
25Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil zituzten.#Simeon eta Lebiren gogorkeria 49,5-7. 26Hamor eta honen seme Sikem ere ezpataz hil zituzten; Sikemen etxetik Dina hartu eta atera egin ziren. 27Jakoben semeek, hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu zietelako. 28Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak, 29haien aberastasun guztiak; haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guztiak ostu.
30Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri:
—Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure familia osoarekin.
31Haiek esan zioten:
—Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?

Currently Selected:

HASIERA 34: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy