YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 29

29
Jakob Labanen etxean. Lea eta Rakel
1Abiatu zen Jakob eta ekialderantz jo zuen. 2Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek estaltzen zuen putzuko ahoa.#putzu ondoan 24,11+. 3Abere-talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.
4Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:
—Anaiok, nongoak zarete?
—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.
5Hark galdetu:
—Ezagutzen al duzue Laban, Nahorren semea?
Haiek erantzun:
—Bai, ezagutzen dugu.
6Eta Jakobek:
—Ongi al da?
—Bai, ongi da —erantzun zioten—. Hor dator, hain zuzen, haren alaba Rakel, ardiekin.
7Jakobek esan zien:
—Begira, oraindik egun-argi da. Ez da abereak biltzeko garaia. Eman ardiei edaten eta eraman larrera.
8Baina haiek erantzun zuten:
—Ez dugu hori egiterik, abere-talde guztiak bildu arte; orduan mugituko dugu harria putzuko aho gainetik eta edaten emango.
9Oraindik Jakob haiekin hizketan ari zela, Rakel iritsi zen aitaren ardiekin, artzain ibiltzen baitzen. 10Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien. 11Gero, Jakobek besarkatu egin zuen Rakel eta negarrez hasi zen ozenki. 12Rakeli adierazi zion beraren aitaren ahaidea zela, Rebekaren semea. Orduan, Rakel lasterka joan zen, aitari berri ematera.
13Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman. Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion. 14Labanek esan zion: «Zinez neure odol berekoa zara».
Eta harekin gelditu zen Jakob hilabete osoan.
Jakob Lea eta Rakelekin ezkondu
15Labanek esan zion Jakobi: «Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar dizudan».#Jakoben ezkontza Os 12,13.
16Labanek bi alaba zituen: nagusienari Lea zeritzon eta gazteenari Rakel. 17Lea begirada samurrekoa zen; Rakel atsegina eta ederra. 18Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani:
—Zazpi urtez egingo dut lan zuretzat Rakel zure alaba gazteenarekin ezkontzearren.
19Labanek erantzun:
—Nahiago dut zuri eman beste inori baino; zaude nirekin.
20Jakobek zazpi urtez lan egin zuen Rakelengatik, eta, hain maite baitzuen, egun batzuk besterik ez zitzaizkion iruditu.#hain maite baitzuen Kt 8,6-7. 21Epea bete zenean, esan zion Jakobek Labani: «Emadazu andregaia. Bete da epea eta berarekin ezkondu nahi nuke».
22Orduan, Labanek auzoko guztiak ezteietara gonbidatu zituen. 23Arratsean, ordea, bere alaba Lea hartu eta Jakobengana eraman zuen. Hala, Jakob Learekin elkartu zen. 24Labanek Zilpa bere neskamea eman zion bere alaba Leari neskametzat. 25Biharamun goizean, Lea zela ohartu zen#29,25 Lea zela ohartu zen: Labanen engainua eta Jakoben oharkabetasuna ulergarriak dira, andregaia estalia egoten baitzen eztei-gaua arte. Jakob. Orduan, esan zion Labani:
—Zer egin didazu? Ez al dut lan egin zuretzat Rakelengatik? Zergatik engainatu nauzu?#Zergatik engainatu nauzu? Ik. 27,35-36.
26Labanek erantzun zion:
—Gure artean ez dugu alaba gazteena nagusiena baino lehen emateko ohiturarik. 27Buka ezazu Learen eztei-astea eta, gero, Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.
28Halaxe egin zuen Jakobek. Learekiko eztei-astea bukatu zuenean, Labanek bere alaba Rakel eman zion emaztetzat. 29Labanek bere neskame Bilha eman zion Rakeli neskametzat. 30Elkartu zen Jakob Rakelekin ere, eta Lea baino maiteago izan zuen. Beste zazpi urtez lan egin behar izan zuen Labanentzat.#Lea baino maiteago Dt 21,15; 1 Sm 1,4-8.
Ruben, Simeon, Lebi eta Juda, Learen semeak
31Jaunak ernalkor bihurtu zuen Lea, ikusi baitzuen ez zuela Jakobek hain maite; Rakel, berriz, agorra zen.#agorra 25,21+. 32Beraz, Leak, haurdun gelditurik, semea izan zuen; Ruben#29,32 Ruben: 29,31—30,24 pasartean Jakoben lehen hamaika semeen jaiotza kontatzen zaigu. Jaioberri bakoitzeko hitz-jokoa aurkitzen dugu izenaren eta jaiotzari buruzko gorabeheraren baten artean, amek izen-ezartzearen aurretik edo ondoren esaten dituzten esaldiek adierazten duten bezala. Etimologia herrikoiak dira, ez beti argiak. eman zion izen, hau esaten baitzuen: «Ikusi du Jaunak nire atsekabea; orain bai maiteko nauela nire senarrak».
33Haurdun gelditu zen berriro Lea eta beste seme bat izan zuen. Hau zioen: «Egiaz Jauna ohartu da nire senarrak ez nauela maite eta beste hau ere eman dit». Eta Simeon eman zion izen.
34Beste behin ere haurdun gertatu eta semea izan zuen. Esan zuen: «Oraingoan bai, neureganatuko dut senarra, hiru seme eman baitizkiot». Horregatik, Lebi eman zion izen.
35Berriro ere haurdun jarri eta semea izan zuen. Esan zuen: «Oraingo honetan Jauna dut goretsiko». Horregatik, Juda eman zion izen.
Eta ez zuen beste semerik izan.

Currently Selected:

HASIERA 29: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy