YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 30

30
Neskameengandiko semeak: Dan, Neftali, Gad eta Axer
1Rakel, Jakobi semerik ezin ziola eman eta, ahizpaganako jeloskor jarri zen. Esan zion Jakobi:
—Emazkidazu semeak edo hil egingo naiz.
2Jakob haserretu egin zen Rakelekin eta esan zion:
—Jainkoa ote naiz, bada, ni? Berak galarazi dizu sabeleko fruitua!#Jainkoa ote naiz? 2 Erg 5,7.
3Rakelek, orduan:
—Hor duzu nire neskame Bilha. Elkar zaitez berarekin#30,3 Elkar zaitez berarekin: Ik. 16,2 oh. eta emango dizu semerik nire ordez; honela, nik ere izango dut semerik, hura bitarteko.
4Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu zitzaion Jakob, 5eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion Jakobi. 6Rakelek zioen: «Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun eta semea eman baitit». Horregatik, Dan eman zion izen.
7Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste seme bat eman zion Jakobi. 8Rakelek esan zuen: «Nire ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izen.
9Leak, gehiago haurrik ez zuela ikustean, bere neskame Zilpa hartu eta Jakobi eman zion emazte bezala. 10Zilpak, Learen neskameak, semea eman zion Jakobi. 11Leak esan zuen: «Hau zoria!» Eta Gad eman zion izen.
12Gero, Zilpak, Learen neskameak, bigarren seme bat eman zion Jakobi. 13Leak, orduan, esan zuen: «Hau zoriona! Neskatxek zorionak emango baitizkidate». Eta Axer eman zion izen.#Neskatxek zorionak emango Es 31,28; Kt 6,9; Lk 1,48.
Isakar, Zabulon eta Dina, Learen seme-alabak
14Gari-uztaroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar#30,14 amodio-sagar: Mandragora, sagar txiki baten antzeko fruitua duen landarea. Antzinakoek amodioa eta emankortasuna sustatzen dituela uste zuten. bila, eta bere ama Leari eraman zizkion. Rakelek esan zion Leari:
—Emadazu zure semearen amodio-sagar horietarik.
15Leak erantzun zion:
—Ez al da aski senarra kentzea, neure semearen amodio-sagarrak ere kendu nahi izateko?
Rakelek erantzun zion:
—Ongi! Gaur gauean ohera dadila Jakob zurekin, zure semearen amodio-sagarren truke.
16Arratsean, Jakob sorotik itzultzean, bidera irten zitzaion Lea, esanez: «Nirekin etorri behar duzu, neure semearen amodio-sagarrez eskuratu baitut horretarako eskubidea».
Gau hartan Learekin oheratu zen Jakob.
17Jainkoak Learen eskaria aditu zuen: haurdun gertatu eta bosgarren semea eman zion Jakobi. 18Leak zioen: «Jainkoak saritu egin nau senarrari neskamea eman diodalako». Eta Isakar eman zion izen.
19Haurdun gelditu zen berriro Lea eta seigarren semea eman zion Jakobi. 20Leak esan zuen: «Opari ederra egin dit Jainkoak! Orain bai aintzakotzat hartuko nauela senarrak, sei seme eman baitizkiot!» Eta Zabulon eman zion izen. 21Gero, alaba izan zuen, eta Dina eman zion izen.
Rakel, Joseren ama
22Jainkoa Rakelez oroitu eta, honen eskaria adituz, erraiak ernearazi zizkion.#Jainkoa oroitu 1 Sm 1,27; Lk 1,25. 23Haurdun gelditu eta semea izan zuen. Orduan, esan zuen: «Kendu dit Jainkoak neure lotsaizuna». 24Eta Jose eman zion izen, esanez: «Eman biezat Jaunak beste seme bat».#beste seme bat 35,17.
Jakoben eta Labanen arteko azpijokoak
25Rakelek Jose izan ondoren, Jakobek esan zion Labani:
—Uztazu etxera, neure lurraldera, joaten. 26Emazkidazu neure seme-alabak eta emazteak, hauengatik lan egin baitut zuretzat. Eta ongi dakizu zenbat lan egin dudan zure zerbitzuan. Horrela, joan ahal izango naiz.
27Labanek esan zion:
—Entzun, mesedez. Goi-argiz jakin dut zuri esker bedeinkatu nauela Jaunak.#zuri esker Jaunak bedeinkatu 28,14. Ik. 12,3+.
28Eta, ondoren, esan zion Labanek:
— Zeuk erabaki lansaria, eta emango dizut.
29Jakobek erantzun zion:
—Ongi dakizu zenbat lan egin dudan zuretzat eta zenbateraino hazi zaizun abere-taldea niri esker. 30Nahiko urriak ziren zure ondasunak ni etorri aurretik; orain, ordea, erruz handitu dira nire gidaritzapean. Jaunak bedeinkatu egin zaitu. Noiz egin behar dut nik neure etxerako?
31Labanek esan zion:
—Zer eman behar dizut?
Jakobek erantzun:
— Ez eman ezer ere. Esango dizudana onartzen baduzu, zure abereak zaintzen jarraituko dut. 32Gaur zure artaldeen artetik igaroko naiz, eta antxume beltzak eta axuri nabar nahiz pintoak oro bereiz jarriko ditut: horiek izango ditut lansari#30,32 30,32-43 pasartea aski nahasia da. Adib., abereen koloreei buruzko hitzak ulergaitzak dira. Dena dela, pasarte osoaren esangura 42. tx.eko hitzok ematen digute: abere ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat suertatzen ziren.. 33Horrela, biharko egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean, jakin ahal izango duzu zintzo jokatu dudan ala ez.
34Labanek esan zuen:
—Ongi, zuk esan bezala egingo dugu.
35Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak; hauek guztiak bere semeen esku utzi zituen Labanek. 36Gero, urrundu egin ziren Jakobengandik, hiru eguneko bidea tartean jarriz. Jakobek, berriz, Labanen gainerako abereak bazkatzen zituen.
37Jakobek, zumitz-, hurritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik, zuritu egin zituen. 38Abereak edatera zihoazen asketan ezarri zituen ziri zurituak ardien aurrean; hala, edatera joatean, ardiek arkara izaten zuten. 39Eta, zirien aurrean ernalduak izatean, bildots marradun, pinto eta nabarrak jaiotzen ziren. 40Gero, Jakobek bildotsak bereizten zituen, Labanen artaldeko abere marradun eta beltzekin elkartu gabe. Honela zihoan bere artaldea osatuz Labanen ardietatik aparte. 41Ardi azkarrenak ernalduak izatean, Jakobek ziriak ezartzen zizkien begi aurrean asketan, zirien aurrean ahariek ernal zitzaten. 42Ardiak ahulak zirenean, ordea, ez zituen ziriak ezartzen. Honela, ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat suertatzen ziren. 43Oso aberats egin zen Jakob: artalde handiak, morroi-mirabeak, gamelu eta astoak eskuratu zituen.#Oso aberats 13,2+.

Currently Selected:

HASIERA 30: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy